35. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

2023urtea

Oinarriak

35. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak 35. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako deialdia egiten du, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika  Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:


Oinarriak ikusi

Oinarriak deskargatu

XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

1.- Sariaren xedea

Euskarazko kazetaritzaren eta komunikazioaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren helburua. Horrela, bada, 2022ko irailaren 16tik 2023ko irailaren 15era bitartean kazetaritzan eta komunikazioan euskaraz egin diren lanen kalitatea eta bikaintasuna jendaurrean aitortzea eta saritzea da sari honen xedea, aurrerago aipatzen diren ezaugarrien arabera epaimahaiak eredugarrien irizten dituen lanak sarituz.

2.- Sari-atalak

Ondoko bi atalotan banatzen da saria:

·         Kazetaritza saria

·         Komunikazio saria

Epaimahaiak bere esku izango du euskal kazetaritzaren historian ezinbesteko erreferentzia izan diren erakunde, ekimen eta pertsonei Ohorezko mugarria emateko aukera. Ohorezko aipamena, beraz, bete-betean lotzen zaie euskarazko kazetaritzaren joan etorrian eragin erabakigarria izan duten gertakariei zein ibilbide pertsonalei.

3.- Sari-atalen ezaugarriak

                Honakoak dira Kazetaritza Saria eta Komunikazio Saria deiturikoen ezaugarri nagusiak:

 

·          Kazetaritza saria

2022ko irailaren 16tik 2023ko irailaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan, agerkari digitaletan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek daukate saria eskuratzeko aukera.

Berriemailetzarekin zuzen-zuzenean lotutako saria da Kazetaritza Saria. Edozein mota edo generotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Epaimahaiak, hortaz, inolako genero-mugarik gabe erabakiko du saria. Izan ere, sari honek bultzatu nahi du informazio edo iritzi emate edo interpretazio generoetako edukien kalitatea, edozein delarik erabilitako sormen-modua, narrazio-mota, zein igorpen-eredua.

Saria erabakitzeko irizpide nagusiak honako hauek izango dira: kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna, eredugarritasuna hala euskal kazetaritzarako nola inguruan egiten denerako. Irizpide horiek aplikatzerakoan kontuan hartuko dira, besteak beste, kontakizun informatiboaren gaineko datu-bilketa eta lanketa, informazio iturrien maila, zehaztasuna, ikuspegi aniztasuna, hizkera, edukiaren balio periodistikoa, sakontasuna edo iritzi/balorazioaz osatutako pieza periodistikoa. Kontuan hartuko da, halaber, jorratutako kontakizunaren interes publikoa, zeinak gizarte eta herritarren interesekoa izan behar baitu.

Ondorioz, aipatutako irizpideen arabera ezein euskarritan nabarmendutako artikulu edo erreportaje bakanak nahiz sortak, sekzio bat, irrati edo telebistako erreportaje bat edo erreportaje-sorta bat edo programa bat, kazetari bat zein kazetari talde bat izan lan sarituen egileak, edo ezein euskarritako zutabeak: horietatik guztietatik edozer saritu ahal izango du epaimahaiak.

 

·         Komunikazio Saria

Saria eskuratzeko aukera dute, euskarazko komunikazioaren mesedetan urrats berritzaile direnek edo izan litezkeenek. Betiere, 2022ko irailaren 16tik 2023ko irailaren 15era bitartean euskaraz sortu, ekoitzi eta, kasua bada, zabaldutako komunikazio ekintza bat, komunikazio proiektu bat edo komunikazio proposamen bat izan beharko du nahitaez. Era guztietako narratibek zein komunikazioaren esparru zabaleko egitasmo pertsonal, kolektibo eta enpresarial guztiek dute tokia sari honetan, baita unibertsitateetako komunikazio ikasketetako gradu amaierako proiektuek ere.

Saria erabakitzeko irizpideen artean kontuan hartuko da, sarituko dena berritzailea, bide urratzailea edota teknologia aurreratua baliatzen duena izatea. Nolanahi ere, bereziki baloratuko da ekintza edo proiektu komunikatiboak euskal komunitatea elikatzeko erakusten duen edo izan dezakeen inpaktua, berrikuntza teknologikoa kontuan hartuz eta bazterrean utzi gabe, baina modu eskluientean hartu gabe. Testuinguru horretan garrantzitsua litzateke berritzaile izatea –edozertan berritzaile-, kalitatezkoa izatea, bide urratzaile izatea, teknologia aurreratuaz baliatzea, etabar.

4.- Lanak aurkezteaz

Parte hartze zabala sustatzeko helburuarekin, proposamenak aurkezteko aukera irekita dago. Horrela, bada, edonork aurkez ditzake Kazetaritza Sariaren edota Komunikazio Sariaren jabe izatearen aldeko proposamenak, norbere lanen gainekoak edo besterenak, eta proposamenak aurkezteko deia egiten zaie bereziki autoreei, komunikabideei oro har eta euskarazko kazetaritza eta komunikazioarekiko interesa duten guztiei.

Hala eta guztiz ere, saria -Kazetaritza Saria zein Komunikazio Saria- eskuratzeko ez da beharrezkoa izango inork aldez aurretik lanak eta/edo proposamenak aurkeztea. Izan ere, epaimahaiak egokien irizten duen moduan egingo ditu sari horiek erabakitzeko egin beharreko jarraipen eta hautaketa lanak, ahalmena baitu sarien gaineko erabakiak hartzeko, hautagaitza aurkeztua izan edo ez.

Proposamenak aurkezteko epea amaituko da 2023ko irailaren 19an, eta  honako elementuok adierazi beharko dira:  a) proposatutako lanaren edo/eta autorearen identifikazioa (lanaren izenburua, autorearen izen deiturak); b) argitaratutakoa den kasuan, argitalpenaren kopia, erreferentzia zehatza edo, Interneten eskuragarri baldin badago, horren lotura; c) argitaratu gabeko proiektua baldin bada, proiektua bera bidaliko da dagozkion euskarrietan. Halaber, proposamenaren merezimenduei buruzko azalpen labur bat ere bidaliko da. Hauetako modu baten bidez bidaliko dira proposamenak:

* Posta arruntaz: Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzua, La Salle etorbidea, 6, Urigain kulturetxea, 20140 Andoain

* Posta elektronikoz: raks@andoain.eus

Aurkeztutako lanak, edozein euskarritan aurkeztuta ere, ezingo dira berreskuratu. 

5.- Sariak

                Sari atal bakoitzean lau finalista aukeratuko ditu epaimahaiak, gehienez. 2023ko azaroaren hasierako egunetan emango da ezagutzera finalistak zer lan edota zein kazetari edo komunikaziogile diren. Bi saridunak, berriz, sari banaketa eguneko ekitaldian emango dira ezagutzera, ez lehenago. Sari banaketa ekitaldian, bertan izango dira zortzi finalistak.

                Hona 35. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria osatzen duten bi sariak:

- Kazetaritza Saria: 9.000 euro eta Xabier Laka eskultoreak berariaz egindako oroitikurra.

- Komunikazio Saria: 9.000 euro eta Xabier Laka eskultoreak berariaz egindako oroitikurra.

Gainera, 35. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariko finalistei, saridunei izan ezik, Xabier Lakak sarirako egindako serigrafia bana emango zaie. 

Sariak norbanaka nahiz taldeka egindako lanei emandakoak izan daitezke, baina zatiezinak dira.

Sarietako edozein hutsik utzi ahal izango du epaimahaiak.

6.- Epaimahaia

Ondorengo hauek osatzen dute epaimahaia:

·         Mahaiburua: Sagrario Ruiz Fernandez, Andoaingo Udaleko Euskararen Normalizaziorako zinegotzi arduraduna, edo horrek bere ordezko gisa izendatutako udalkidea.

·         Mahaikideak: Eneko Bidegain Aire, Itxaro Borda Xarriton, Aingeru Epaltza Ruiz de Alda, Miren Gabantxo Uriagereka, Pantxika Maitia eta Ion Muñoa Errasti.

·         Idazkaria: Arantza Aguado Perugorria, Andoaingo Udaleko euskara teknikaria.

Epaimahaiak aukera izango du bere erabakiak hartzeko prozesuan kanpoko kolaboratzaileen laguntza eskuratzeko, halako beharrik ikusiko balu. 

7.- Sariei buruzko Azken Erabakia

Sari banaketa 2023ko azaroan ospatuko da, Andoaingo Bastero Kulturgunean, beste zenbaiten artean zortzi finalistak bertan direla, eta han emango da ezagutzera epaimahaiak bi sarien gainean hartutako azken erabakia. Epaimahaiak hartutako Azken Erabakia apelaezina izango da.

8.- Baldintzak onartzea

Sari honetara aurkezteak oinarriok ontzat ematea dakar berarekin, eta saria jasotzeko nahitaezkoa izango da oinarriotan finkatutako betebeharrak osorik betetzea.

 

Sariak

Kazetaritza Saria

BIDEAK podcasta

+

Komunikazio Saria

LORE HOSTOAK podcasta

+

Ohorezko mugarria

Menane Oxandabaratz

+

Finalistak

BIDEAK podcasta

Kazetaritza Saria

NAIZ irratiak eta Mediabaskek elkarlanean sortutakoa

Bizi ditugun garai konbultsoetan, indarrean den dramarik latzenetako bati heldu dio Naiz Irratiaren eta Mediabask-eko BIDEAK podcastak: migrazioaren eta errefuxiatuen gaiari. Bidasoako pasabideari helduta, askotariko ahotsak bildu dituzte lan honetan, hasi puntako ordezkari instituzionaletatik, gaian aritu eta aditu direnen testigantzak ere bai, (Mikel Mazkiaran edo Iker Barbero zuzenbidean adituak), eragileetatik pasa (Irungo Harrera sarea, Lapurdiko sostengu sarea…), eta noski, drama hau azalean bizi duten pertsonenganaino: podcastaren benetako protagonista diren migratzaileetaraino (Nadege, Amadou, Abdou, Adama…).

Bistan da landa lan handia dagoela atzetik, ahalegin aparteko bat auziari prisma bilketa handia azaltzeaz gain, saiakera ikusten da momentuko soinuak ere biltzeko; esaterako, Irunen zelatan egoten diren boluntario sareko gautxoriekin ere izan dira. Migratzaile zenbaiten konfiantza guztietatik begiratzeko. Datu lortzea ere lortu dute; hala, gure lurraldeetara iritsi aurretik jasan behar izan dituzten askotariko pasadizoak kontatu dituzte lehen pertsonan.

7 atalak arin entzuten dira, gai mardula izanagatik ere. Testigantza batzuk barruraino heltzen dira, bere gordinean azaltzen direlako. Gaiak ez du besterik merezi.

Zelan sentitzen zara?

Kazetaritza Saria

GEURIA komunikabidearen ale berezia

Bizkaiko Hego Uribe eskualdeko Geuria aldizkariak 2023ko ekainean argitaratutako ale monografikoa da Zelan sentitzen zara?. Emozioen eta sentimenduen gaiari psikologiaren, medikuntzaren, kirolaren, kulturaren, heriotzaren, gazteen, adinekoen eta abarren begiradatik heltzen diote, eskualdeko pertsonen (aditu nahiz herritarren) eskutik, eta kazetaritzako hamaika genero uztartuz.

 Aldizkariaren sarreran dioten moduan, “egia da gaia ez dela eskualdera mugatzen: gai orokorra da, eta edozein hedabidek ere publikatu zezakeen. Gurea ez da eskualde isolatua eta bertako herritarrok ere sentimenduak eta emozioak ditugu, nola ez. Orain arte erakutsi ez dena azaleratzen saiatu gara ale berezi honetan eskualdeko herritarrekin”. Azpimarratzekoa da ahalegin horren ausardia, bertako herritarren aurpegia jarrita gaia lantzeko gaitasuna eta emaitzaren kalitatea. Tokiko prentsak tokian tokiko gai konkretuak lantzeaz harago, kazetaritzari eta herritarrei egin diezaiekeen ekarpenaren adibide aipagarria da aldizkariaren ale monografiko hau.




KINKA podcasta

Kazetaritza Saria

BERRIA

2022ko urriko lehen egunetan hasi ginen Berriako Kinka podcasta entzuten, Interesgarria, biziki, Nagore Arin eta Olatz gaituen aldaketa klimatikoaren gaia: “Kinka” larrian gaudela errepikatzen digute, hamabostean behin, oren erdi bateko saioan hiztegia arakatuz, erreportajeren bat eginez, gurbilkiago edo gutxiago kontsumituz bizitzeko aholkuak emanez eta finitzeko gaiari lotua den kantu bat eskainiz.

Sarrerako sintonian, Greta Thunberg entzuten da emankizunaren LA ematen, eta dinamikoki doa azkeneraino. Gaiak dorpeak izan arren badu halako arintasun bat, ez bide dutelako kolapsologo askoren gisara, katastrofistegiak agertu nahi. Baina den-denak aipatzen dira sakon eta ahoan bilorik gabe. Gainera, euskal ekologismoa zertan den ere azaltzen dute, ekologiaren tematika sozializatuz eta jendearen hizpidera ekarriz.


URTE BATETIK BERTZERA, MUNDU BATETIK BERTZERA

Kazetaritza Saria

Xabier Itzainaren kronika sorta dantzan.eus hedabidean

Xabier Itzainak dantzan.eus webgunerako idatzi dituen kronikek irakurlea gatibatzen dute. Antropologo itsasuarrak urte bete pasatu du Mexikon bere familiarekin. Hamalau artikulu luze eta bizi oparitzen dizkio irakurleari, eta lortzen du irakurle hori bertan balitz bezala sentiaraztea. Berak dioenez, ez dira ikerketak, baizik eta lekukotasun soilak. Dantza moldea, ohiturak eta jantziak egiazki politikoak direla erakusten digu, bereziki garrantzitsuak direlako autoktonoen kulturak bermatzeko. Argazki, afixa, margo lanez ilustraturik hainbat elizabesta eta herri kulturaren adierazgarri diren ospakizunak biziarazten dizkigu, aldi oro dantzen eta karrikaldien errituala zehaztuz. Coyoacan auzoan, Oaxacan, Guadalajaran edo Chiapaseko eskualdeetan ikusiak partekatzen ditu, narko-telesailek ematen diguten Mexikoren beste ikuspegi bat eskainiz.

LORE HOSTOAK podcasta

Komunikazio Saria

EITB Podkast

Musika eta kalaka uztartzen ditu Lore Hostoak podcast-ak, EiTB-ren eskutik. Ekain Perezek gidatzen duen musika-elkarrizketa saioa da, astiz eta patxadaz entzutekoa, denboraren mugarriaren zamarik gabe (ordu bat eta bi ordu bitarteko 60 saiotik gora daude entzungai, une honetan). Euskal musikari beterano eta gazte andana bat (Niko Etxart, Olaia Inziarte, Eneritz Furyak…) ezagutzeko parada ematen du saio goxo eta aberats horrek. Balio du jakiteko zein diren musikari horien inspirazio iturriak, gustuko kantuak eta gogoetak. Bide horretan, musikari horiek beren bizitza, ibilbidea eta pentsamendua kontatzen dizkigute. Halaber, entzutera ematen dizkiguten kantuak beste testuinguru batean ulertzeko parada eskaintzen du saioak. Kantutik kantura konpainia onean eramaten gaituzte aurkezleak eta gonbidatuak. Hori guztia, hostoz hosto.

#10garrena podcasta

Komunikazio Saria

EITB podkast

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aitzakian EITBk ondutako podcast honen egileek irudimenari hegan utzi zioten, egungo bertsolaritza goitik beheiti irauliko luketen final ezohikoak proposatzeko. Zer gertatuko litzateke finalista guzti-guztiak emakumezkoak balira? Eta 'El Juego del Calamar' ospetsuan bezalaxe, txapelduna saioaren hondarrean bizirik gelditzen den azkena balitz? Nolakoa litzateke finala gaztelaniari atea irekiko liokeen bertsolaritzan? Edota bertsotan publizitatea eta esponsorrak onartuko lituzkeena? Egoera itxuraz ezinezko horiek guztiak eta beste batzuk gehiago, are txundigarriagoak, ageri dira zortzi kapituluko sail honetan. Ekoizpen zainduak, ahots ezagunen partaidetzak eta gidoiari darizkion ironiak eta umoreak gozatua ekarri zieten joan den urteko udazkenean bertsozalearen eta hain bertsozale ez den euskaldunaren belarriei, euskarazko podcastgintzaren osasunaren lekuko.

MUAK ET webseriea

Komunikazio Saria

MUAK

Jokin Etxeberri eta bere bideogile lagunek friki talde bat osatzen dutela ezin uka. 2018az geroztik ari dira tik-tok formatuko bideo laburrak egiten eta plazaratzen serie ezberdinekin. Lehena Eko-gudariena izan zen, eta gaur RAKS sariketa honen karietara aipatzen duguna ET seriea da. Gordean diren gaiak azaleratzeko hasi ziren lanean, ironia eta irri egiteko gogo pixka batekin. Aurten, Kanalduden ikusi den sail honetan, euskal emazte berezi batzuen potretak eskaini dizkigute: Camille Chopin argazkilaria, Amaia Castorene kozinaria, Ziomara Hormatexe eta Izarne Oyartzabal dantzariak edo Ixa Rodriguez boxeolaria, besteak beste. Bizpahiru minutuko saioak dira, zaintsuki muntatuak eta rap musika batekin bukatzen direnak. Bestelako euskal sorkuntza mundu baten dasta ematen digute eta hori eskertzekoa da. Originaltasunik bederen ez dute eskas.

HARPA JOTZEN podcasta

Komunikazio Saria

EITB Podkast

Hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua, euren espektakuluetan Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak aspalditik jorratzen dituzten gaiak dira. Eta 2023.eko otsailetik, POZKASTA sortzen dute euren ahotsekin. Pozkasta- Podcasta, hitz jokoak berak, hasieratik esaten digu HARPA JOTZEN ironiaz beterik datorrela. EITB podkast atarian agertzen zaigun umorezko kanala da. Gidariak, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena dira, aurrez ere harpa-jole profesional ezagun direnak. Herriz herri beren ikuskizunen bidez erakutsi duten bezala, umorea banatu nahi dute lau haizetara. Horregatik sortu dute podcasta edo eta hobe esan, pozcasta eurek izendatu nahiago duten bezala.

Aurki dituzu, Idoia eta Mirari, harpa-jotzera hurbildu dituzten elkarrizketatuak alboan dituztela, aldarterik onenean. Entzumenari lekua eginez, euskal ironia estilo propioa sortu duten bi emakume artisten proposamena da.


Menane Oxandabaratz

Ohorezko mugarria

Menane Oxandabaratz (Gamarte, 1962) Irulegiko Irratiaren sortzaileetakoa izan zen. 1980ko hamarkadaren hasieran, Ipar Euskal Herriko herri irratiak funtsezko tresna izan ziren hango euskaldunengana heltzeko, tokian tokiko eta Euskal Herri osoko berriak emateko, euskal musika eta kultura etxeetako sukaldeetaraino sartzeko eta hedabideen kanala hein batez euskalduntzeko. Dozenaka boluntarioen lan militantea ezinbestekoa zen irrati haiek aitzina eramateko, eta Oxandabaratz gidari erreferentea izan zen: irratiko lehendakari ardura bete zuen zenbait urtez eta, batez ere, kazetari boluntario aritu zen hogei bat urtez. “Ez da musik” saioa izan zen haren lan entzunena: Euskal Herriko ehunka jende ezagunen sakoneko elkarrizketa bereziak egin zituen. Hori guztia, bitartean gasnategi batean lanean ari zela.

Kazetaritza boluntariotik kazetaritza profesionalera iragan zen duela zenbait urte, Herria astekariaren gidaritza hartu zuenean. Astekaria zaharberritu du, dozenaka kolaboratzaileren sareari eutsi dio eta sare hori zabaldu. Lan orduez gain, militantzia ordu anitz eskaini dio herria josteko funtzioa duen astekariari: herriz herriko berrien bidez, gai sozialak jorratuz, Euskal Herriko eta mundu zabaleko albisteak landuz eta aldizkaria osatzeko baitezpadakoa den herritarren sare militanteari kohesioa emanez.

Euskal Herrian herritarren parte hartzeari esker ekimen handiak egin daitezkeela (edo lan boluntario eta antolaturik gabe euskararen sustapena ezinezkoa litzatekeela) frogatzen duen horietakoa da Menane Oxandabaratz. 

BIDEAK podcasta

Kazetaritza Saria

NAIZ irratiak eta Mediabaskek elkarlanean sortutakoa

Bizi ditugun garai konbultsoetan, indarrean den dramarik latzenetako bati heldu dio Naiz Irratiaren eta Mediabask-eko BIDEAK podcastak: migrazioaren eta errefuxiatuen gaiari. Bidasoako pasabideari helduta, askotariko ahotsak bildu dituzte lan honetan, hasi puntako ordezkari instituzionaletatik, gaian aritu eta aditu direnen testigantzak ere bai, (Mikel Mazkiaran edo Iker Barbero zuzenbidean adituak), eragileetatik pasa (Irungo Harrera sarea, Lapurdiko sostengu sarea…), eta noski, drama hau azalean bizi duten pertsonenganaino: podcastaren benetako protagonista diren migratzaileetaraino (Nadege, Amadou, Abdou, Adama…).

Bistan da landa lan handia dagoela atzetik, ahalegin aparteko bat auziari prisma bilketa handia azaltzeaz gain, saiakera ikusten da momentuko soinuak ere biltzeko; esaterako, Irunen zelatan egoten diren boluntario sareko gautxoriekin ere izan dira. Migratzaile zenbaiten konfiantza guztietatik begiratzeko. Datu lortzea ere lortu dute; hala, gure lurraldeetara iritsi aurretik jasan behar izan dituzten askotariko pasadizoak kontatu dituzte lehen pertsonan.

7 atalak arin entzuten dira, gai mardula izanagatik ere. Testigantza batzuk barruraino heltzen dira, bere gordinean azaltzen direlako. Gaiak ez du besterik merezi.

Zelan sentitzen zara?

Kazetaritza Saria

NAIZ irratiak eta Mediabaskek elkarlanean sortutakoa

Bizi ditugun garai konbultsoetan, indarrean den dramarik latzenetako bati heldu dio Naiz Irratiaren eta Mediabask-eko BIDEAK podcastak: migrazioaren eta errefuxiatuen gaiari. Bidasoako pasabideari helduta, askotariko ahotsak bildu dituzte lan honetan, hasi puntako ordezkari instituzionaletatik, gaian aritu eta aditu direnen testigantzak ere bai, (Mikel Mazkiaran edo Iker Barbero zuzenbidean adituak), eragileetatik pasa (Irungo Harrera sarea, Lapurdiko sostengu sarea…), eta noski, drama hau azalean bizi duten pertsonenganaino: podcastaren benetako protagonista diren migratzaileetaraino (Nadege, Amadou, Abdou, Adama…).

Bistan da landa lan handia dagoela atzetik, ahalegin aparteko bat auziari prisma bilketa handia azaltzeaz gain, saiakera ikusten da momentuko soinuak ere biltzeko; esaterako, Irunen zelatan egoten diren boluntario sareko gautxoriekin ere izan dira. Migratzaile zenbaiten konfiantza guztietatik begiratzeko. Datu lortzea ere lortu dute; hala, gure lurraldeetara iritsi aurretik jasan behar izan dituzten askotariko pasadizoak kontatu dituzte lehen pertsonan.

7 atalak arin entzuten dira, gai mardula izanagatik ere. Testigantza batzuk barruraino heltzen dira, bere gordinean azaltzen direlako. Gaiak ez du besterik merezi.

KINKA podcasta

Kazetaritza Saria

NAIZ irratiak eta Mediabaskek elkarlanean sortutakoa

Bizi ditugun garai konbultsoetan, indarrean den dramarik latzenetako bati heldu dio Naiz Irratiaren eta Mediabask-eko BIDEAK podcastak: migrazioaren eta errefuxiatuen gaiari. Bidasoako pasabideari helduta, askotariko ahotsak bildu dituzte lan honetan, hasi puntako ordezkari instituzionaletatik, gaian aritu eta aditu direnen testigantzak ere bai, (Mikel Mazkiaran edo Iker Barbero zuzenbidean adituak), eragileetatik pasa (Irungo Harrera sarea, Lapurdiko sostengu sarea…), eta noski, drama hau azalean bizi duten pertsonenganaino: podcastaren benetako protagonista diren migratzaileetaraino (Nadege, Amadou, Abdou, Adama…).

Bistan da landa lan handia dagoela atzetik, ahalegin aparteko bat auziari prisma bilketa handia azaltzeaz gain, saiakera ikusten da momentuko soinuak ere biltzeko; esaterako, Irunen zelatan egoten diren boluntario sareko gautxoriekin ere izan dira. Migratzaile zenbaiten konfiantza guztietatik begiratzeko. Datu lortzea ere lortu dute; hala, gure lurraldeetara iritsi aurretik jasan behar izan dituzten askotariko pasadizoak kontatu dituzte lehen pertsonan.

7 atalak arin entzuten dira, gai mardula izanagatik ere. Testigantza batzuk barruraino heltzen dira, bere gordinean azaltzen direlako. Gaiak ez du besterik merezi.

URTE BATETIK BERTZERA, MUNDU BATETIK BERTZERA

Kazetaritza Saria

NAIZ irratiak eta Mediabaskek elkarlanean sortutakoa

Bizi ditugun garai konbultsoetan, indarrean den dramarik latzenetako bati heldu dio Naiz Irratiaren eta Mediabask-eko BIDEAK podcastak: migrazioaren eta errefuxiatuen gaiari. Bidasoako pasabideari helduta, askotariko ahotsak bildu dituzte lan honetan, hasi puntako ordezkari instituzionaletatik, gaian aritu eta aditu direnen testigantzak ere bai, (Mikel Mazkiaran edo Iker Barbero zuzenbidean adituak), eragileetatik pasa (Irungo Harrera sarea, Lapurdiko sostengu sarea…), eta noski, drama hau azalean bizi duten pertsonenganaino: podcastaren benetako protagonista diren migratzaileetaraino (Nadege, Amadou, Abdou, Adama…).

Bistan da landa lan handia dagoela atzetik, ahalegin aparteko bat auziari prisma bilketa handia azaltzeaz gain, saiakera ikusten da momentuko soinuak ere biltzeko; esaterako, Irunen zelatan egoten diren boluntario sareko gautxoriekin ere izan dira. Migratzaile zenbaiten konfiantza guztietatik begiratzeko. Datu lortzea ere lortu dute; hala, gure lurraldeetara iritsi aurretik jasan behar izan dituzten askotariko pasadizoak kontatu dituzte lehen pertsonan.

7 atalak arin entzuten dira, gai mardula izanagatik ere. Testigantza batzuk barruraino heltzen dira, bere gordinean azaltzen direlako. Gaiak ez du besterik merezi.

LORE HOSTOAK podcasta

Komunikazio Saria

EITB Podkast

Musika eta kalaka uztartzen ditu Lore Hostoak podcast-ak, EiTB-ren eskutik. Ekain Perezek gidatzen duen musika-elkarrizketa saioa da, astiz eta patxadaz entzutekoa, denboraren mugarriaren zamarik gabe (ordu bat eta bi ordu bitarteko 60 saiotik gora daude entzungai, une honetan). Euskal musikari beterano eta gazte andana bat (Niko Etxart, Olaia Inziarte, Eneritz Furyak…) ezagutzeko parada ematen du saio goxo eta aberats horrek. Balio du jakiteko zein diren musikari horien inspirazio iturriak, gustuko kantuak eta gogoetak. Bide horretan, musikari horiek beren bizitza, ibilbidea eta pentsamendua kontatzen dizkigute. Halaber, entzutera ematen dizkiguten kantuak beste testuinguru batean ulertzeko parada eskaintzen du saioak. Kantutik kantura konpainia onean eramaten gaituzte aurkezleak eta gonbidatuak. Hori guztia, hostoz hosto.

#10garrena podcasta

Komunikazio Saria

EITB Podkast

Musika eta kalaka uztartzen ditu Lore Hostoak podcast-ak, EiTB-ren eskutik. Ekain Perezek gidatzen duen musika-elkarrizketa saioa da, astiz eta patxadaz entzutekoa, denboraren mugarriaren zamarik gabe (ordu bat eta bi ordu bitarteko 60 saiotik gora daude entzungai, une honetan). Euskal musikari beterano eta gazte andana bat (Niko Etxart, Olaia Inziarte, Eneritz Furyak…) ezagutzeko parada ematen du saio goxo eta aberats horrek. Balio du jakiteko zein diren musikari horien inspirazio iturriak, gustuko kantuak eta gogoetak. Bide horretan, musikari horiek beren bizitza, ibilbidea eta pentsamendua kontatzen dizkigute. Halaber, entzutera ematen dizkiguten kantuak beste testuinguru batean ulertzeko parada eskaintzen du saioak. Kantutik kantura konpainia onean eramaten gaituzte aurkezleak eta gonbidatuak. Hori guztia, hostoz hosto.

MUAK ET webseriea

Komunikazio Saria

EITB Podkast

Musika eta kalaka uztartzen ditu Lore Hostoak podcast-ak, EiTB-ren eskutik. Ekain Perezek gidatzen duen musika-elkarrizketa saioa da, astiz eta patxadaz entzutekoa, denboraren mugarriaren zamarik gabe (ordu bat eta bi ordu bitarteko 60 saiotik gora daude entzungai, une honetan). Euskal musikari beterano eta gazte andana bat (Niko Etxart, Olaia Inziarte, Eneritz Furyak…) ezagutzeko parada ematen du saio goxo eta aberats horrek. Balio du jakiteko zein diren musikari horien inspirazio iturriak, gustuko kantuak eta gogoetak. Bide horretan, musikari horiek beren bizitza, ibilbidea eta pentsamendua kontatzen dizkigute. Halaber, entzutera ematen dizkiguten kantuak beste testuinguru batean ulertzeko parada eskaintzen du saioak. Kantutik kantura konpainia onean eramaten gaituzte aurkezleak eta gonbidatuak. Hori guztia, hostoz hosto.

HARPA JOTZEN podcasta

Komunikazio Saria

EITB Podkast

Musika eta kalaka uztartzen ditu Lore Hostoak podcast-ak, EiTB-ren eskutik. Ekain Perezek gidatzen duen musika-elkarrizketa saioa da, astiz eta patxadaz entzutekoa, denboraren mugarriaren zamarik gabe (ordu bat eta bi ordu bitarteko 60 saiotik gora daude entzungai, une honetan). Euskal musikari beterano eta gazte andana bat (Niko Etxart, Olaia Inziarte, Eneritz Furyak…) ezagutzeko parada ematen du saio goxo eta aberats horrek. Balio du jakiteko zein diren musikari horien inspirazio iturriak, gustuko kantuak eta gogoetak. Bide horretan, musikari horiek beren bizitza, ibilbidea eta pentsamendua kontatzen dizkigute. Halaber, entzutera ematen dizkiguten kantuak beste testuinguru batean ulertzeko parada eskaintzen du saioak. Kantutik kantura konpainia onean eramaten gaituzte aurkezleak eta gonbidatuak. Hori guztia, hostoz hosto.

Menane Oxandabaratz

Ohorezko mugarria

Menane Oxandabaratz (Gamarte, 1962) Irulegiko Irratiaren sortzaileetakoa izan zen. 1980ko hamarkadaren hasieran, Ipar Euskal Herriko herri irratiak funtsezko tresna izan ziren hango euskaldunengana heltzeko, tokian tokiko eta Euskal Herri osoko berriak emateko, euskal musika eta kultura etxeetako sukaldeetaraino sartzeko eta hedabideen kanala hein batez euskalduntzeko. Dozenaka boluntarioen lan militantea ezinbestekoa zen irrati haiek aitzina eramateko, eta Oxandabaratz gidari erreferentea izan zen: irratiko lehendakari ardura bete zuen zenbait urtez eta, batez ere, kazetari boluntario aritu zen hogei bat urtez. “Ez da musik” saioa izan zen haren lan entzunena: Euskal Herriko ehunka jende ezagunen sakoneko elkarrizketa bereziak egin zituen. Hori guztia, bitartean gasnategi batean lanean ari zela.

Kazetaritza boluntariotik kazetaritza profesionalera iragan zen duela zenbait urte, Herria astekariaren gidaritza hartu zuenean. Astekaria zaharberritu du, dozenaka kolaboratzaileren sareari eutsi dio eta sare hori zabaldu. Lan orduez gain, militantzia ordu anitz eskaini dio herria josteko funtzioa duen astekariari: herriz herriko berrien bidez, gai sozialak jorratuz, Euskal Herriko eta mundu zabaleko albisteak landuz eta aldizkaria osatzeko baitezpadakoa den herritarren sare militanteari kohesioa emanez.

Euskal Herrian herritarren parte hartzeari esker ekimen handiak egin daitezkeela (edo lan boluntario eta antolaturik gabe euskararen sustapena ezinezkoa litzatekeela) frogatzen duen horietakoa da Menane Oxandabaratz. 

Epaimahaia

Mahaikidea

Marta Lasa Goñi

(Andoain, 1974)

Psikologian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV), terapia sistemikoan masterra unibertsitate berean. Gizarte-eskuhartzeko hainbat egitasmotan lan egin du hainbat udalarentzat (Kili-kolo koopetariba, bazkide eta kudeatzaile), bereziki gazte eta nerabeei zuzenduriko ekimenetan. 2023ko ekainaz gero Andoaingo Udaleko kide da, Hezkuntza eta Kultura Batzordeko buru eta baita Euskararen Normalkuntzarako Batzordekoa ere.

Mahaikidea

Itxaro Borda Xarriton

(Baiona, 1959)

Paueko Unibertsitatean Historian lizentziatua, posta zerbitzuan lan egin du erretiroa hartu arte. Euskal idazle emankorra, eleberria eta olerkia naro landu ditu, baita hainbat sari irabazi ere, horien artean Euskadi Literatur Saria 2002. urtean % 100 basque eleberriagatik. 1982. urtean Maiatz aldizkariaren sortzaileetarikoa izan zen. Hedabide ugaritan kolaboratzaile gisa aritua da, besteak beste Berria edo Argian, eta musikaren munduan ere ekarpenak egin ditu. Itzulpengintzan lan oparoa egin du. Jalgi hadi plazara (2006), Boga boga (2012), Bizitza nola badoan (1984) dira bere lan aski ezagunak.

Mahaikidea

Aingeru Epaltza Ruiz de Alda

(Iruñea, 1960)

Idazle, kazetari eta itzultzailea, kazetaritzan lizentziatua da. Hainbat hedabidetan kazetari jardun ondoren (Deia, Euskal Telebista, Navarra Hoy…), itzultzaile gisa hasi zen lanean Nafarroako Gobernuan eta bertan dihardu gaur egun. Literatur genero ezberdinetan idazle gisa oso ibilbide luze eta oparokoa,Tigre ehizan(1996),Rock’n roll(2000) edoErresuma eta fedeatrilogia dira bere obrarik goraipatuenak.Mendi-joaknarrazio bilduma (2017) da argitaratu duen azkena.

Mahaikidea

Ion Muñoa Errasti

(Zerain, 1985)

Giza Zientziak eta Komunikazioan lizentziatua da (Deustuko Unibertsitatea) eta Gizarte zientzietan doktore (Deustuko Unibertsitatea) iritzi publikoari eta erakunde publikoen komunikazioari buruzko tesiarekin. Egun, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Komunikazio Saileko kide eta komunikazioko ikertaldeko partaide. Unibertsitatetik kanpo, hainbat komunikabidetan kolaboratzaile lanetan aritzen da eta zenbait kultur eta gizarte elkartetan parte hartzen du. Jakintza arlo nagusiak gizarte komunikazio prozesuen eraldaketa, iritzi publikoa eta komunikazio politikoa ditu.

Mahaikidea

Eneko Bidegain Aire

(Baiona, 1975)

Euskal Ikasketetan doktorea, idazlea eta euskaltzain urgazlea da. Gaur egun, Mondragon Unibertsitatean ari da lanean, irakasle eta ikerlari gisa, komunikazio graduan gehienbat. Lehenago, Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n aritu zen kazetari lanetan. Besteak beste Bichta éder (2023) eleberria edota Lurraldea eta Herria (2018), Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria (2014) eta Iparretarrak, erakunde armatu politiko baten historia (2007) saiakerak idatzi ditu. Bertso txapelketetako epaimahaikide gisa ere aritzen da.

Mahaikidea

Pantxika Maitia

(Landibarre, 1964)

Animatzaile, kazetari, film egile: hamar bat urtez Irulegiko Irratian (Baxenafarroa) kazetari lanetan ari izan ondotik, euskara misio kargudun ibilia Euskal Kultur Erakundean (Uztaritze). 2009az geroztik, Bidarrain kokatua den Kanaldude euskarazko tokiko telebista parte hartzailean langile. Egunero saiatzen Ipar Euskal Herriko dinamika kolektiboak eta ekimen bereziak argitan ematen eta ikus-entzunezko tresna lurraldearen zerbitzuko ezartzen.

Mahaikidea

Miren Gabantxo Uriagereka

(Bermeo, 1966)

EITBrentzat lan egin zuen 90.eko hamarkadan, albisteak eta erreportaiak eginez, gidoilari eta editore gisa. 2008-2017 bitartean UPV/EHUn Azpiegituretako Dekanordea eta Bizkaiko Errektoreordetzako Kultura Zuzendaria izan da. Hainbat ikasgai garatu ditu euskaraz eta gazteleraz, bereziki Giza Zientzien eta Komunikazioaren Fakultatean. Kazetaritzako Lizentziatura eta Masterra egin zituen UPV/EHUn eta horrez gain, Mondragon Unibertsitatean `Interneterako Edukinen Garapenetan` Masterra egin du. Egun, UPV/EHUko Ikus-Entzunezko eta Publizitateko sailean irakaslea da eta LAIDA/ Euskal Literatura Ikerketa Talde Sendoan ikertzen du.

Epaimahaiko idazkaria

Arantxa Aguado Perugorria

(Irun, 1966)

Zaragozako Unibertsitatean Geografian eta Historian lizentziatu ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte eta Kultura Antropologian lizentzia lortu zuen 2002an. 1992tik 2001era bitartean Gipuzkoako Abegi euskaltegietan euskara irakasle eta kudeatzaile. 2002tik aurrera Andoaingo Udaleko hainbat lansailetan aritutakoa, 2013-2016 bitartean euskara teknikari gisa jardun zuen eta, 2021ean lanpostu horretan izendatu du berriro Andoaingo Udalak. Geroztik bertan dihardu.

Multimedia

Argazkiak

Andoaingo Udala
Euskararen Normalizaziorako Saila
Goikoplaza, z/g. 20140 Andoain
943-300-831    ·    euskarazerbitzua@andoain.eus

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailaren laguntzarekin

Diseinua eta ekoizpena: