V RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

1993urtea

Oinarriak

Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak V. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:

Oinarriak ikusi

Oinarriak deskargatu

XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

V Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

Andoaingo Udalak, euskararen erabileraren normalkuntzarekiko duen konpromezuak bultzaturik eta kontutan izanik, kazetaritza gizarte-bizitzan eragin itzela duen iharduera izaki, euskararen erabateko normalkuntzak ezinbestez behar duela euskaraz egindako kazetaritza prestu eta modernoa, V. <> kazetaritza sariaren deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:


Lehena

1992ko maiatzaren 15etik 1993ko maiatzaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan, prentsa idatzian orohar, euskaraz argitaratutako lanek daukate sari honetan partehartzeko aukera.


Bigarrena

Lau atalotan banatzen da saria: sekzioa, baloraziozko kazetaritza, erreportaia eta herrietako aldizkariak. Honela, bada, sekziorik hoberena, baloraziozko artikulurik hoberena, erreportairik hoberena eta herrietako aldizkarietan argitaratutako artikulurik hoberena sarituko dira.


Hirugarrena

«Sekzioa» ataleko saria, lehen oinarrian aipatu epean Epaimahaiaren eritziz mailarik altuena lortu eta gorde duen sekzioari emango zaio. Lehen oinarrian aipatutako urtebeteko epean gutxienez 12 agerraldiko maiztasunez argitaratutako sekzioak izango dira Epaimahaiak aintzat hartuko dituenak.


Laugarrena

«Baloraziozko kazetaritza» ataleko saria, lehen oinarrian aipatutako epean prentsan argitaratutako baloraziozko artikuluetatik Epaimahaiaren eritzian hoberena denari emango zaio. Baloraziozko artikuluak deitzen direnetan sartzen dira, besteak beste, saiakerazko artikuluak.

Fenomeno puntual eta konkretuen azalpenetatik areago doazen artikuluak izan beharko dute hauek, nahiz eta datuak ematen dituzten eta, beste zenbaiten artean, gertakizun konkretuetatik abiatuz egindako idazlanak izan. Sari hau erabakitzerakoan Epaimahaiak oso kontuan hartuko ditu egileak aztergaiari buruz egiten duen hausnarketa edo balorazio propioaren sakontasuna eta zorroztasuna.

«Baloraziozko kazetaritza» atalean gutxienez ere hiru folioko neurria duten artikuluak izango dira Epaimahaiak aintzat hartuko dituenak.


Bostgarrena

«Erreportaia» ataleko saria, lehen oinarrian aipatutako epean prentsan argitaratutako erreportaietan Epaimahairen eritzian hoberena denari emango zaio. Sari hau erabakitzerakoan Epaimahaiak besteak beste eta batez ere estiloa, orijinaltasuna, datu-bilketaren exhaustibotasuna eta zailtasuna hartuko ditu kontutan.

«Erreportaia» atalean gutxienez ere hiru folioko neurria duten artikuluak izango dira Epaimahaiak aintzat hartuko dituenak.


Seigarrena

«Herrietako aldizkariak» ataleko saria, lehen oinarrian aipatutako epean herrietako aldizkarietan argitaratutako artikuluetatik Epaimahaiaren  eritzian hoberena denari emango zaio. Ez dute atal honetan partehartzerik izango literatura alorreko artikuluek, ez elkarrizketek, ez eta epe berorretan Argia, Deia, Egin, Euskaldunon Egunkaria, El Correo Español, Diario de Navarra, El Diario Vasco, El Mundo del País Vasco, Jakin, Aizu!, Navarra Hoy, Karmel, Henia, HABE, Senez, Zutabe edo Bertsolari aldizkarietan idazlanen bat argitara eman duten idazleen artikuluek ere, atal honetako saria kazetaritzaren hastapenetan dabiltzanei zuzendua bait da.


Zazpigarrena

«Sekzioa» atalean egunkari eta aldizkariek ez dute aldez aurretik ezer aurkeztu beharrik izango, Epaimahaia bera izango bait da jarraipena egingo duena.

«Baloraziozko kazetaritza» eta «Erreportaia» ataletan kazetariek ez dute aldez aurretik ezer aurkeztu beharrik Izango, Epaimahaia bera izango bait da atal horietan ere jarraipen eta hautaketa lanak egingo dituena.


Zortzigarrena

«Herrietako aldizkariak» sarira edozein luzeratako artikuluak aurkeztu ahal izango dira. Autore bakoitzak artikuluaren bost kopia bidali beharko ditu 1993ko maiatzaren 25a baino lehen ondoren aipatzen den helbidera, kartazalean, helbideaz gain, «V. Rikardo Arregi Saria - Herrietako Aldizkariak» ere jarri behar duelarik.

«Herrietako aldizkariak» atalean autore bakoitzak nahi beste artikuluz partehartu ahal izango du, V. edizioko denboraldi horretan beste sariren batetara aurkeztutako lanak izan ezik.

Helbidea: Andoaingo Udaletxea. 

Goikoplaza z/g.

20.140 ANDOAIN. GIPUZKOA


Bederatzigarrena

Ondoko hauek izango dira Epaimahaia osatuko dutenak:

Presidentea: Andoaingo Udaleko Alkatea edo honek bere ordez izenda dezan udalkidea.

Bokalak: Elixabete Garmendia anderea, Jesus Etxezarraga jauna, Joserra Garzia jauna eta Joxe Aranzabal jauna.

Idazkaria: Andoaingo Udalak izenda dezana, hizpidez baina hautespiderik gabe ihardungo duena.


Hamargarrena

Sariak honako hauek izango dira:

- «Sekzioa» atala, sekziorik hoberenari emango zaiona: 400.000 pta.

- «Baloraziozko kazetaritza» atala, prentsan argitaratutako baloraziozko artikulurik hoberenari emango zaiona: 400.000 pta.

- «Erreportaia» atala, prentsan argitaratutako erreportairik hoberenari emango zaiona: 400.000 pta.

-«Herrietako aldizkariak» atala, herrietako aldizkariren batetan argitaratutakoartikulurik hoberenari emango zaiona: 200.000 pta.

Sariei buruz Epaimahaiak hartutako erabakia 1993ko uztailaren 10-ean emango da ezagutzera, egun berean egingo delarik sari banaketa ere. Epaimahaiak lanen maila egokia ez eritziz gero hutsik utzi ahal izango du saria. Apelaezina izango da Epaimahaiaren erabakia.


Sariak

Sekzioa

Mikel Elortza

+

Baloraziozko kazetaritza

Hasier Etxeberria (Elgoibar, 1957-2017)

+

Herrietako aldizkariak

Mikel Arano (Itsasondo, 1961)

+

Herrietako aldizkariak

Mikel Albisu (Donostia, 1961)

+

Ohorezko aipamena

Pako Aristi (Azpeitia, 1963)

+

Mikel Elortza

Sekzioa

Saridunak: Mikel Elortza.
Saritutako lana: Nire butakatxotik .
Saria: Diploma eta 400.000 pezetako diru saria.



Hasier Etxeberria (Elgoibar, 1957-2017)

Baloraziozko kazetaritza

Saridunak: Hasier Etxeberria.
Saritutako lana: "Kristalik gabeko leihoa".
Saria: Diploma eta 400.000 pezetako diru saria.



Mikel Arano (Itsasondo, 1961)

Herrietako aldizkariak

Saridunak: Mikel Arano eta Mikel Albisu.
Saritutako lana: "Pagosa okindegia, eguneroko ogia".
Saria: Diploma eta 200.000 pezetako diru saria.




Mikel Albisu (Donostia, 1961)

Herrietako aldizkariak

Saridunak: Mikel Arano eta Mikel Albisu.
Saritutako lana: "Pagosa okindegia, eguneroko ogia".
Saria: Diploma eta 200.000 pezetako diru saria.




Pako Aristi (Azpeitia, 1963)

Ohorezko aipamena

Saridunak: Pako Aristi.
Saritutako lana: "'Selma Husley".
Saria: Diploma eta 400.000 pezetako diru saria.


Epaimahaia

Epaimahaiburua

Pilar Collantes Ibáñez

(Donostia, 1965)

Andoaingo alkate eta epaimahaiburu 1991-1995 bitarteko agintaldian, PSOE-PSE-EE alderdiaren hautagai izan zen, eta EAJ-rekin batera osatu zuen gobernua. Zuzenbidean lizentzia Euskal Herriko Unibertsitatean, bertan kriminologian masterra egin zuen eta, ondoren, Bartzelonan, lan arriskuei aurre hartzeari buruzko. Geroztik hainbat kargu publiko bete ditu Alderdi Sozialistaren ordezkari gisa, Osalan erakundearen buru izan zen, esate baterako.

Mahaikidea

Jesus Etxezarreta Zuluaga

(Bilbo, 1953)

Idazlea eta Telebista Euskal-eko kazetari idazlea da,economia-gaietan espezializatuta. Olerki solteak 1978an poema-liburua argitaratu zuen. Urte bat lehenago Lauaxeta saria lortu zuen, 1986an testuak idatzi zituen marrazkiak Daniel Tamayo Trece-ren libururako eta 2001ean tristura Sugearen-ek kontaera laburreko bilduma argitaratu zuen. Izan da Idatz&Mintz, Potteko, Pamielako, ttuá Ttuko eta Mazantiniko kolaboratzailea.

Mahaikidea

Elixabete Garmendia Lasa

(Ormaiztegi, 1953)

Kazetaria, Zeruko Argia astekarian hasi 1976an, eta Euskal Telebistako albistegien arloan garatu du bere ibilbide profesionala hogeita hamar urtez. Berria egunkariko eta Euskalerria Irratiko kolaboratzailea gaur egun, beste hainbat hedabidetan ere idatzi izan du: Argia, Jakin, Emakunde, Euskonews, RIEV eta Ankulegi aldizkarietan, besteak beste. Bidegileak sailean hamar ale ditu argitaratuta, eta 36ko gerra Ormaiztegin liburuaren eta dokumentalaren egilea da.

Mahaikidea

Joserra Garzia Garmendia

(Legazpi, 1953)

Filosofia eta kazetaritzan lizentziatua, Ikus-entzunezko komunikazioak eta publizitatean doktore da 1999az gero, Gaur egungo bertsolarien baliabide poetiko-erretorikoak izeneko tesiari esker. Euskadi Irratian hasi zen bertsoa lanbide bihurtzen (1988-1993), eta gero, Bertsozale Elkarteak bideratuta, Hitzetik Hortzera bertso-programaren sortzaile, zuzendari eta aurkezle izan zen Euskal Telebistan (1988-1993).

Mahaikidea

Joxe Aranzabal Mendizabal

(Arrasate, 1952)

Historialari, kazetari, irakasle eta blogari euskalduna da. Historia Garaikidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Kazetari moduan lan egin izan du Arrasate Pressen, Arrasate Telebistan, Goienkarian eta Goiena Telebistan. Irakaskuntzan, Jose Maria Arizmendiarrieta Eskola Politeknikoan eta Bergarako Udal Euskaltegian lan egin izan du, eta Mondragon Unibertsitatean, Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI)

Epaimahaiaren idazkaria

Jon Unanue López

(Donostia, 1964)

Ogibidez itzultzaile-interpretea Andoaingo Udaletxean 1987. urteaz gero, bertako euskara teknikari izan zen bost urtez. Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren sortzaile 1992an, ordudanik bertako buru da. Besteak beste Aiurri aldizkarien sortzaile eta Euskal Literaturazaleen 111 Akademiarena. Rikardo Arregi Aldizkaritegiaren ardura ere izan zuen urte batzuetan eta bertan euskal kazetaritza eta komunikazioaren behatokia (edo ferratokia) sortzea proposatu zuen.

Multimedia

Argazkiak

Andoaingo Udala
Euskararen Normalizaziorako Saila
Goikoplaza, z/g. 20140 Andoain
943-300-831    ·    euskarazerbitzua@andoain.eus

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailaren laguntzarekin

Diseinua eta ekoizpena: