IX RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA
1997urtea
Oinarriak
Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak IX. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:
Oinarriak ikusi
Oinarriak deskargatu
XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
IX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
Kontuan hartuta euskararen normalkuntzak ezinbestez behar dituela euskaraz egindako kazetaritza eta, orohar, komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa, Andoaingo Udalak IX Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako deialdia egiten du Eusko jaurlaritzako Kultura Sailaren diru laguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu Sari horren oinarriak:
Lehena
1996ko maiatzaren 16tik 1997ko maiatzaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan edo irrati eta telebistetan edo beste edozein forotan euskaraz ezagutzera eman diren lanek daukate sari honetan partehartzeko aukera, oinarriotan ezarritakoaren arabera.
Bigarrena
Ondoko sei atalotan banatzen da saria:
• komunikabideen berrikuntza.
• saiakera laburra.
• baloraziozko kazetaritza.
• erreportaia idatzia.
• ikusentzunezko erreportaia.
• kazetari berria.
Hirugarrena
"Komunikabideen berrikuntza" ataleko saria: lehen oinarrian aipatutako epealdian Epaimahaiaren iritzian komunikabideetako lana euskaraz burutzeko berrikuntzarik handiena eta eraginkorrena egin duen pertsona, komunikabide edo entitateari emango zaio. Teknologiaren eremukoak, erredakzioaren alorrekoak, publizitatearen esparrukoak edo beste zernahi arlotakoak izango dira Epaimahaiak aintzat hartu eta baloratuko dituen berrikuntzak. Edozein motatako berrikuntzek dute, beraz, lekua sari-atal honetan.
Laugarrena
"Saiakera laburra" ataleko saria: lehen oinarrian aipatutako epealdian aldizkariren batetan argitaratutako saiakerazko artikuluen eta beste edozein forotan ezagutzera emandako idazlanen (esate baterako, hitzaldi idatziak) artean Epaimahaiaren iritzian hoberena denari emango zaio. Atal honetan gutxienez sei foliotako neurria eta gehienez hogeita hamabost foliotakoa duten idazlanak izango dira Epaimahaiak aintzat hartuko dituenak.
Fenomenu eta gertaera puntualetati k areago doazen idazlanak izan beharko dira "saiakera laburra" atalean kontutan hartuko badira eta, edozeinetara ere, egileak aztergaiari buruz egindako hausnarketa edo balorazio propioaren sakontasuna eta zorroztasuna, hala nola idazkeraren egokitasuna, aberastasuna eta kalitatea izango ditu kontuan Epaimahaiak saria erabakitzerakoan.
Bostgarrena
"Baloraziozko kazetaritza" ataleko saria: lehen oinarrian aipatutako epealdian prentsa idatzian argitaratutako zutabeen eta irratian edo telebistan plazaratutako iritzizko emanaldi laburren artean Epaimahaiaren iritzian hoberena denari emango zaio. Atal honetan, beraz, idazlan edo/eta mintzaldi idatzi laburrak izango dira Epaimahaiak aintzat hartuko dituenak.
Testuaren kalitatearen arabera erabakiko du Epaimahaiak saria, eta horretarako idazkera edo estiloa, mezu edo iritzi propioaren funtsa hitz gutxitan baina aldiberean beharbeste sakontasunez azaldu izana eta idatziaren bizitasun edo indarra hala nola gaurkotasuna hartuko ditu kontuan.
Seigarrena
"Erreportaia idatzia" ataleko saria: lehen oinarrian aipatutako epean prentsa idatzian argitaratutako erreportaietan Epaimahaiaren iritzian hoberena denari emango zaio. Sari hau erabakitzerakoan Epaimahaiak besteak beste eta batez ere estiloa, orijinaltasuna, datu-bilketaren exhaustibotasuna eta zailtasuna hartuko ditu kontuan, eta gutxienez ere hiru foliotako neurria duten lanak izango dira Epaimahaiak aintzat hartuko dituenak.
Zazpigarrena
"Ikusentzunezko erreportaia" ataleko saria: lehen oinarrian aipatutako epean irrati edo telebistan plazaratutako iku sentzunezko erreportaien artean Epaimahaiaren iritzian hoberena denari emango zaio, eta saria erabakitzerakoan, erreportaiaren estiloa eta orijinaltasuna hala nola gaiaren tratamendua kontuan hartzeaz gain, ikusentzunezko mediora egokitzearren egindako ahaleginaren kalitatea eta egokitasuna baloratuko ditu Epaimahaiak.
Zortzigarrena
"Kazetari berria" ataleko saria: kazetaritzaren hastapenetan dabiltzanei zuzendutako saria. Praktikatako kontratupean edo bekadun gisa komunikabideren batetan ari direnek eta kazetaritzako ikasketak edo ikusentzunezko teknikei buruzko ikasketa ofizial eta arautuak egiten arituz komunikabideren batetan lan-kontratu finkorik gabe lanean ari direnek edo kolaborazioren bat egin/egiten dutenek partehar dezakete atal honetan. Euskal kazetaritza jardunean hasi berriak direnek edo oraintxe hasten ari direnek bakarrik jaso ahal izango dute, beraz, sari hau.
Edozein mota edo generotako kazetaritza-lan saritu ahal izango du atal honetan Epaimahaiak. Horrela, bada, lehen oinarrian aipatutako epean prentsa idatzian edo irrati edo telebistetan plazaratutako baloraziozko lan, erreportaia, informazio-programa, magazin etabarren artean Epaimahaiaren iritzian hoberena denari emango zaio saria. Herrietako aldizkari eta irrati eta telebistak, nola baita ere hedadura zabalagoko komunikabideak: horietatik guztietatik edozein izan daiteke "kazetari berria" saria jasotzeko lana plazaratzeko erabilitako komunikabidea.
Bederatzigarrena
"Komunikabideen berrikuntza" ataleko sarirako komunikabideek ez dute aldez aurretik ezer aurkeztu beharrik izango.
"Saiakera laburra", "baloraziozko kazetaritza", "Jd "eportaia idatzia" eta "ikusentzunezko erreportaia" ataletan ere ez da ezinbestekoa norberak aldez aurretik lanak aurkeztea. Epaimahaia izango da egokien irizten duen moduan atal horietako sarietarako jarraipen eta hautaketa lanak egingo dituena. Nolanahi ere, eta esandakoagatik sarian ·partehartzeko ezinbestekoa ez bada ere, autoreek nahiz komunikabideek aurkeztu ahal izango dituzte beren lanak aipatu atal horietarako, eta, gainera, aurkez ditzaten dei egiten zaie. Kasu horretan autore bakoitzak bere lanaren sei kopia bidali beharko ditu 1997ko maiatzaren 24a baino lehen geroago aipatzen den helbidera, beti ere zein sari-ataletarako den adieraziz. Gainera, prentsa idatzian argitaratutako idazlanen kasuan, argita/penaren kopia bat bidali beharko dute autoreek, eta, irrati edo telebistako emanaldien kasuan, berriz, dagokion enpresak luzatutako emisio-ziurtagiria. Edozein modutara ere, nahikoa litzateke aipatutako argitalpenaren kopia edo emisio-ziurtagiriaren ordez autorearen beraren zinpeko aitorpena igortzea, argitalpen edo emisio eguna eta komunikabidea adieraziz.
"Kazetari berria" atalean autoreek beren lanak aurkeztu beharko dituzte, 1997ko maiatzaren 24a baino lehen gero aipatzen den helbidera lanaren sei kopia bidaliz. Hona Sarira aurkeztutako lanak bidaltzeko helbidea:
Andoaingo Udaletxea IX
Rikardo Arregi Saria
Goikoplaza, z/g
20140 ANDOAIN
Hamargarrena
Ondoko hauek izango dira Epaimahaia osatuko dutenak:
* Mahaiburua: Andoaingo Udaleko Alkate jose Antonio Perez edo honek bere ordez jarduteko izenda dezan udalkidea.
* Mahaikideak: Miren Azkarate anderea, Allande Boutin jauna, Andu Lertxundi jauna, Koldo Ordozgoiti jauna eta Inaki Zabaleta jauna.
* Idazkaria: Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuburua,
Patxi Baztarrika, hizpidez baina hautespiderik gabe jardungo
duena.
Hamaikagarrena
Honako hauek izango dira saritutako lanen autoreei emango zaizkien sariak:
1. "Saiakera laburra" atala: 425.000,- pezeta.
2. "Baloraziozko kazetaritza" atala: 425.000,- pezeta.
3. "Erreportaia idatzia" atala: 425.000,- pezeta.
4. "Ikusentzunezko erreportaia" atala: 425.000,- pezeta.
5. "Kazetari berria" atala: 225.000,- pezeta.
Guztira, beraz, 1.925.000,- pezeta banatuko dira saritan.
"Komunikabideen berrikuntza" atalean saritutakoari kaxa oroitgarria eta agiri -diploma emango zaizkio.
Epaimahaiak bere esku izango du egoki edo beharrezko iritziko balu aipamen berezia egiteko aukera. Era berean, Epaimahaiak lanen maila ez dela egokia iritziz gero hutsik utzi ahal izango du saria. Apelaezina izango da Epaimahaiaren erabakia. Sariei buruz Epaimahaiak hartutako erabakia 1997ko udan emango da ezagutzera, egun berean egingo delarik saribanaketa ere.
Jakes Goikoetxea

Kazetari berria
Saridunak: Jakes Goikoetxea.
Saritutako lana: "'Bereizketetan denak galtzaile".
Saria: Diploma eta 225.000 pezetako diru saria.
Ttittika Recalt (Altzabeheti, 1959)

Ikus-entzunezko erreportajea
Saridunak: Ttittika Recalt.
Saritutako lana: "'Algeriako gerla".
Saria: Diploma eta 425.000 pezetako diru saria.
Luis Fernandez

Erreportaje idatzia
Saridunak: Luis Fernandez eta Josu Chueca.
Saritutako lana: "'Nafarroa, uzta Gorria".
Saria: Diploma eta 425.000 pezetako diru saria.
Josu Chueca (Lerin, 1956)

Erreportaje idatzia
Saridunak: Luis Fernandez eta Josu Chueca.
Saritutako lana: "'Nafarroa, uzta Gorria".
Saria: Diploma eta 425.000 pezetako diru saria.
Josetxo Azkona (Iruñea, 1953)

Baloraziozko kazetaritza
Saridunak: Josetxo Azkona.
Saritutako lana: "Marta".
Saria: Diploma eta 425.000 pezetako diru saria.
Mertxe Larrañaga (Azkoitia, 1962)

Saiakera laburra
Saridunak: Mertxe Larrañaga.
Saritutako lana: "Emakumearen arazo ekonomikoen analisi teoriko orokorra".
Saria: Diploma eta 425.000 pezetako diru saria.
Ttipi-ttapa aldizkaria

Komunikabideen berrikuntza
Saridunak: Ttipi-ttapa eta Entzun! aldizkariak
Saria: Diploma.
Entzun! aldizkaria

Komunikabideen berrikuntza
Saridunak: Ttipi-ttapa eta Entzun! aldizkariak
Saria: Diploma.
Martin Ugalde (Andoain, 1921-2004)

Epaimahaia

Epaimahaiburua
Jose Antonio Pérez Gabarain
(Tolosa, 1944)
Diktaduraren garaian sindikalgintzan eta auzolangintzan jardun ondoren, Frankismoaren osteko lehenengo udal demokratikoan alkate hautatu zuten, 1979. urtean, Euskadiko Ezkerra alderdiko hautagai izan zelarik. Geroztik tokiko politikagintzan jardun du, urte askoan, bai Udalean (lau agintaldiz jardun zuen eta hirutan izan zen alkate) bai Gipuzkoako Batzarre Nagusietan bi legegintzalditan, PSE-EEko ordezkari gisa. Bere jardun politikoaren azken urteak senatari gisa eman zituen Madrilen, Gipuzkoa ordezkatuz.

Mahaikidea
Miren Azkarate Villar
(Donostia, 1955)
Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta Euskal Filologian doktoratu Euskal Herriko Unibertsitatean, gaur egun bertako Euskal Filologiako katedraduna da. 1992. urteaz gero euskaltzain oso da eta lan ugari argitaraturikoa euskal filologiaren alorrean. Gainera, oso ezaguna da bere jardun politikoa, bitan Kultura sailburu izan baita Eusko Jaurlaritzan (2001-2009), baita bozeramaile (2004-2009), eta 2011z gero euskara eta kultur arloko zinegotzi da Donostiako Udalean.

Mahaikidea
Koldo Ordozgoiti
(Errenteria, 1959)
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan lizentziatu zen Informazio Zientzietan. 1982az geroztik kazetari lanetan aritu da Herri Irratian eta Euskal Telebistan, besteak beste, eta hainbat gune politikotan edo enpresarialetan komunikazio arduraduna izan da. 1996an hasi eta 2009ko maiatza arte Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko komunikazio zuzendari izan da, eta 2004az gero, Jaurlaritzako bozeramailearen laguntzaile lanetan aritu da. Gaur egun, komunikazio aholkulari independentea da.

Mahaikidea
Allande Boutin Mandagaran
(Vernon, Normandia, 1958)
Zuzenbide publikoan lizentziaduna zientzi politiko estudioak egin ondoren. Parisen hazi eta hezia, Le Point eta Le Monde berri paperetan lehen urratsak eginda, Pariseko TVE-n ere lanean aritua, 1988-ko azaroan, Baionako ETB-ko korrespontsalia ideki aitzin. 1992-ko azaroaz geroztik Iparraldeko France 3 Euskal Herri telebista publikoan kazetaria eta Akitaniako Txirrita euskarazko emankizunaren arduradun eta aurkezlea.

Mahaikidea
Iñaki Zabaleta Urkiola
(Leitza, 1952)
Euskal idazlea, kazetaria eta EHUko irakaslea da. Kazetaritzan doktorea da New Yorkeko Unibertsitatean. 1972-1982 bitartean Iruñeko Arturo Campion euskaltegian irakasle eta zuzendari izan zen, baita Egin egunkarian kazetari ere hainbat urtez. Egun irakasle da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bestalde, komunikazioaren eta irrati-telebistaren inguruan egindako lanen artean, aipagarriak dira: Komunikazioaren ikerkuntzarako metodologia (1997), El factor humano en radio y televisión (1994) eta Ikus-entzunezko informazioaren teknologia (2003), besteak beste.

Mahaikidea
Anjel Lertxundi Esnal
(Orio, 1948)
Idazle, gidoilari eta literatura kritikaria, eskarmentu handia du euskal kazetaritzan 60ko hamarkadaz gero, eta azken urteetan oso ezaguna egin da Berrian egunero idatzi duen zutabea. Euskal idazle oparo eta irakurrienetakoa, telebista eta zinea ere ukitu ditu, eleberri, narrazio eta saiogintzan hamaika aldiz sarituriko egilea izateaz gain. Otto Pette (1994) eleberria izan liteke bere obrarik garrantzitsuena. Sari ugari jasotakoa, Rikardo Arregi Kazetaritza Saria ere jaso zuen 1995. urtean, Baloraziozko kazetaritza atalean.

Epaimahaiaren idazkaria
Patxi Baztarrika Galparsoro
(Ataun, 1958)
Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua, Andoaingo euskara teknikari da 1980. urteaz gero. Gipuzkoako diputatu nagusiaren kabineteburu izan zen 1999-2003an eta Eusko Jaurlaritzan Hizkuntza Politikako sailburuorde 2005-2009 agintaldian eta 2012-2016 bitartekoan. Besteak beste, Babeli gorazarre izenburuko saiakera argitaratu zuen 2010ean. Bidegileak bildumarako Rikardo Arregiren biografia idatzi zuen.