Rikardo gizon osoa eta heldua zen, benetakoa.
Rikardo gizon osoa eta heldua zen, benetakoa. Areago, egiaz esan dezakegu herriren batean holako gizonak ez direla agertzen, behin edo behin besterik. Rikardo Arregiren pentsamenduan eragin pisuzkoa izan zuen Karlos Santamariak barru-barrutik idatzi zuen hori, Rikardo hil eta gutxira, 1969ko uztailaren 27ko Zeruko Argian. Hitz esanguratsuak, are gehiago kontuan izanda 27 urte betetzear hildako gazte bati buruz esanak direla.
Azken berriak
Entzun Rikardo
38. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA
2026urtea
Oinarriak
38. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA
Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz
egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta
garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak
38. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako deialdia egiten du, Eusko Jaurlaritzako
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren
dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:
Oinarriak ikusi
Oinarriak deskargatu
XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
1.- Sariaren xedea
Euskarazko kazetaritzaren eta komunikazioaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren helburua. Horrela, bada, 2025eko irailaren 16tik 2026ko irailaren 15era bitartean kazetaritzan eta komunikazioan euskaraz egin diren lanen kalitatea eta bikaintasuna jendaurrean aitortzea eta saritzea da sari honen xedea, aurrerago aipatzen diren ezaugarrien arabera epaimahaiak eredugarrien irizten dituen lanak sarituz.
2.- Sari-atalak
Ondoko bi atalotan banatzen da saria:
• Kazetaritza saria
• Komunikazio saria
Epaimahaiak bere esku izango du euskal kazetaritzaren historian ezinbesteko erreferentzia izan diren erakunde, ekimen eta pertsonei Ohorezko mugarria emateko aukera. Ohorezko aipamena, beraz, bete-betean lotzen zaie euskarazko kazetaritzaren joan-etorrian eragin erabakigarria izan duten gertakariei zein ibilbide pertsonalei.
3.- Sari-atalen ezaugarriak
Honakoak dira Kazetaritza Saria eta Komunikazio Saria deiturikoen ezaugarri nagusiak:
• Kazetaritza saria
2025eko irailaren 16tik 2026ko irailaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan, agerkari digitaletan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek daukate saria eskuratzeko aukera.
Berriemailetzarekin zuzen-zuzenean lotutako saria da Kazetaritza Saria. Edozein mota edo generotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Epaimahaiak, hortaz, inolako genero-mugarik gabe erabakiko du saria. Izan ere, sari honek bultzatu nahi du informazio edo iritzi-emate edo interpretazio generoetako edukien kalitatea, edozein delarik erabilitako sormen-modua, narrazio-mota, zein igorpen-eredua.
Saria erabakitzeko irizpide nagusiak honako hauek izango dira: kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna, eredugarritasuna hala euskal kazetaritzarako nola inguruan egiten denerako. Irizpide horiek aplikatzerakoan kontuan hartuko dira, besteak beste, kontakizun informatiboaren gaineko datu-bilketa eta lanketa, informazio iturrien maila, zehaztasuna, ikuspegi aniztasuna, hizkera, edukiaren balio periodistikoa, sakontasuna edo iritzi/balorazioaz osatutako pieza periodistikoa. Kontuan hartuko da, halaber, jorratutako kontakizunaren interes publikoa, zeinak gizarte eta herritarren interesekoa izan behar baitu.
Ondorioz, aipatutako irizpideen arabera, kazetari batek zein kazetari taldeak ezein euskarritan egindako artikulua nahiz erreportajea, bakana edo sorta, saritu ahal izango du epaimahaiak: zutabea, sekzioa, irrati edo telebistako erreportaje bat edo erreportaje-sorta bat, programa bat, liburu bat…
• Komunikazio Saria
Saria eskuratzeko aukera dute, euskarazko komunikazioaren mesedetan urrats berritzaile direnek edo izan litezkeenek. Betiere, 2025eko irailaren 16tik 2026ko irailaren 15era bitartean euskaraz sortu, ekoitzi eta, kasua bada, zabaldutako komunikazio ekintza bat, komunikazio proiektu bat edo komunikazio proposamen bat izan beharko du nahitaez. Era guztietako narratibek zein komunikazioaren esparru zabaleko egitasmo pertsonal, kolektibo eta enpresarial guztiek dute tokia sari honetan, baita unibertsitateetako komunikazio ikasketetako gradu amaierako proiektuek ere.
Saria erabakitzeko irizpideen artean kontuan hartuko da, sarituko dena berritzailea, bide urratzailea edota teknologia aurreratua baliatzen duena izatea. Nolanahi ere, bereziki baloratuko da ekintza edo proiektu komunikatiboak euskal komunitatea elikatzeko erakusten duen edo izan dezakeen eragina, berrikuntza teknologikoa kontuan hartuz eta bazterrean utzi gabe, baina modu baztertzailean hartu gabe. Testuinguru horretan garrantzitsua litzateke berritzaile izatea –edozertan berritzaile-, kalitatezkoa izatea, bide-urratzaile izatea, teknologia aurreratuaz baliatzea, etabar.
4.- Lanak proposatzea
Parte hartze zabala sustatzeko helburuarekin, proposamenak aurkezteko aukera irekita dago. Horrela, bada, edonork aurkez ditzake Kazetaritza Sariaren edota Komunikazio Sariaren jabe izatearen aldeko proposamenak, norbere lanen gainekoak edo besterenak, eta proposamenak aurkezteko deia egiten zaie bereziki autoreei, komunikabideei oro har eta euskarazko kazetaritza eta komunikazioarekiko interesa duten guztiei.
Hala eta guztiz ere, saria -Kazetaritza Saria zein Komunikazio Saria- eskuratzeko ez da beharrezkoa izango inork aldez aurretik lanak eta/edo proposamenak aurkeztea. Izan ere, epaimahaiak egokien irizten duen moduan egingo ditu sari horiek erabakitzeko egin beharreko jarraipen eta hautaketa lanak, ahalmena baitu sarien gaineko erabakiak hartzeko, hautagaitza aurkeztua izan edo ez.
Proposamenak aurkezteko epea amaituko da 2026ko irailaren 20an, eta honako ezaugarriak adierazi beharko dira: a) proposatutako lanaren edo/eta autorearen identifikazioa (lanaren izenburua, autorearen izen-deiturak); b) argitaratutakoa denean, argitalpenaren kopia, erreferentzia zehatza edo, Interneten eskuragarri baldin badago, horren lotura; c) argitaratu gabeko proiektua baldin bada, proiektua bera bidaliko da dagozkion euskarrietan. Halaber, proposamenaren merezimenduei buruzko azalpen laburra ere bidaliko da. Hauetako modu baten bidez bidaliko dira proposamenak:
* Posta arruntaz: Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzua, La Salle etorbidea, 6, Urigain etxea, 20140 Andoain
* Posta elektronikoz: raks@andoain.eus
Aurkeztutako lanak, edozein euskarritan aurkeztuta ere, ezingo dira berreskuratu.
5.- Sariak
Sari atal bakoitzean lau finalista aukeratuko ditu epaimahaiak, gehienez. 2026ko azaroaren hasierako egunetan emango da ezagutzera finalistak zer lan edota zein kazetari edo komunikaziogile diren. Bi saridunak, berriz, sari banaketa eguneko ekitaldian emango dira ezagutzera, ez lehenago. Sari banaketa ekitaldian, bertan izango dira zortzi finalistak.
Hona 38. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria osatzen duten bi sariak:
- Kazetaritza Saria: 9.000 euro eta Xabier Laka eskultoreak berariaz egindako oroitikurra.
- Komunikazio Saria: 9.000 euro eta Xabier Laka eskultoreak berariaz egindako oroitikurra.
Gainera, 38. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariko finalistei, saridunei izan ezik, Xabier Lakak sarirako egindako serigrafia bana emango zaie.
Sariak norbanaka nahiz taldeka egindako lanei emandakoak izan daitezke, baina zatiezinak dira.
Sarietako edozein hutsik utzi ahal izango du epaimahaiak.
6.- Epaimahaia
Ondorengo hauek osatzen dute epaimahaia:
• Mahaiburua: Marta Lasa Goñi, Andoaingo Udaleko Euskararen Normalizaziorako zinegotzi arduraduna, edo horrek bere ordezko gisa izendatutako udalkidea.
• Mahaikideak: Miren Berasategi Zeberio, Eneko Bidegain Aire, Itxaro Borda, Angel Erro Jimenez, Libe Mimenza Castillo eta Pantxika Maitia.
• Idazkaria: Arantza Aguado Perugorria, Andoaingo Udaleko euskara teknikaria.
Epaimahaiak aukera izango du bere erabakiak hartzeko prozesuan kanpoko kolaboratzaileen laguntza eskuratzeko, halako beharrik ikusiko balu.
7.- Sariei buruzko Azken Erabakia
Sari banaketa Andoaingo Bastero Kulturgunean ospatuko da, beste zenbaiten artean zortzi finalistak bertan direla, eta han emango da ezagutzera epaimahaiak bi sarien gainean hartutako azken erabakia, apelaezina izango dena. Ekitaldiaren eguna aurrerago zehaztu eta komunikatuko da.
Finalistak
Arritxu IRIBAR EGAÑA
OHOREZKO MUGARRIA
(Zumaia, 1963)
Duela gutxi arte, kirola gizonezkoen lurralde zaindua zen, baina hondar hamarkada hauetan emakumeak sartu dira irratietan eta telebistetan kirol ekitaldiak komentatzeko. Dagoeneko nehor ez da harritzen ahots femenino batek kirol emankizunak aurkezten dituenean. Karia horretara, Arritxu Iribar pionier bat izan da euskarazko eta euskal prentsaren alorrean.
Txirrindularitzari lotua da bere boza. Bere irri ezaguna. Bera ere txirrindularia izan da. Jendartean inplikatua ere bai, EH bilduko Zumaiako udaleko zinegotzia izan zelako bi agintalditan. Joserra Garciarekin hasi zen goizeko ordu txikietako magazina aurkezten, handik bi urteren buruan kirol sailetara pasatu aitzin. Hiztegia eta gaia partekatzeko moduak landu ditu eta iragan uztailean erretiratu zen berrogei urteko lanaldiaren ondotik. Argian, Onintza Enbeitaren galdeei erantzunez hauxe argi utzi zuen: “gehien gustatzen zaidanean lan egin dut eta nire txirrindularitzaren ikuspegia konpartitu ahal izan dut!”
Elkarrizketa berean aitortzen zuen “24 ordutan gara kazetari” eta bere baitan ez duela sekula utziko berriak biltzen aritzeko zeregin hori. Arritxu Egaña bezalako esatariek irratia, Euskadi Irratia bereziki, erreferente gisa atxikitzera eraman dute jendea, teknologia berriek desagerraziko zutela pentsatzen zen unean.
EUSKAL HERRIKO HISTORIA 100 OBJEKTUTAN
KOMUNIKAZIO SARIA
EUSKAL WIKIPEDIA
Euskal Herriko historia objektuen bidez kontatzeko helburuarekin, Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen proiektua da 'Euskal Herriko historia 100 objektutan'. Museo eta unibertsitateetako adituekin elkarlanean hautatutako 100 objekturen bidez Euskal Herriko historia azaltzen duen proiektu integrala da, hainbat formatutan argitaratuta: besteak beste, eduki interaktiboa, komikia eta BERRIArekin batera ekoitzi eta astero zabaldutako podcasta, hamar idazlek idatzitako gidoiekin.
Proiektu honek euskararen mundua objektu fisiko eta materialak abiapuntu hartuta, hainbat formatutan landu eta tradizionalki museoetan bildutako narratiba historikoak ekarri ditu digitalera, bidean Wikipediako artikuluak, artikuluen audio bertsioak, Ikusgelako bideoak eta EWKEren ekosistemako baliabideak ere elikatuz, euskarazko eta Euskal Herriko jakintza libreari ekarpen landua eginez.
Argiz(H)ari podcasta
KOMUNIKAZIO SARIA
EUSKAL IRRATIAK, IPARRALDEKO EUSKARAZKO IRRATIEN SAREA
Euskal Herriko soinu-memoria berreskuratu eta ezagutarazteko helburu du Marie Hirigoyen-Bidart etnomusikologoak eta Pantxix Bidart musikari-kantari-sortzaileak ondu Argiz(H)ari irratsaioak. Thomas Edisonen (1847-1931) fonografoaren aurkikuntzari esker, 1900eko Pariseko Erakusketa Unibertsalean agertu ziren Euskal Herriko lehen soinu-artxiboak, Azoulay medikuaren eskutik.
Euskal Irratien uhinetan eskaini podcast honetan, artxibo horien epopeia berriz bizitzea proposatzen digu bikoteak, bereziki 1947an Claudie Marcel-Dubois eta Maguy Pichonnet-Andral ikertzaileek egin zuten bilketan barna.
Argiz(H)ari saio bakoitzak artxiboetako zilindro eta biniloetan gordeak diren ahots, kantu eta hotsen bidez, garai hartako pertsonak, gertakariak eta bizimoduak ezagutzeko parada ematen du. Astez aste, gure aitzinekoen mundura hurbiltzen gaituzte. Orratzek argizarian utzitako arrastoak entzunez, ahaztuak diren historiak berpiztuz eta Euskal Herriaren memoria kolektiboa partekatuz.
NI.EUS
KOMUNIKAZIO SARIA
PUNTU EUS FUNDAZIOA, IAMETZA, AZKUE FUNDAZIOA
Euskarazko posta eta hodeia eskaintzen duen zerbitzua da ni.eus, Iametzak, PuntuEUS fundazioak eta Azkue fundazioak bultzatuta, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Posta elektronikoa, fitxategiak gorde eta editatu, eta egutegia zein kontaktuak kudeatzeko aukera ematen du doan. 2020an sortu bazen ere, 2026an Nextcloud software libreko plataforman oinarrituta bertsio-berritu da. Egun 7.000 erabiltzaile baino gehiago du.
Digitalitatearen bilakaera abiadura oso handian gertatzen da eta, zentzu horretan, irudi lezake posta eta hodeia eskaintzen dituen zerbitzu bat ez dela bereziki berritzailea. Aitzitik, posta elektronikoa Interneten aritzeko identitate-puntu funtsezkoenetakoa da, eta hodeia egunerokoan erabiltzen dugun oinarrizko zerbitzu bat. Aldi berean, ia esklusiboki helburu komertzial eta estraktibistekin merkaturatzen dira zerbitzu hauek. Zentzu horretan, ni.eus-ek eremu digitalean euskaraz aritu eta aurkezteko gabezia historikoari erantzuten dio eta digitalean ere euskaraz bizitzeko funtsezko baliabidea eskaintzen du.
LATXA txatbota
KOMUNIKAZIO SARIA
HITZ ZENTROA
Euskal herriko unibertsitateko Hitz izeneko bilakuntza zentroak IKER-GAITU proiektuaren baitan garatu euskal hizkuntzan eta kulturan espezializaturiko hizkuntza eredu iturri-irekietan bermatzen den bilatzaile mota bat da Latxa. Bi partetan (interfazetan) banatzen da: txatbox delakoa bera eta linean funtzionatzen duen elkarrizketa plataforma.
Bezeroari erantzunak emateko baliatzen duen “elikadura” alorra euskaraz ekoitziriko lau milioi dokumenturen zurrunbiloan bermatzen eta errotzen da, baliabide honek testuak sortzen ahal ditu eta gainerako hizkuntzetatik euskararako itzulpenak ere egin ditzake, kode informatikoak zehazten edota laburbiltzen ahal dituen bezala.
Urririk da, azken hobekuntzen arabera erregistratu behar da eta mugaren bi aldeetan balia daiteke Latxa, Latxa-HiTZ portalean sartuz. Euskaraz erantzuten dizuten beste AA baliabideen antzera funtzionatzen du. Erran genezake gure hizkuntzaren panorama numerikoan tresna bat gehiago daukagula euskararen faboretan.
MENOPAUSIA
KAZETARITZA SARIA
HIRUKA hedabidean menopausiari buruzko artikulua
Izaro García eta Ander Zarraga
Odola agertzea eta desagertzea, loa galtzea, loditzea, norbera ez ezagutzea, ingurukoek ez ulertzea, laino sendo baten gatibu bizi zaren arren egun normal bat performatzea, eta abar luzea. Hara hor, gerlak ez bezala, «emakumeen gauzak», estigma eta tabuekin ondo tapatuta ezabatu nahi izan direnak. Beroaldi eta haserrealdi batzuk estaltzeko tradizioa amaitzea deliberatzen den arte. Erabaki editorial horixe hartuta, Hirukak lehen lerrora ekarri du menopausia; ez edozelan, gainera, 2026ko apirileko hilabetekariaren azala ere eskainita.
Emakume orok bere bizi garai goiztiar edota berantiarrean berdin, baitezpada, nabigatzen duen aldaketen zurrunbiloari lotutakoa da paperezko alearen erreportaje nagusia. Gaia sakonago jorratzeko, berriz, lau elkarrizketa eta kale-inkesta bat ere argitaratu dira webgunean, menopausiaren inguruko errealitateak, bizipenak eta ondorio sozial zein pertsonalak aletzeko psikologo, sexologo, fisioterapeuta, emagin, ginekologo eta herritarren ahotsekin. Iturri eta ikuspegi anitzak eta informazio erabilgaria. Hara hemen, Uribe kostatik landutako tokiko kalitatezko kazetaritza.
MIGRAZIO KRISIA: ZEUTAKO AUZIA
KAZETARITZA SARIA
BERRIA hedabidean argitaratutako artikuluak eta bideoak
Aitor GARMENDIA ETXEBERRIA
2026ko udan Ceutan bizi izan zuen migrazio krisiari buruzko erreportaje sorta honek errealitate konplexu bati begirada zabal eta beharrezkoa eskaintzen dio. Testuek Espainiak Afrikan duten plaza horretan uda honetan gertatutakoa aintzat hartzen du: Marokotik harako hamarka mila jenderen sarrera, hortik aurrerako egoera, adingabeen babesik eza, bertako herritarrek antolatutako elkartasunezko sareak, hiriaren nolakoa edo bereziki emakume etorkinek bizi duten egoera latza. Artikuluak ez dira larrialdia deskribatzera mugatzen, honaino iristeko zantzuak emateaz gain, etorkizunari buruzko galderak ere planteatzen ditu: zer gertatuko den iritsi diren pertsona horiekin guztiekin, nola erantzun duten eta nola erantzungo erakundeek eta zer ondorio izango dituen migraziozko krisi honek bertakoen elkarbizitzan.
Kasu honetan Aitor Garmendia Etxeberriak egindako erreportajeok gogoratzen digute, fenomeno bat-bateko bat atzemateko orduan, guztia goitik eginda ematen zaigun garai honetan berriemaile bereziek egin dezaketen lanaren garrantzia: bere presentziak ahots, egoera eta ikuspegi anitzak elkartzea ahalbidetzen ditu, dena delako krisiaren dimentsio humanoa ulertzen lagunduta eta eztabaida publikora ekarrita.
OLDARRALDIA IKERKETA
KAZETARITZA SARIA
ARGIA
Zigor OLABARRIA OLEAGA
Azken urteetan, EAEko postu publikoetarako hizkuntza eskaeren kontrako erabakiak hartzen dituzte epaileek. “Oldarraldi judizial” horren atzean dagoenaz ikertu du Argia astekariko Zigor Olabarria kazetariak. Hiru urteko ikerketa zorrotzari esker eta kontraste lanak iturri askorekin egin ondoren, Errenteriako Udalaren lan deialdiaren kasua azterturik, kazetariak frogatu du helegite horien atzean pertsona eta talde antolatuak daudela. Ikerketa kazetaritzaren adibide garbi bat da honakoa, aurretik euskal gizartean zabalduta zegoen kezka bati erantzun diona.
Dudarik gabe, hiru ataletan argitaratu den erreportajeak inpaktu handia izan du Euskal Herrian. Erreportajeak eztabaida biziak eragin zituen, eta gainerako hedabideetako gai nagusi bihurtu zen hainbat egunez, eta arduradun politikoen, sindikatuen, alderdi politikoen, erakundeen, elkarteen eta jendearen ahotan ibili zen. Euskararen kontrako neurriak eta diskurtsoak zabaltzen ari diren garaian, Argiaren erreportaje sorta bezalakoak funtsezkoak dira, laguntzen dutelako auziaren sakontasuna ulertzen eta hariak mugitzen dituztenak identifikatzen. Euskararen etorkizunaren eztabaidarako ezinbestez jakin beharreko informazioa dago hor.
LOURDES IRIONDO, EZ GARA ALFERRIK PASAKO dokumentala
KAZETARITZA SARIA
MALUTA films
Zuzendaria: Inge Mendioroz Ibañez
Gidoia: Idoia Garzes
Obra honek ikerketa dokumental zorrotza, memoria historikoaren berreskurapena, ikuspegi kritikoa eta balio sozial handiko gai baten trataera uztartzen ditu, gizartearentzat esanguratsuak diren istorioak berreskuratzen eta haien dimentsioa modu argigarrian azaltzen. Lourdes Iriondoren figurara hurbiltzea, dokumentalak ohiko biografia baten mugak gainditzen ditu. Euskal kulturaren historian funtsezko ekarpena egin zuen emakume baten ibilbidea berrikusten du, haren lana testuinguru historiko, sozial eta kultural zabalago batean kokatuz. Artxiboko irudiak, grabazio historikoak eta hainbat aditu, senide eta kulturgileren lekukotzat uztartuz, kontakizun kontrastatua, sinesgarria eta aberatsa eraikitzen du.
Era berean, dokumentalak ikuspegi kritiko eta garaikidea eskaintzen du, emakumeek kulturan eta historian izan duten presentziaren aitortzari buruzko gogoeta planteatuz. Lourdesen ahotsa, pentsamendua eta konpromisoa gaur egungo belaunaldietara ekarriz, iraganaren eta etorkizunaren arteko zubi sendoa eraikitzen du.
Arritxu IRIBAR EGAÑA
OHOREZKO MUGARRIA
ARRITXU IRIBAR EGAÑA (Zumaia, 1963)
Duela gutxi arte, kirola gizonezkoen lurralde zaindua zen, baina hondar hamarkada hauetan emakumeak sartu dira irratietan eta telebistetan kirol ekitaldiak komentatzeko. Dagoeneko nehor ez da harritzen ahots femenino batek kirol emankizunak aurkezten dituenean. Karia horretara, Arritxu Iribar pionier bat izan da euskarazko eta euskal prentsaren alorrean.
Txirrindularitzari lotua da bere boza. Bere irri ezaguna. Bera ere txirrindularia izan da. Jendartean inplikatua ere bai, EH bilduko Zumaiako udaleko zinegotzia izan zelako bi agintalditan. Joserra Garciarekin hasi zen goizeko ordu txikietako magazina aurkezten, handik bi urteren buruan kirol sailetara pasatu aitzin. Hiztegia eta gaia partekatzeko moduak landu ditu eta iragan uztailean erretiratu zen berrogei urteko lanaldiaren ondotik. Argian, Onintza Enbeitaren galdeei erantzunez hauxe argi utzi zuen: “gehien gustatzen zaidanean lan egin dut eta nire txirrindularitzaren ikuspegia konpartitu ahal izan dut!”
Elkarrizketa berean aitortzen zuen “24 ordutan gara kazetari” eta bere baitan ez duela sekula utziko berriak biltzen aritzeko zeregin hori. Arritxu Egaña bezalako esatariek irratia, Euskadi Irratia bereziki, erreferente gisa atxikitzera eraman dute jendea, teknologia berriek desagerraziko zutela pentsatzen zen unean.
EUSKAL HERRIKO HISTORIA 100 OBJEKTUTAN
KOMUNIKAZIO SARIA
Saria eskuratzeko aukera dute, euskarazko komunikazioaren mesedetan urrats berritzaile direnek edo izan litezkeenek. Betiere, 2025ko irailaren 16tik 2026ko irailaren 15era bitartean euskaraz sortu, ekoitzi eta, kasua bada, zabaldutako komunikazio ekintza bat, komunikazio proiektu bat edo komunikazio proposamen bat izan beharko du nahitaez. Era guztietako narratibek zein komunikazioaren esparru zabaleko egitasmo pertsonal, kolektibo eta enpresarial guztiek dute tokia sari honetan, baita unibertsitateetako komunikazio ikasketetako gradu amaierako proiektuek ere.
Saria erabakitzeko irizpideen artean kontuan hartuko da, sarituko dena berritzailea, bide urratzailea edota teknologia aurreratua baliatzen duena izatea. Nolanahi ere, bereziki baloratuko da ekintza edo proiektu komunikatiboak euskal komunitatea elikatzeko erakusten duen edo izan dezakeen eragina, berrikuntza teknologikoa kontuan hartuz eta bazterrean utzi gabe, baina modu baztertzailean hartu gabe. Testuinguru horretan garrantzitsua litzateke berritzaile izatea –edozertan berritzaile-, kalitatezkoa izatea, bide-urratzaile izatea, teknologia aurreratuaz baliatzea, etabar.
Argiz(H)ari podcasta
KOMUNIKAZIO SARIA
Saria eskuratzeko aukera dute, euskarazko komunikazioaren mesedetan urrats berritzaile direnek edo izan litezkeenek. Betiere, 2025ko irailaren 16tik 2026ko irailaren 15era bitartean euskaraz sortu, ekoitzi eta, kasua bada, zabaldutako komunikazio ekintza bat, komunikazio proiektu bat edo komunikazio proposamen bat izan beharko du nahitaez. Era guztietako narratibek zein komunikazioaren esparru zabaleko egitasmo pertsonal, kolektibo eta enpresarial guztiek dute tokia sari honetan, baita unibertsitateetako komunikazio ikasketetako gradu amaierako proiektuek ere.
Saria erabakitzeko irizpideen artean kontuan hartuko da, sarituko dena berritzailea, bide urratzailea edota teknologia aurreratua baliatzen duena izatea. Nolanahi ere, bereziki baloratuko da ekintza edo proiektu komunikatiboak euskal komunitatea elikatzeko erakusten duen edo izan dezakeen eragina, berrikuntza teknologikoa kontuan hartuz eta bazterrean utzi gabe, baina modu baztertzailean hartu gabe. Testuinguru horretan garrantzitsua litzateke berritzaile izatea –edozertan berritzaile-, kalitatezkoa izatea, bide-urratzaile izatea, teknologia aurreratuaz baliatzea, etabar.
NI.EUS
KOMUNIKAZIO SARIA
Saria eskuratzeko aukera dute, euskarazko komunikazioaren mesedetan urrats berritzaile direnek edo izan litezkeenek. Betiere, 2025ko irailaren 16tik 2026ko irailaren 15era bitartean euskaraz sortu, ekoitzi eta, kasua bada, zabaldutako komunikazio ekintza bat, komunikazio proiektu bat edo komunikazio proposamen bat izan beharko du nahitaez. Era guztietako narratibek zein komunikazioaren esparru zabaleko egitasmo pertsonal, kolektibo eta enpresarial guztiek dute tokia sari honetan, baita unibertsitateetako komunikazio ikasketetako gradu amaierako proiektuek ere.
Saria erabakitzeko irizpideen artean kontuan hartuko da, sarituko dena berritzailea, bide urratzailea edota teknologia aurreratua baliatzen duena izatea. Nolanahi ere, bereziki baloratuko da ekintza edo proiektu komunikatiboak euskal komunitatea elikatzeko erakusten duen edo izan dezakeen eragina, berrikuntza teknologikoa kontuan hartuz eta bazterrean utzi gabe, baina modu baztertzailean hartu gabe. Testuinguru horretan garrantzitsua litzateke berritzaile izatea –edozertan berritzaile-, kalitatezkoa izatea, bide-urratzaile izatea, teknologia aurreratuaz baliatzea, etabar.
LATXA txatbota
KOMUNIKAZIO SARIA
Saria eskuratzeko aukera dute, euskarazko komunikazioaren mesedetan urrats berritzaile direnek edo izan litezkeenek. Betiere, 2025ko irailaren 16tik 2026ko irailaren 15era bitartean euskaraz sortu, ekoitzi eta, kasua bada, zabaldutako komunikazio ekintza bat, komunikazio proiektu bat edo komunikazio proposamen bat izan beharko du nahitaez. Era guztietako narratibek zein komunikazioaren esparru zabaleko egitasmo pertsonal, kolektibo eta enpresarial guztiek dute tokia sari honetan, baita unibertsitateetako komunikazio ikasketetako gradu amaierako proiektuek ere.
Saria erabakitzeko irizpideen artean kontuan hartuko da, sarituko dena berritzailea, bide urratzailea edota teknologia aurreratua baliatzen duena izatea. Nolanahi ere, bereziki baloratuko da ekintza edo proiektu komunikatiboak euskal komunitatea elikatzeko erakusten duen edo izan dezakeen eragina, berrikuntza teknologikoa kontuan hartuz eta bazterrean utzi gabe, baina modu baztertzailean hartu gabe. Testuinguru horretan garrantzitsua litzateke berritzaile izatea –edozertan berritzaile-, kalitatezkoa izatea, bide-urratzaile izatea, teknologia aurreratuaz baliatzea, etabar.
MENOPAUSIA
KAZETARITZA SARIA
2025eko irailaren 16tik 2026ko irailaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan, agerkari digitaletan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek daukate saria eskuratzeko aukera.
Berriemailetzarekin zuzen-zuzenean lotutako saria da Kazetaritza Saria. Edozein mota edo generotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Epaimahaiak, hortaz, inolako genero-mugarik gabe erabakiko du saria. Izan ere, sari honek bultzatu nahi du informazio edo iritzi-emate edo interpretazio generoetako edukien kalitatea, edozein delarik erabilitako sormen-modua, narrazio-mota, zein igorpen-eredua.
Saria erabakitzeko irizpide nagusiak honako hauek izango dira: kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna, eredugarritasuna hala euskal kazetaritzarako nola inguruan egiten denerako. Irizpide horiek aplikatzerakoan kontuan hartuko dira, besteak beste, kontakizun informatiboaren gaineko datu-bilketa eta lanketa, informazio iturrien maila, zehaztasuna, ikuspegi aniztasuna, hizkera, edukiaren balio periodistikoa, sakontasuna edo iritzi/balorazioaz osatutako pieza periodistikoa. Kontuan hartuko da, halaber, jorratutako kontakizunaren interes publikoa, zeinak gizarte eta herritarren interesekoa izan behar baitu.
Ondorioz, aipatutako irizpideen arabera, kazetari batek zein kazetari taldeak ezein euskarritan egindako artikulua nahiz erreportajea, bakana edo sorta, saritu ahal izango du epaimahaiak: zutabea, sekzioa, irrati edo telebistako erreportaje bat edo erreportaje-sorta bat, programa bat, liburu bat…
MIGRAZIO KRISIA: ZEUTAKO AUZIA
KAZETARITZA SARIA
2025eko irailaren 16tik 2026ko irailaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan, agerkari digitaletan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek daukate saria eskuratzeko aukera.
Berriemailetzarekin zuzen-zuzenean lotutako saria da Kazetaritza Saria. Edozein mota edo generotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Epaimahaiak, hortaz, inolako genero-mugarik gabe erabakiko du saria. Izan ere, sari honek bultzatu nahi du informazio edo iritzi-emate edo interpretazio generoetako edukien kalitatea, edozein delarik erabilitako sormen-modua, narrazio-mota, zein igorpen-eredua.
Saria erabakitzeko irizpide nagusiak honako hauek izango dira: kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna, eredugarritasuna hala euskal kazetaritzarako nola inguruan egiten denerako. Irizpide horiek aplikatzerakoan kontuan hartuko dira, besteak beste, kontakizun informatiboaren gaineko datu-bilketa eta lanketa, informazio iturrien maila, zehaztasuna, ikuspegi aniztasuna, hizkera, edukiaren balio periodistikoa, sakontasuna edo iritzi/balorazioaz osatutako pieza periodistikoa. Kontuan hartuko da, halaber, jorratutako kontakizunaren interes publikoa, zeinak gizarte eta herritarren interesekoa izan behar baitu.
Ondorioz, aipatutako irizpideen arabera, kazetari batek zein kazetari taldeak ezein euskarritan egindako artikulua nahiz erreportajea, bakana edo sorta, saritu ahal izango du epaimahaiak: zutabea, sekzioa, irrati edo telebistako erreportaje bat edo erreportaje-sorta bat, programa bat, liburu bat…
OLDARRALDIA IKERKETA
KAZETARITZA SARIA
2025eko irailaren 16tik 2026ko irailaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan, agerkari digitaletan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek daukate saria eskuratzeko aukera.
Berriemailetzarekin zuzen-zuzenean lotutako saria da Kazetaritza Saria. Edozein mota edo generotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Epaimahaiak, hortaz, inolako genero-mugarik gabe erabakiko du saria. Izan ere, sari honek bultzatu nahi du informazio edo iritzi-emate edo interpretazio generoetako edukien kalitatea, edozein delarik erabilitako sormen-modua, narrazio-mota, zein igorpen-eredua.
Saria erabakitzeko irizpide nagusiak honako hauek izango dira: kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna, eredugarritasuna hala euskal kazetaritzarako nola inguruan egiten denerako. Irizpide horiek aplikatzerakoan kontuan hartuko dira, besteak beste, kontakizun informatiboaren gaineko datu-bilketa eta lanketa, informazio iturrien maila, zehaztasuna, ikuspegi aniztasuna, hizkera, edukiaren balio periodistikoa, sakontasuna edo iritzi/balorazioaz osatutako pieza periodistikoa. Kontuan hartuko da, halaber, jorratutako kontakizunaren interes publikoa, zeinak gizarte eta herritarren interesekoa izan behar baitu.
Ondorioz, aipatutako irizpideen arabera, kazetari batek zein kazetari taldeak ezein euskarritan egindako artikulua nahiz erreportajea, bakana edo sorta, saritu ahal izango du epaimahaiak: zutabea, sekzioa, irrati edo telebistako erreportaje bat edo erreportaje-sorta bat, programa bat, liburu bat…
LOURDES IRIONDO, EZ GARA ALFERRIK PASAKO dokumentala
KAZETARITZA SARIA
2025eko irailaren 16tik 2026ko irailaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan, agerkari digitaletan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek daukate saria eskuratzeko aukera.
Berriemailetzarekin zuzen-zuzenean lotutako saria da Kazetaritza Saria. Edozein mota edo generotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Epaimahaiak, hortaz, inolako genero-mugarik gabe erabakiko du saria. Izan ere, sari honek bultzatu nahi du informazio edo iritzi-emate edo interpretazio generoetako edukien kalitatea, edozein delarik erabilitako sormen-modua, narrazio-mota, zein igorpen-eredua.
Saria erabakitzeko irizpide nagusiak honako hauek izango dira: kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna, eredugarritasuna hala euskal kazetaritzarako nola inguruan egiten denerako. Irizpide horiek aplikatzerakoan kontuan hartuko dira, besteak beste, kontakizun informatiboaren gaineko datu-bilketa eta lanketa, informazio iturrien maila, zehaztasuna, ikuspegi aniztasuna, hizkera, edukiaren balio periodistikoa, sakontasuna edo iritzi/balorazioaz osatutako pieza periodistikoa. Kontuan hartuko da, halaber, jorratutako kontakizunaren interes publikoa, zeinak gizarte eta herritarren interesekoa izan behar baitu.
Ondorioz, aipatutako irizpideen arabera, kazetari batek zein kazetari taldeak ezein euskarritan egindako artikulua nahiz erreportajea, bakana edo sorta, saritu ahal izango du epaimahaiak: zutabea, sekzioa, irrati edo telebistako erreportaje bat edo erreportaje-sorta bat, programa bat, liburu bat…
Epaimahaia
epaimahaiburu
Marta Lasa Goñi
(Andoain, 1974)
Psikologian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV), terapia sistemikoan masterra unibertsitate berean. Gizarte-eskuhartzeko hainbat egitasmotan lan egin du hainbat udalarentzat (Kili-kolo koopetariba, bazkide eta kudeatzaile), bereziki gazte eta nerabeei zuzenduriko ekimenetan. 2023ko ekainaz gero Andoaingo Udaleko kide da, Hezkuntza eta Kultura Batzordeko buru eta baita Euskararen Normalkuntzarako Batzordekoa ere.
Mahaikidea
Pantxika Maitia
(Landibarre, 1964)
Animatzaile, kazetari, film egile: hamar bat urtez Irulegiko Irratian (Baxenafarroa) kazetari lanetan ari izan ondotik, euskara misio kargudun ibilia Euskal Kultur Erakundean (Uztaritze). 2009az geroztik, Bidarrain kokatua den Kanaldude euskarazko tokiko telebista parte hartzailean langile. Egunero saiatzen Ipar Euskal Herriko dinamika kolektiboak eta ekimen bereziak argitan ematen eta ikus-entzunezko tresna lurraldearen zerbitzuko ezartzen.
Mahaikidea
Itxaro Borda
(Baiona, 1959)
Paueko Unibertsitatean Historian lizentziatua, posta zerbitzuan lan egin du erretiroa hartu arte. Euskal idazle emankorra, eleberria eta olerkia naro landu ditu, baita hainbat sari irabazi ere, horien artean Euskadi Literatur Saria 2002. urtean % 100 basque eleberriagatik. 1982. urtean Maiatz aldizkariaren sortzaileetarikoa izan zen. Hedabide ugaritan kolaboratzaile gisa aritua da, besteak beste Berria edo Argian, eta musikaren munduan ere ekarpenak egin ditu. Itzulpengintzan lan oparoa egin du. Jalgi hadi plazara (2006), Boga boga (2012), Bizitza nola badoan (1984) dira bere lan aski ezagunak.
Mahaikidea
Eneko Bidegain Aire
(Baiona, 1975)
Euskal Ikasketetan doktorea, idazlea eta euskaltzain urgazlea da. Gaur egun, Mondragon Unibertsitatean ari da lanean, irakasle eta ikerlari gisa, komunikazio graduan gehienbat. Lehenago, Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n aritu zen kazetari lanetan. Besteak beste Bichta éder (2023) eleberria edota Lurraldea eta Herria (2018), Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria (2014) eta Iparretarrak, erakunde armatu politiko baten historia (2007) saiakerak idatzi ditu. 2023. urteko 111 Akademiaren Saria jaso berri du Bichta Éder izenburuko bere eleberriagatik.
Mahaikidea
Miren Berasategi Zeberio
(Donostia, 1982)
Giza Zientziak eta Komunikazioan lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea, 2004), Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartean masterra (UOC, 2008) eta Komunikazioan doktorea (Deustuko Unibertsitatea, 2020). Gaur egun irakasle eta ikertzailea da Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Irakaskuntza jarduera Komunikazioko graduan kontzentratua du, eta Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko ikerketa-taldeko partaide ere bada, honako gaiak landuz bereziki: emakumeen irudikapena hedabideetan, datuen bistaratzea prentsan eta antsietate matematiko eta teknologikoa komunikaziorako profiletan.
Mahaikidea
Anjel Erro Jimenez
Iruñea, 1978
Idazle eta itzultzailea. Zuzenbidean eta Euskal Filologian lizentziaduna. Eta harkadian ni (2002), Gorputzeko Humoreak (2005), Poema liburu bat irakurtzeko jarraibideak (2022) eta Itzulpena-Traducción (2024) poema-liburuen egilea, hala nola Lerro etena (2019) dietarioarena. Emily Dickinson edo Grégoire Bouillier itzuli ditu euskarara, edo, azken urtean, Leire Bilbaoren Etxeko urak, Uxue Apaolazaren Bihurguneko nasa edo Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez gaztelaniara. 2013tik 2023era eguneroko zutabe bat idatzi izan du Berria egunkarian.
Mahaikidea
Libe Mimenza Castillo
(Elorrio, 1988)
Kazetaritzan lizentziaduna da, Multimedia Komunikazioa EHU, EITB zein Gizarte Komunikazioa masterretako tituluduna, baita «Gizartea, Politika eta Kultura» programan doktorea ere. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatean ari da lanean, irakasle eta ikerlari gisa; era berean, Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea da 2016az geroztik eta euskarazko komunikabideen inguruko Euskal Hedabideen Urtekaria lanaren editore lanak ere egiten ditu.
Mahaikidea
Arantxa Aguado Perugorria
(Irun, 1966)
Zaragozako Unibertsitatean Geografian eta Historian lizentziatu ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte eta Kultura Antropologian lizentzia lortu zuen 2002an. 1992tik 2001era bitartean Gipuzkoako Abegi euskaltegietan euskara irakasle eta kudeatzaile. 2002tik aurrera Andoaingo Udaleko hainbat lansailetan aritutakoa, 2013-2016 bitartean euskara teknikari gisa jardun zuen eta, 2021ean lanpostu horretan izendatu du berriro Andoaingo Udalak. Geroztik bertan dihardu.


Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailaren laguntzarekin