XXXIV. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

2022urtea

Oinarriak

XXXIV. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

                 Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak XXXIV. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako deialdia egiten du, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika  Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:

Oinarriak ikusi

Oinarriak deskargatu

XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

1.- Sariaren xedea

Euskarazko kazetaritzaren eta komunikazioaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren helburua. Horrela, bada, 2021eko irailaren 16tik 2022ko irailaren 15era bitartean kazetaritzan eta komunikazioan euskaraz egin diren lanen kalitatea eta bikaintasuna jendaurrean aitortzea eta saritzea da sari honen xedea, aurrerago aipatzen diren ezaugarrien arabera epaimahaiak eredugarrien irizten dituen lanak sarituz.

2.- Sari-atalak

Ondoko bi atalotan banatzen da saria:

  • Kazetaritza saria

  • Komunikazio saria

Epaimahaiak bere esku izango du euskal kazetaritzaren historian ezinbesteko erreferentzia izan diren erakunde, ekimen eta pertsonei Ohorezko aipamena egiteko aukera. Aipatutako aipamena, beraz, bete-betean lotzen zaie euskarazko kazetaritzaren joan etorrian eragin erabakigarria izan duten gertakariei zein ibilbide pertsonalei. 

3.- Sari-atalen ezaugarriak

Honakoak dira Kazetaritza Saria eta Komunikazio Saria deiturikoen ezaugarri nagusiak:


  • Kazetaritza saria

2021eko irailaren 16tik 2022ko irailaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan, agerkari digitaletan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek daukate saria eskuratzeko aukera.

Berriemailetzarekin zuzen-zuzenean lotutako saria da Kazetaritza Saria. Edozein mota edo generotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Epaimahaiak, hortaz, inolako genero-mugarik gabe erabakiko du saria. Izan ere, sari honek bultzatu nahi du informazio edo iritzi emate edo interpretazio generoetako edukien kalitatea, edozein delarik erabilitako sormen-modua, narrazio-mota, zein igorpen-eredua.

Saria erabakitzeko irizpide nagusiak honako hauek izango dira: kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna, eredugarritasuna hala euskal kazetaritzarako nola inguruan egiten denerako. Irizpide horiek aplikatzerakoan kontuan hartuko dira, besteak beste, kontakizun informatiboaren gaineko datu-bilketa eta lanketa, informazio iturrien maila, zehaztasuna, ikuspegi aniztasuna, hizkera, edukiaren balio periodistikoa, sakontasuna edo iritzi/balorazioaz osatutako pieza periodistikoa. Kontuan hartuko da, halaber, jorratutako kontakizunaren interes publikoa, zeinak gizarte eta herritarren interesekoa izan behar baitu.

Ondorioz, aipatutako irizpideen arabera ezein euskarritan nabarmendutako artikulu edo erreportaje bakanak nahiz sortak, sekzio bat, irrati edo telebistako erreportaje bat edo erreportaje-sorta bat edo programa bat, kazetari bat zein kazetari talde bat izan lan sarituen egileak, edo ezein euskarritako zutabeak: horietatik guztietatik edozer saritu ahal izango du epaimahaiak.


  • Komunikazio Saria

Saria eskuratzeko aukera dute, euskarazko komunikazioaren mesedetan urrats berritzaile direnek edo izan litezkeenek. Betiere, 2021eko irailaren 16tik 2022ko irailaren 15era bitartean euskaraz sortu, ekoitzi eta, kasua bada, zabaldutako komunikazio ekintza bat, komunikazio proiektu bat edo komunikazio proposamen bat izan beharko du nahitaez. Era guztietako narratibek zein komunikazioaren esparru zabaleko egitasmo pertsonal, kolektibo eta enpresarial guztiek dute tokia sari honetan, baita unibertsitateetako komunikazio ikasketetako gradu amaierako proiektuek ere.

Saria erabakitzeko irizpideen artean kontuan hartuko da, sarituko dena berritzailea, bide urratzailea edota teknologia aurreratua baliatzen duena izatea. Nolanahi ere, bereziki baloratuko da ekintza edo proiektu komunikatiboak euskal komunitatea elikatzeko erakusten duen edo izan dezakeen inpaktua, berrikuntza teknologikoa kontuan hartuz eta bazterrean utzi gabe, baina modu eskluientean hartu gabe. Testuinguru horretan garrantzitsua litzateke berritzaile izatea –edozertan berritzaile-, kalitatezkoa izatea, bide urratzaile izatea, teknologia aurreratuaz baliatzea, etabar.

4.- Lanak aurkezteaz

Parte hartze zabala sustatzeko helburuarekin, proposamenak aurkezteko aukera irekita dago. Horrela, bada, edonork aurkez ditzake Kazetaritza Sariaren edota Komunikazio Sariaren jabe izatearen aldeko proposamenak, norbere lanen gainekoak edo besterenak, eta proposamenak aurkezteko deia egiten zaie bereziki autoreei, komunikabideei oro har eta euskarazko kazetaritza eta komunikazioarekiko interesa duten guztiei.

Hala eta guztiz ere, saria -Kazetaritza Saria zein Komunikazio Saria- eskuratzeko ez da beharrezkoa izango inork aldez aurretik lanak eta/edo proposamenak aurkeztea. Izan ere, epaimahaiak egokien irizten duen moduan egingo ditu sari horiek erabakitzeko egin beharreko jarraipen eta hautaketa lanak, ahalmena baitu sarien gaineko erabakiak hartzeko, hautagaitza aurkeztua izan edo ez.

Proposamenak aurkezteko epea amaituko da 2022ko irailaren 19an, eta honako elementuok adierazi beharko dira: a) proposatutako lanaren edo/eta autorearen identifikazioa (lanaren izenburua, autorearen izen deiturak); b) argitaratutakoa den kasuan, argitalpenaren kopia, erreferentzia zehatza edo, Interneten eskuragarri baldin badago, horren lotura; c) argitaratu gabeko proiektua baldin bada, proiektua bera bidaliko da dagozkion euskarrietan. Halaber, proposamenaren merezimenduei buruzko azalpen labur bat ere bidaliko da. Hauetako modu baten bidez bidaliko dira proposamenak:

* Posta arruntaz:

Andoaingo Udala-Euskara Zerbitzua

La Salle etorbidea, 6 , Urigain kulturetxea

XXXIV. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

20140 Andoain

ala

* Posta elektronikoz: raks@andoain.eus

Aurkeztutako lanak, edozein euskarritan aurkeztuta ere, ezingo dira berreskuratu. 

5.- Sariak

 Sari atal bakoitzean lau finalista aukeratuko ditu epaimahaiak, gehienez. 2022ko azaroaren hasierako egunetan emango da ezagutzera finalistak zer lan edota zein kazetari edo komunikaziogile diren. Bi saridunak, berriz, sari banaketa eguneko ekitaldian emango dira ezagutzera, ez lehenago. Sari banaketa ekitaldian, bertan izango dira zortzi finalistak.

Hona XXXIV. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria osatzen duten bi sariak:

- Kazetaritza Saria: 9.000 euro eta Xabier Laka eskultoreak berariaz egindako oroitikurra.

- Komunikazio Saria: 9.000 euro eta Xabier Laka eskultoreak berariaz egindako oroitikurra.

Gainera, XXXIV. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariko finalistei, saridunei izan ezik, Xabier Lakak sarirako egindako serigrafia bana emango zaie.

Sariak indibidualak nahiz kolektiboak egindako lanei emandakoak izan daitezke, baina zatiezinak dira.

Sarietako edozein hutsik utzi ahal izango du epaimahaiak.

6.- Epaimahaia

Ondorengo hauek osatzen dute epaimahaia:

  • Mahaiburua: Alexander Huitzi, Andoaingo Udaleko Euskararen Normalizaziorako zinegotzi arduraduna, edo honek bere ordezko gisa izendatutako udalkidea.

  • Mahaikideak: Itxaro Borda, Aingeru Epaltza, Miren Gabantxo, Ion Muñoa eta Jon Sarasua.

  • Idazkaria: Arantza Aguado, Andoaingo Udaleko euskara teknikaria.

Epaimahaiak aukera izango du bere erabakiak hartzeko prozesuan kanpoko kolaboratzaileen laguntza eskuratzeko, halako beharrik ikusiko balu. 

7.- Sariei buruzko Azken Erabakia

Sari banaketa 2022ko azaroaren 30ean ospatuko da, Andoaingo Bastero Kulturgunean, beste zenbaiten artean zortzi finalistak bertan direla, eta han emango da ezagutzera epaimahaiak bi sarien gainean hartutako azken erabakia. Epaimahaiak hartutako Azken Erabakia apelaezina izango da.

8.- Baldintzak onartzea

Sari honetara aurkezteak oinarriok ontzat ematea dakar berarekin, eta saria jasotzeko nahitaezkoa izango da oinarriotan finkatutako betebeharrak osorik betetzea.

Finalistak

Amaia Lekunberri Ansolak osatutako "Anorexia, bestelako gerturapen bat. Zer dio jateari uzten dionak, jateari uzten dionean?" izenburuko Larrun monografikoa

Kazetaritza saria

Zerk egiten du jateari uko egiten diogula? Zeintzuk dira anorexiaren ondorioak buru, gorputz, osasunarentzat? Larrun#270 monografikoan irakur daitekeen Amaia Lekunberri Ansola kazetariaren lan sakonak mendez mende eritasunak izan duen bilakaera aztertzen du, hainbat mediku, berezilari, antropologo eta anorexia bizipenak jasan dituztenen lekukotasunen arteko armiarma sarea josiz. Ikerketa eta adierazpen hauek irakurketa feminista eta soziokulturala agertzeaz gain, elikagai murrizketaren sindromeak gure jendartean eragiten duenaren esanguratsu dira.

ETBren ASKE BIZI dokumentala

Kazetaritza saria

ETBko lehen kateak, 2022ko ekainaren 21ean igorri zuen Ur Handitan emankizunaren zenbaki berezi gisako ASKE BIZI dokumentala. LGBTQI+ kolektiboko kide batzuen bizipenak eta adierazpenak biltzen ditu ordu betean, galdera egilea Xabier Madariaga kazetaria delarik.

Euskal Herriko leku ezberdinetan filmatuak dira elkarrizketak: Bilbo, Donostia, Iruñea, toki bakoitzean, LGBTQI+ taldeetako pertsona singular batek hitz egiten duela. Lekukotasunak biziki hunkigarriak dira: lesbiana gazteak (Olatz Salvador) eta adinekoak (Chelo), June Fernandez Pikara magazineko zuzendaria agertzen da, neska > mutil trantsizioan dagoen hernaniar bat eta genero klaseak eskoletan ematen dituen ez-binario bat. Gutxi ezagutzen dugun zirkulu horien adibideak dira, beraiek ere normalitate bila dabiltzanak. Xabier Madariagak, kontu handiz, galdera zuzenak baina errespetuzkoak egiten zizkien.

Patologizatu eta ahoan bilorik gabe aipatzen da hemen EH-ko LGBTQI+ mundua, lekukoak aurkitzeko zailtasunak eta gai horiez mintzatzeko beldurrak gaindituz.

Miel A. Elustondok BERRIA egunkarian argitaratutako "Tonban ehortzirik" erreportaje sorta.

Kazetaritza saria

Ibilbide luzeko kazetaria dugu Miel Anjel Elustondo. Aspaldi frogatua du bere elkarrizketatzaile sena euskarazko prentsa idatzi nahiz ikus-entzunezkoetan. Besteak beste, azken urteetako uharari jarraiki, hildako pertsonak elkarrizketatuz “Tonban ehortzirik” sailean ale bikainak eskaini dizkigu, euskarazko kazetaritzan parekorik ez dutenak. Dokumentazio lana, pertsonaiarekiko hurbilketa eta egiantzekotasun formala nabarmentzen dira fikzioaren eta kazetaritzaren arteko mugak hausten dituen sail honetan. Testu sorta honetan, batetik, eta euskarazko prentsa idatziko agerkarietan argitaratu dituen beste elkarrizketa nahiz erreportajeetan, bestetik, kazetari-sentsibilitate berezia agertzen du Elustondok, ezaugarri pertsonalak dituen marka. Eta, beste behin, agerian utzi du bere ibilbide luzean erakutsitako kalitatea.

ETBren BIBA ZUEK magazina

Kazetaritza saria

BIBA ZUEK ETB1en iluntzeko albistegiaren aurretik, arratsaldeko 18etatik 20etara, egunero zuzenean emititzen den magazin saioa da. 2020ko irailean hasi zen, eta lehen denboraldiko arrakastaren ondotik, 2021eko udazkenetik 2022ko uda bitartean (sariketa honi dagokion epean) bigarren denboraldian telebistako programazioaren mundu konplexu eta aldakorrean egonkortzea lortu du. New Digital Media Euskadik ekoitzi eta Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkezten duten magazinaren ezaugarri nagusia gertukotasuna da: gaietan, tonuan, testigantzetan, kolaboratzaileen ekarpenetan… egunero nabarmentzen da hurbiltasun hori. Herritar arruntari interesgarri eta atsegin zaizkion edukiak “etxerako moduan” eskaintzen dizkio saioak. Morbotik eta aktualitateko ohiko eztabaida nagusietatik ihes eginda, Euskal Herriko aniztasuna, lurraldetasuna, kultura eta abarrak mimoz zainduta ontzen dute saioa. Horrek guztiak ikus-entzuleen gustuko egin du eta bigarren denboraldi honetan lortu dute audientzietan oso lehiakor bihurtzea, ETB1n batez bestekotik gorako datuak lortuta: % 4,2ko kuota orokorra eta euskaldunen artean % 11koa.  

enpresabidea.eus webgunea

Komunikazio Saria

enpresabidea.eus atari digitala 2022ko apirilean jaiotako euskarazko proiektu komunikatibo berria da. Aurkezpenean diotenez, “euskal egunkari digitala da, bertako informazio ekonomiko eta enpresarialean espezializatuta, euskaraz egina eta lurraldean errotua. Euskal ekonomiaren eta enpresa-munduaren ekosistema ikusaraztea eta kohesionatzea du helburu, ikuspegi eraikitzailea eskainiz eta dibulgazioa eginaz”. Nico Cuenca ekonomialariak zuzentzen du proiektua eta Pilar Kaltzada kazetaria da sustatzaile nagusietako bat. Azpimarratzekoa da enpresaren eta ekonomiaren mundua euskaraz eta euskaratik plazaratzeko proiektu hau egiten ari den ekarpena, arlo horretan aski begi bistakoa den hutsunea betez. Aktualitateko informazioa eta gai jakinei buruzko eduki landuak interpretazio eta iritziarekin uztartzen ditu atari digital berri honek. Nabarmentzekoa da iritzi emaileen aniztasuna eta emakumeen presentzia, oraindik ere hain maskulinizatua den mundu horretan. 

"Aiaraldea" komunikazio proiektua

Komunikazio Saria

Aiaraldea komunikazio taldeak urteak daramatza euskarazko hedabide-lanetan ingurune soziolinguistiko zailean hizkuntzari arnasa ematen. Hedabide-lanetatik hasita, proiektu zabalago eta integralago bateranzko bidea hasi du azken urteotan. Hedabide soil izatetik, dimentsio anitzeko proiektu komunitario izateko bidean da. Pandemiaren lehen urtean egindako gogoeta estrategikoari jarraituz, Aiaraldea kooperatiba bihurtu da, eta esparru guztietan (aisialdia, kultura, hezkuntza, ekonomia...) euskaraz egituratuko diren proiektu eraldatzaile berriak sustatzen ditu. Aiaraldea Ekintzen Faktorian aurten emandako pausoak dira ibilbide horren lekuko. Aiaraldea hedabidea bera da prozesu horren guztiaren ardatza, plazaratzailea, profesionaltasuna eta konpromisoa batzeak ematen duen kalitatez egina. Euskal Herriarentzat, euskararen komunitatearentzat, zentzu askotan inspiratzailea eta bide erakuslea da euskararen lurraldearen ertzetako batean martxan dagoen egitasmoa.

Aiora "Probatxoa"k Youtuben duen jarduera

Komunikazio Saria

Aiora Mujika komunikatzaile eta bideo-egile anoetarra aitzindaria izan da euskal youtuberren artean. Probatxoa bere kanala abiarazi zuen 2017an, euskarak sare horretan zuen leku urriaz kezkatuta. Geroztik, 100 bideo plazaratu ditu bost urtean, 3000 jarraitzaile inguru bildurik. Gai sozialak erabili ditu nagusiki, egunerokotasunari dagozkionak ahantzi gabe, bere zaletasunak eta bere bizipenak barne. Urte honen hasieran iragarri zuen YouTuben eten bat egiteko erabakia. Gainerako sareetan (Twitter, Instagram, Facebook) jarraitzen du, nolanahi ere.

Aiora Mujikaren hautua egitean, epaimahaiak haren komunikazio gaitasunari erreparatu dio, bereziki nabarmentzekoa delarik kameraren aitzinean agerian jartzen duen freskotasuna, baita, zergatik ez, haren mintzaera bizi eta aldi berean zuzena ere, langintza berean ari direnendako eredugarri.

aikotaldea.eus, Aiko Dantza taldeak sorturiko komunikazio proiektua

Komunikazio Saria

AIKO Taldea, Euskal Herriko dantza tradizionalaren hedapena sustatzen duen musikarien eta dantza maisuen kolektiboa da. Pandemiaren isolamenduari aurre eginez, aparteko komunikazio erreminta sortu zuen, Aiko Eskola Digitala, www.aikoeskola.eus, aitzindaria den euskal dantza eskola digitala. 2021-22 ikasturtetik aitzin eskola presentzialetako ikasleentzat ere ireki da, eskolako "testu liburu" gisa. Kultura garaikide tradizionala ingurune parte-hartzailean sustatzeko  eta dantzarako sarbidea eta belaunaldien arteko harremana errazteko komunikazio estrategia etengabe lantzen du. Euskal Herrian eskainitako emanaldi ibiltariekin batera, AIKO Taldeak dantza egiteko musikaz osatutako 12 disko argitaratu ditu, eta kultura herrikoiaren ondarea ikertzeko eta hedatzeko hainbat ekimenen protagonista izan da, Fasioren Mendea edo Urraska-Dantza jauziak Sagasetaren bidetik ("jauziak" izenekoen errepertorioaren bilduma), edo jotari omenaldia eskaintzen dion Jotamentala ikusentzunezkoa. Ondarea berreskuratzeko etengabeko jardunean, 2022an Beñat Irigoyen “Galtxetaburu” soinulariak (1934-Monterrey Park, 1990-Gamarte) kasetez bildutako musika (Irulegi Irratian 1988an grabatutakoa) Aiko Taldeak hartu eta birmasterizatu egin du, eta horrez gain “Galtxetaburu eguna” antolatu du, Uharte Garazin, musika eta dantzaren inguruan ehunka lagun bilduz.

Elixabete Garmendia Lasa

Ohorezko mugarria

Elisabete Garmendia hautatu dugu ohorezko aipamenerako, bere kazetari ibilbidea oparoa izan delako. 1970eko hamarkadan hasi zen lanean eta prentsan ari zen emakume kazetari bakarretakoa izan zen luzaz.

Ormaiztegin sortu zen 1953an eta Nafarroako unibertsitatean ikasi zuen ofizioa. Zeruko Argiaren zuzendari gisa ezagutu genuen eta astekaria elizaren eskuetatik atera zuen Pilar Iparragirrekin batera, aldizkari zorrotz, moderno eta ireki bat plazaratuz asterik aste.

EITBn ere aritu zen luzaz, hainbat emankizunetan, baina bereziki memoria guztietan geratu den Bertatik Bertara izeneko hartan. Euskadi Irratiko kultur saioetan entzun dugu haren ahotsa. Luzea da bere partaidetzarekin kontatu duten baliabide mediatikoak. Oraino ere, besteak beste, bere zutabeak Berria-ko Iritzia sailean irakurtzen ahal ditugu.

Kazetaritzako alor gehienak landu ditu Elisabete Garmendiak, bere kemena, izpiritu zabaltasuna eta eskuzabaltasuna eskainiz, batzuentzat halaber eredu bilakatuz. Rikardo Arregi Kazetari Sariko epai-mahaiak, halatan, kazetari ibilbide oso bat saritu nahi du gaurkoan.

Patxi Baztarrika

Ohorezko mugarria


Ataunen sortua 1958. urtean, ondo gaztetxo zela lotu zitzaion euskarazko kazetaritzari. 12 urte besterik ez zuela Zeruko Argian idazten hasi zen Ataungo berriemaile gisa, hain ondo idazten ere ezen aldizkariak on Joxe Migel Barandiarani buruzko zenbaki berezia prestatu zuenean, on Joxe Migeli egindako elkarrizketa Baztarrikaren esku utzi zutela, baita omenaldi ekitaldiei buruzko kronika osoa ere.

Baina Patxi Baztarrikak ez du kazetaritza izan ogibide, Andoaingo Udaleko euskara teknikari eta arduradun izan baita nagusiki 1981az gero eta bide luzea egin du politikagintzan ere, Hizkuntza Politikarako sailburuorde izanik bi txandatan, besteak beste.

Andoaingo Udaleko euskara teknikari gisa Rikardo Arregi Kazetaritza Sari hauen sorrera landu, bideratu eta hauspotu zuen eta berari zor zaio, zalantza izpirik gabe, sariari behar beste eduki eta irismen eman izana, bere bilakaeran eta ibilbidea biziberritzeko garaian, profesionalki zegokionetik askoz areagoko arduraz, jomugaz eta ahaleginaz jardun baitzuen idazkari gisa., orain bi urte erretiroa hartu zuen arte.

Amaia Lekunberri Ansolak osatutako "Anorexia, bestelako gerturapen bat. Zer dio jateari uzten dionak, jateari uzten dionean?" izenburuko Larrun monografikoa

Kazetaritza saria

Ibilbide luzeko kazetaria dugu Miel Anjel Elustondo. Aspaldi frogatua du bere elkarrizketatzaile sena euskarazko prentsa idatzi nahiz ikus-entzunezkoetan. Besteak beste, azken urteetako uharari jarraiki, hildako pertsonak elkarrizketatuz “Tonban ehortzirik” sailean ale bikainak eskaini dizkigu, euskarazko kazetaritzan parekorik ez dutenak. Dokumentazio lana, pertsonaiarekiko hurbilketa eta egiantzekotasun formala nabarmentzen dira fikzioaren eta kazetaritzaren arteko mugak hausten dituen sail honetan. Testu sorta honetan, batetik, eta euskarazko prentsa idatziko agerkarietan argitaratu dituen beste elkarrizketa nahiz erreportajeetan, bestetik, kazetari-sentsibilitate berezia agertzen du Elustondok, ezaugarri pertsonalak dituen marka. Eta, beste behin, agerian utzi du bere ibilbide luzean erakutsitako kalitatea.

ETBren ASKE BIZI dokumentala

Kazetaritza saria

Ibilbide luzeko kazetaria dugu Miel Anjel Elustondo. Aspaldi frogatua du bere elkarrizketatzaile sena euskarazko prentsa idatzi nahiz ikus-entzunezkoetan. Besteak beste, azken urteetako uharari jarraiki, hildako pertsonak elkarrizketatuz “Tonban ehortzirik” sailean ale bikainak eskaini dizkigu, euskarazko kazetaritzan parekorik ez dutenak. Dokumentazio lana, pertsonaiarekiko hurbilketa eta egiantzekotasun formala nabarmentzen dira fikzioaren eta kazetaritzaren arteko mugak hausten dituen sail honetan. Testu sorta honetan, batetik, eta euskarazko prentsa idatziko agerkarietan argitaratu dituen beste elkarrizketa nahiz erreportajeetan, bestetik, kazetari-sentsibilitate berezia agertzen du Elustondok, ezaugarri pertsonalak dituen marka. Eta, beste behin, agerian utzi du bere ibilbide luzean erakutsitako kalitatea.

Miel A. Elustondok BERRIA egunkarian argitaratutako "Tonban ehortzirik" erreportaje sorta.

Kazetaritza saria

Ibilbide luzeko kazetaria dugu Miel Anjel Elustondo. Aspaldi frogatua du bere elkarrizketatzaile sena euskarazko prentsa idatzi nahiz ikus-entzunezkoetan. Besteak beste, azken urteetako uharari jarraiki, hildako pertsonak elkarrizketatuz “Tonban ehortzirik” sailean ale bikainak eskaini dizkigu, euskarazko kazetaritzan parekorik ez dutenak. Dokumentazio lana, pertsonaiarekiko hurbilketa eta egiantzekotasun formala nabarmentzen dira fikzioaren eta kazetaritzaren arteko mugak hausten dituen sail honetan. Testu sorta honetan, batetik, eta euskarazko prentsa idatziko agerkarietan argitaratu dituen beste elkarrizketa nahiz erreportajeetan, bestetik, kazetari-sentsibilitate berezia agertzen du Elustondok, ezaugarri pertsonalak dituen marka. Eta, beste behin, agerian utzi du bere ibilbide luzean erakutsitako kalitatea.

ETBren BIBA ZUEK magazina

Kazetaritza saria

Ibilbide luzeko kazetaria dugu Miel Anjel Elustondo. Aspaldi frogatua du bere elkarrizketatzaile sena euskarazko prentsa idatzi nahiz ikus-entzunezkoetan. Besteak beste, azken urteetako uharari jarraiki, hildako pertsonak elkarrizketatuz “Tonban ehortzirik” sailean ale bikainak eskaini dizkigu, euskarazko kazetaritzan parekorik ez dutenak. Dokumentazio lana, pertsonaiarekiko hurbilketa eta egiantzekotasun formala nabarmentzen dira fikzioaren eta kazetaritzaren arteko mugak hausten dituen sail honetan. Testu sorta honetan, batetik, eta euskarazko prentsa idatziko agerkarietan argitaratu dituen beste elkarrizketa nahiz erreportajeetan, bestetik, kazetari-sentsibilitate berezia agertzen du Elustondok, ezaugarri pertsonalak dituen marka. Eta, beste behin, agerian utzi du bere ibilbide luzean erakutsitako kalitatea.

enpresabidea.eus webgunea

Komunikazio Saria

enpresabidea.eus atari digitala 2022ko apirilean jaiotako euskarazko proiektu komunikatibo berria da. Aurkezpenean diotenez, “euskal egunkari digitala da, bertako informazio ekonomiko eta enpresarialean espezializatuta, euskaraz egina eta lurraldean errotua. Euskal ekonomiaren eta enpresa-munduaren ekosistema ikusaraztea eta kohesionatzea du helburu, ikuspegi eraikitzailea eskainiz eta dibulgazioa eginaz”. Nico Cuenca ekonomialariak zuzentzen du proiektua eta Pilar Kaltzada kazetaria da sustatzaile nagusietako bat. Azpimarratzekoa da enpresaren eta ekonomiaren mundua euskaraz eta euskaratik plazaratzeko proiektu hau egiten ari den ekarpena, arlo horretan aski begi bistakoa den hutsunea betez. Aktualitateko informazioa eta gai jakinei buruzko eduki landuak interpretazio eta iritziarekin uztartzen ditu atari digital berri honek. Nabarmentzekoa da iritzi emaileen aniztasuna eta emakumeen presentzia, oraindik ere hain maskulinizatua den mundu horretan.

"Aiaraldea" komunikazio proiektua

Komunikazio Saria

enpresabidea.eus atari digitala 2022ko apirilean jaiotako euskarazko proiektu komunikatibo berria da. Aurkezpenean diotenez, “euskal egunkari digitala da, bertako informazio ekonomiko eta enpresarialean espezializatuta, euskaraz egina eta lurraldean errotua. Euskal ekonomiaren eta enpresa-munduaren ekosistema ikusaraztea eta kohesionatzea du helburu, ikuspegi eraikitzailea eskainiz eta dibulgazioa eginaz”. Nico Cuenca ekonomialariak zuzentzen du proiektua eta Pilar Kaltzada kazetaria da sustatzaile nagusietako bat. Azpimarratzekoa da enpresaren eta ekonomiaren mundua euskaraz eta euskaratik plazaratzeko proiektu hau egiten ari den ekarpena, arlo horretan aski begi bistakoa den hutsunea betez. Aktualitateko informazioa eta gai jakinei buruzko eduki landuak interpretazio eta iritziarekin uztartzen ditu atari digital berri honek. Nabarmentzekoa da iritzi emaileen aniztasuna eta emakumeen presentzia, oraindik ere hain maskulinizatua den mundu horretan.

Aiora "Probatxoa"k Youtuben duen jarduera

Komunikazio Saria

enpresabidea.eus atari digitala 2022ko apirilean jaiotako euskarazko proiektu komunikatibo berria da. Aurkezpenean diotenez, “euskal egunkari digitala da, bertako informazio ekonomiko eta enpresarialean espezializatuta, euskaraz egina eta lurraldean errotua. Euskal ekonomiaren eta enpresa-munduaren ekosistema ikusaraztea eta kohesionatzea du helburu, ikuspegi eraikitzailea eskainiz eta dibulgazioa eginaz”. Nico Cuenca ekonomialariak zuzentzen du proiektua eta Pilar Kaltzada kazetaria da sustatzaile nagusietako bat. Azpimarratzekoa da enpresaren eta ekonomiaren mundua euskaraz eta euskaratik plazaratzeko proiektu hau egiten ari den ekarpena, arlo horretan aski begi bistakoa den hutsunea betez. Aktualitateko informazioa eta gai jakinei buruzko eduki landuak interpretazio eta iritziarekin uztartzen ditu atari digital berri honek. Nabarmentzekoa da iritzi emaileen aniztasuna eta emakumeen presentzia, oraindik ere hain maskulinizatua den mundu horretan.

aikotaldea.eus, Aiko Dantza taldeak sorturiko komunikazio proiektua

Komunikazio Saria

enpresabidea.eus atari digitala 2022ko apirilean jaiotako euskarazko proiektu komunikatibo berria da. Aurkezpenean diotenez, “euskal egunkari digitala da, bertako informazio ekonomiko eta enpresarialean espezializatuta, euskaraz egina eta lurraldean errotua. Euskal ekonomiaren eta enpresa-munduaren ekosistema ikusaraztea eta kohesionatzea du helburu, ikuspegi eraikitzailea eskainiz eta dibulgazioa eginaz”. Nico Cuenca ekonomialariak zuzentzen du proiektua eta Pilar Kaltzada kazetaria da sustatzaile nagusietako bat. Azpimarratzekoa da enpresaren eta ekonomiaren mundua euskaraz eta euskaratik plazaratzeko proiektu hau egiten ari den ekarpena, arlo horretan aski begi bistakoa den hutsunea betez. Aktualitateko informazioa eta gai jakinei buruzko eduki landuak interpretazio eta iritziarekin uztartzen ditu atari digital berri honek. Nabarmentzekoa da iritzi emaileen aniztasuna eta emakumeen presentzia, oraindik ere hain maskulinizatua den mundu horretan.

Elixabete Garmendia Lasa

Ohorezko mugarria

Elixabete Garmendia

Elixabete Garmendia hautatu dugu ohorezko aipamenerako, bere kazetari ibilbidea oparoa izan delako. 1970eko hamarkadan hasi zen lanean eta prentsan ari zen emakume kazetari bakarretakoa izan zen luzaz.

Ormaiztegin sortu zen 1953an eta Nafarroako unibertsitatean ikasi zuen ofizioa. Zeruko Argiaren zuzendari gisa ezagutu genuen eta astekaria elizaren eskuetatik atera zuen Pilar Iparragirrekin batera, aldizkari zorrotz, moderno eta ireki bat plazaratuz asterik aste.

EITBn ere aritu zen luzaz, hainbat emankizunetan, baina bereziki memoria guztietan geratu den Bertatik Bertara izeneko hartan. Euskadi Irratiko kultur saioetan entzun dugu haren ahotsa. Luzea da bere partaidetzarekin kontatu duten baliabide mediatikoak. Oraino ere, besteak beste, bere zutabeak Berria-ko Iritzia sailean irakurtzen ahal ditugu.

Kazetaritzako alor gehienak landu ditu Elisabete Garmendiak, bere kemena, izpiritu zabaltasuna eta eskuzabaltasuna eskainiz, batzuentzat halaber eredu bilakatuz. Rikardo Arregi Kazetari Sariko epai-mahaiak, halatan, kazetari ibilbide oso bat saritu nahi du gaurkoan.

Patxi Baztarrika

Ohorezko mugarria

Patxi Baztarrika

Ataunen sortua 1958. urtean, ondo gaztetxo zela lotu zitzaion euskarazko kazetaritzari. 12 urte besterik ez zuela Zeruko Argian idazten hasi zen Ataungo berriemaile gisa, hain ondo idazten ere ezen aldizkariak on Joxe Migel Barandiarani buruzko zenbaki berezia prestatu zuenean, on Joxe Migeli egindako elkarrizketa Baztarrikaren esku utzi zutela, baita omenaldi ekitaldiei buruzko kronika osoa ere.

Baina Patxi Baztarrikak ez du kazetaritza izan ogibide, Andoaingo Udaleko euskara teknikari eta arduradun izan baita nagusiki 1981az gero eta bide luzea egin du politikagintzan ere, Hizkuntza Politikarako sailburuorde izanik bi txandatan, besteak beste.

Andoaingo Udaleko euskara teknikari gisa Rikardo Arregi Kazetaritza Sari hauen sorrera landu, bideratu eta hauspotu zuen eta berari zor zaio, zalantza izpirik gabe, sariari behar beste eduki eta irismen eman izana, bere bilakaeran eta ibilbidea biziberritzeko garaian, profesionalki zegokionetik askoz areagoko arduraz, jomugaz eta ahaleginaz jardun baitzuen idazkari gisa., orain bi urte erretiroa hartu zuen arte.

Epaimahaia

Epaimahaiburua

Alex Huitzi Alfonso

(Andoain, 1992)

Bartzelonako Unibertsitatean Zuzenbidean graduatua eta Bartzelonako Unibertsitatean bertan masterra “Nazioarteko Ekonomiaren Zuzenbide eta Politikan”. 2020. urtean Zientzia Politiko eta Administrazio Publikoan graduatua. 2013tik 2015era Bartzelonako Unibertsitateako “OBREAL” behatokian lan egina, Euroasia eta Hego-amerikaren arteko kanpo harremanetara bideratua. 2017. urtean Ginebrako Munduko Merkataritza Erakundeko Merkatal-negoziazioen departamentuan lan egin zuen. Egun, hiru urte daramatza Nazio Batuetako Garapen eta Merkataritzako (UNCTAD) kanpo aholkulari gisa.

Mahaikidea

Itxaro Borda Xarriton

(Baiona, 1959)

Paueko Unibertsitatean Historian lizentziatua, posta zerbitzuan lan egin du erretiroa hartu arte. Euskal idazle emankorra, eleberria eta olerkia naro landu ditu, baita hainbat sari irabazi ere, horien artean Euskadi Literatur Saria 2002. urtean % 100 basque eleberriagatik. 1982. urtean Maiatz aldizkariaren sortzaileetarikoa izan zen. Hedabide ugaritan kolaboratzaile gisa aritua da, besteak beste Berria edo Argian, eta musikaren munduan ere ekarpenak egin ditu. Itzulpengintzan lan oparoa egin du. Jalgi hadi plazara (2006), Boga boga (2012), Bizitza nola badoan (1984) dira bere lan aski ezagunak.

Mahaikidea

Aingeru Epaltza Ruiz de Alda

(Iruñea, 1960)

Idazle, kazetari eta itzultzailea, kazetaritzan lizentziatua da. Hainbat hedabidetan kazetari jardun ondoren (Deia, Euskal Telebista, Navarra Hoy…), itzultzaile gisa hasi zen lanean Nafarroako Gobernuan eta bertan dihardu gaur egun. Literatur genero ezberdinetan idazle gisa oso ibilbide luze eta oparokoa,Tigre ehizan(1996),Rock’n roll(2000) edoErresuma eta fedeatrilogia dira bere obrarik goraipatuenak.Mendi-joaknarrazio bilduma (2017) da argitaratu duen azkena.

       

Mahaikidea

Ion Muñoa Errasti

(Zerain, 1985)

Giza Zientziak eta Komunikazioan lizentziatua da (Deustuko Unibertsitatea) eta Gizarte zientzietan doktore (Deustuko Unibertsitatea) iritzi publikoari eta erakunde publikoen komunikazioari buruzko tesiarekin. Egun, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Komunikazio Saileko kide eta komunikazioko ikertaldeko partaide. Unibertsitatetik kanpo, hainbat komunikabidetan kolaboratzaile lanetan aritzen da eta zenbait kultur eta gizarte elkartetan parte hartzen du. Jakintza arlo nagusiak gizarte komunikazio prozesuen eraldaketa, iritzi publikoa eta komunikazio politikoa ditu.

Mahaikidea

Jon Sarasua Maritxalar

(Aretxabaleta, 1966)

Komunikazioaz eta soziologiaz ikasten ibili ondoren 1996an Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerarilanarekin doktoratu zen informazio-zientzietan. Bertsolaritzaren munduan oso gazte sartu zen. Euskal Herriko Bertsolari txapelketako finalista ere izan zen 1986an, 19 urte zituela. Bere anaia Aitor SarasuarekinFauna txiki bat bertso berritandiskoa kaleratu zuen (Elkar, 1995). Gaur egun plazatik erretiraturik, Mondragon Unibertsitatean irakasle dabil. Hainbat egituraren bultzatzaile izan da, eta hainbat motatako argitalpenak sortu ditu arlo sozioekonomikoan eta hizkuntza gaietan. Garabide elkartearen sortzaileetarikoa ere bada.

   

Mahaikidea

Miren Gabantxo Uriagereka

(Bermeo, 1966)

EITBrentzat lan egin zuen 90.eko hamarkadan, albisteak eta erreportaiak eginez, gidoilari eta editore gisa. 2008-2017 bitartean UPV/EHUn Azpiegituretako Dekanordea eta Bizkaiko Errektoreordetzako Kultura Zuzendaria izan da. Hainbat ikasgai garatu ditu euskaraz eta gazteleraz, bereziki Giza Zientzien eta Komunikazioaren Fakultatean. Kazetaritzako Lizentziatura eta Masterra egin zituen UPV/EHUn eta horrez gain, Mondragon Unibertsitatean `Interneterako Edukinen Garapenetan` Masterra egin du. Egun, UPV/EHUko Ikus-Entzunezko eta Publizitateko sailean irakaslea da eta LAIDA/ Euskal Literatura Ikerketa Talde Sendoan ikertzen du.

Mahaikidea

Pantxika Maitia

(Landibarre, 1964)

Animatzaile, kazetari, film egile: hamar bat urtez Irulegiko Irratian (Baxenafarroa) kazetari lanetan ari izan ondotik, euskara misio kargudun ibilia Euskal Kultur Erakundean (Uztaritze). 2009az geroztik, Bidarrain kokatua den Kanaldude euskarazko tokiko telebista parte hartzailean langile. Egunero saiatzen Ipar Euskal Herriko dinamika kolektiboak eta ekimen bereziak argitan ematen eta ikus-entzunezko tresna lurraldearen zerbitzuko ezartzen.

Epaimahaiko idazkaria

Arantza Aguado Perugorria

(Irun, 1966)

Zaragozako Unibertsitatean Geografian eta Historian lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte eta Kultura Antropologian lizentzia lortu zuen 2002an. 1992tik 2001era bitartean Gipuzkoako Abegi euskaltegietan euskara irakasle eta kudeatzaile. 2002tik aurrera Andoaingo Udaleko hainbat lansailetan aritutakoa, 2013-2016 bitartean euskara teknikari gisa jardun zuen eta, 2021ean lanpostu horretan izendatu du berriro Andoaingo Udalak.

Multimedia

Argazkiak

Andoaingo Udala
Euskararen Normalizaziorako Saila
Goikoplaza, z/g. 20140 Andoain
943-300-831    ·    euskarazerbitzua@andoain.eus

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailaren laguntzarekin

Diseinua eta ekoizpena: