XXXII. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

2020urtea

Oinarriak


XXXII. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

            Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak XXXII. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako deialdia egiten du, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika  Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:

Oinarriak ikusi

Oinarriak deskargatu

XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

1.- Sariaren xedea

Euskarazko kazetaritzaren eta komunikazioaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren helburua. Horrela, bada, 2019ko irailaren 16tik 2020ko irailaren 15era bitartean kazetaritzan eta komunikaziogintzan euskaraz egin diren lanen kalitatea eta bikaintasuna jendaurrean aitortzea eta saritzea da sari honen xedea, aurrerago aipatzen diren ezaugarrien arabera epaimahaiak eredugarrien irizten dituen lanak sarituz.

2.- Sari-atalak

Ondoko bi atalotan banatzen da saria:

·         Kazetaritza saria

·         Komunikazio saria

            Epaimahaiak bere esku izango du euskal kazetaritzaren historian ezinbesteko erreferentzia izan diren erakunde, ekimen eta pertsonei Ohorezko aipamena egiteko aukera. Aipatutako Aipamena, beraz, bete-betean lotzen zaie euskarazko kazetaritzaren joan etorrian eragin erabakigarria izan duten gertakariei zein ibilbide pertsonalei.

3.- Sari-atalen ezaugarriak

Honakoak dira “kazetaritza saria” eta “komunikazio saria” deiturikoen ezaugarri nagusiak:

 

·          Kazetaritza saria

2019ko irailaren 16tik 2020ko irailaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan, agerkari digitaletan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek daukate saria eskuratzeko aukera.

Berriemailetzarekin zuzen-zuzenean lotutako saria da “Kazetaritza saria”. Edozein mota edo generotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Epaimahaiak, hortaz, inolako genero-mugarik gabe erabakiko du saria. Izan ere, sari honek bultzatu nahi du informazio edo iritzi emate edo interpretazio generoetako edukien kalitatea, edozein delarik erabilitako sormen-modua, narrazio-mota, zein igorpen-eredua.

Saria erabakitzeko irizpide nagusiak honako hauek izango dira: kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna, eredugarritasuna hala euskal kazetaritzarako nola inguruan egiten denerako. Irizpide horiek aplikatzerakoan kontuan hartuko dira, besteak beste, kontakizun informatiboaren gaineko datu-bilketa eta lanketa, informazio iturrien maila, zehaztasuna, ikuspegi aniztasuna, hizkera, edukiaren balio periodistikoa, sakontasuna edo iritzi / balorazioaz osatutako pieza periodistikoa. Kontuan hartuko da, halaber, jorratutako kontakizunaren interes publikoa, zeinak gizarte eta herritarren interesekoa izan behar baitu.

Ondorioz, aipatutako irizpideen arabera ezein euskarritan nabarmendutako artikulu edo erreportaje bakanak nahiz sortak, sekzio bat, irrati edo telebistako erreportaje bat edo erreportaje-sorta bat edo programa bat, kazetari bat zein kazetari talde bat izan lan sarituen egileak, edo ezein euskarritako zutabeak: horietatik guztietatik edozer saritu ahal izango du epaimahaiak.

 

·         Komunikazio saria

Saria eskuratzeko aukera dute, euskarazko komunikazioa molde eta formatu berrituetara egokitu eta euskarazko komunikazioaren mesedetan haien aukeraz baliatzeko urrats berritzailea direnek edo izan litezkeenek. Betiere, 2019ko irailaren 16tik 2020ko irailaren 15era bitartean euskaraz sortu, ekoitzi eta, kasua bada, zabaldutako komunikazio ekintza bat, komunikazio proiektu bat edo komunikazio proposamen bat izan beharko du nahitaez. Era guztietako narratibek zein komunikazioaren esparru zabaleko egitasmo pertsonal, kolektibo eta enpresarial guztiek dute tokia sari honetan, baita unibertsitateetako komunikazio ikasketetako gradu amaierako proiektuek ere, eta saria erabakitzeko irizpideen artean, edukiaren kalitateaz gain, kontuan hartuko da, sarituko dena berritzailea, modernoa eta beren-beregi formatu berriren baterako egina izatea. Horrela, bada, saritua izateko ezinbestez ondorengo ezaugarriotakoren bat edo batzuk izan beharko d(it)u: formatu berria, digitala, ikus-entzunezkoa, sare sozialen bat oinarri duen komunikazioa, publizitatea (spot bat zein kanpaina bat), web-sail bat, komunikazio kanpaina bat, Instagram-eko story eraginkor bat, sare sozialen batean inpaktu handia izan eta parte hartze zabala eragin duen komunikazio ekintza bat, proiektu komunikatibo berritzaile bat…

4.- Lanak aurkezteaz

Parte hartze zabala sustatzeko helburuarekin, proposamenak aurkezteko aukera irekita dago. Horrela, bada,  edonork aurkez ditzake kazetaritza sariaren edota komunikazio sariaren jabe izatearen aldeko proposamenak, norbere lanen gainekoak edo besterenak, eta proposamenak aurkezteko deia egiten zaie bereziki autoreei, komunikabideei oro har eta euskarazko kazetaritza eta komunikazioarekiko interesa duten guztiei.

Hala eta guztiz ere, saria -“kazetaritza saria” zein “komunikazio saria”- eskuratzeko ez da beharrezkoa izango inork aldez aurretik lanak eta/edo proposamenak aurkeztea. Izan ere, epaimahaiak egokien irizten duen moduan egingo ditu sari horiek erabakitzeko egin beharreko jarraipen eta hautaketa lanak, ahalmena baitu sarien gaineko erabakiak hartzeko, hautagaitza aurkeztua izan edo ez.

Proposamenak aurkezteko epea amaituko da 2020ko irailaren 18an, eta  honako elementuok adierazi beharko dira:  a). proposatutako lanaren edo/eta autorearen identifikazioa (lanaren izenburua, autorearen izen deiturak); b). argitaratutakoa den kasuan argitalpenaren  erreferentzia zehatza (paperean edo ikusentzunezko euskarrian argitaratua baldin bada, kopia bat bidaliko da dagokion euskarri fisikoan); c). Interneten eskuragarri baldin badago, baita ere horren lotura; d). argitaratu gabeko proiektua baldin bada, proiektua bera bidaliko da dagozkion euskarrietan. Halaber, proposamenaren merezimenduei buruzko azalpen labur bat ere bidaliko da. Hona proposamenak bidaltzeko helbideak:

            * Andoaingo Udala

               Euskara Zerbitzua

               XXXII. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

               20140 Andoain

 

            * raks@andoain.eus

Aurkeztutako lanak, edozein euskarritan aurkeztuta ere, ezingo dira berreskuratu.

5.- Sariak

Sari atal bakoitzean  lau finalista aukeratuko ditu epaimahaiak, gehienez. Finalistak zer lan edota zein kazetari edo komunikaziogile diren ezagutzera 2020ko azaroaren hasierako egunetan emango da. Bi saridunak, berriz, sari banaketa eguneko ekitaldian emango dira ezagutzera, ez lehenago. Sari banaketa ekitaldian, bertan izango dira zortzi finalistak.

            Hona XXXII. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria osatzen duten bi sariak:

- “Kazetaritza saria”: 9.000 euro eta Xabier Laka eskultoreak Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako berariaz egindako oroitikurra.

- “Komunikazio saria”: 9.000 euro eta Xabier Laka eskultoreak Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako berariaz egindako oroitikurra.

Gainera, XXXII. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariko finalistei, saridunei izan ezik, Xabier Lakak Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako egindako serigrafia bana emango zaie. 

Sariak indibidualak nahiz kolektiboak edo taldean egindako lanei emandakoak izan daitezke, baina zatiezinak dira.

Sarietako edozein hutsik utzi ahal izango du epaimahaiak.

6.- Epaimahaia

Ondorengo hauek osatzen dute epaimahaia:

·         Mahaiburua: Mikel Arregi, Andoaingo Udaleko Euskararen Normalizaziorako zinegotzi arduraduna, edo honek bere ordezko gisa izendatutako udalkidea.

·         Mahaikideak:  Jose Inazio Basterretxea, Itxaro Borda, Aingeru Epaltza, Maite Goñi, Elixabete Larrinaga, Ion Muñoa eta Jon Sarasua.

·         Idazkaria: Patxi Baztarrika, Andoaingo Udaleko Euskara teknikaria.

            Epaimahaiak aukera izango du bere erabakiak hartzeko prozesuan kanpoko kolaboratzaileen laguntza eskuratzeko, halako beharrik ikusiko balu.

7.- Sariei buruzko Azken Erabakia

2020ko azaroaren 26an ospatuko da, Andoainen, sari banaketako ekitaldi jaia, beste zenbaiten artean zortzi finalistak bertan direla, eta han emango da ezagutzera epaimahaiak bi sarien gainean hartutako azken erabakia.  Epaimahaiak hartutako Azken Erabakia apelaezina izango da.

8.- Baldintzak onartzea

Sari honetara aurkezteak oinarriok ontzat ematea dakar berarekin, eta saria jasotzeko nahitaezkoa izango da oinarriotan finkatutako betebeharrak osorik betetzea.


Sariak

Kazetaritza Saria

Arantxa Arza eta Felix Zubia

+

Komunikazio saria

CodeSyntax

+

Finalistak

Arantxa Arza eta Felix Zubia

Kazetaritza Saria

Osasun Etxea (Euskadi Irratia)

Arantxa Arza kazetariak eta Felix Zubia medikuak osasun-kontsulta zabaltzen dute igande goizero Euskadi Irratian. Saioak entzuleei kalitatezko zerbitzu publiko eredugarria eskaintzen diela azpimarratu nahi du epaimahaiak, bereziki COVID19ak mundu zabalean eragindako datu eta iritzi-anabasaren testuinguruan. Zer den alea eta zer lastoa bereizten lagundu duen erreferente informatiboa bilakatu da Osasun Etxea irratsaioa. Beraien zeregina gainera ez da koronabirusaren nondik norakoak azaltzera eta argitzera mugatu; izan ere, entzuleek beste edozein gaixotasunaz helarazitako kezka eta zalantzei erantzun diete, beti zehaztasunez, erraz ulertzeko moduko hizkera erabiliz eta gizatasunezko tratu pertsonalizatua lehenetsiz.


Miel Anjel Elustondo

Kazetaritza Saria

Tonban ehortzirik testu sortagatik (Berria)

Elustondok aspaldi frogatua du bere elkarrizketatzaile sena euskarazko prentsa idatzi nahiz ikus-entzunezkoetan. Honako honetan, koska bat estuago egin du, hildako pertsonak elkarrizketatuz aurtengo udako Berria egunkariarentzat. Jite eta etorki desberdinetako solaskideak hautatu ditu kazetariak sail honetarako: Marie-Louise Lasserre maki zuberotarra, Mikaela Portilla historialari arabarra, Robert Laxalt jatorri euskalduneko idazle estatubatuarra, Jon Mirande euskal idazle paristarra, Zumalakarregiren alarguntsa Pankrazia Ollo eta Yon Etxaide idazle donostiarra. Dokumentazio lana, pertsonaiarekiko hurbilketa eta egiantzekotasun formala nabarmentzen dira fikzioaren eta kazetaritzaren arteko mugak hausten dituen sail honetan. Testu sorta honetan ere Elustondok agerian utzi du bere ibilbide luzean erakutsia duen kalitatea.

Albiste Faktoriako lantaldea

Kazetaritza Saria

Albiste Faktoria 2019ko irailetik 2020ko iraila arteko tartean egindako saioengatik (Euskadi Irratia)

Gurean eta mundu zabalean joan den irailetik gertatu dena ezagutu eta interpretatzeko talaia informatibo mamitsua izan da euskaldunontzat Euskadi Irratiko Albiste Faktoria..  Epaimahaiko kideentzat Maite Artolak gidatutako irratsaioan nabarmentzeko moduko ahalegina egin dute albisteen jario etengabean entzuleen interesekoak egunero ertz guztietatik jorratzeko; izan ere, Faktoria Albistegiko lantaldeak kazetaritza prestu eta modernoa egikaritu du,  kontakizun hutsa egoki janzteko eta entzuleen hausnarketari bide emateko osagaiak bikaintasunez  konbinatu dituzte: protagonisten ahotsak, datuen bilketa eta lanketa jasoa, analisi sakona eta iritzi zein balorazio askotarikoak. Eta hori dena errespetuzko giroan entzuleei helaraztea lortu dute

“Koronabirusaren azken datuak” lantaldea

Kazetaritza Saria

Koronabirusaren azken datuak atala (Berria)

2020a markatuko duen gertakarian kazetaritzaren baitako adar batek garrantzi berezia hartu du: datu-kazetaritza. Pandemiaren erdian, ikuspegi, kontakizun, balorazio eta iritziez aparte, arlo bat bihurtu da funtsezkoa: zer gertatzen ari den ulertaraztea, etengabe sortzen ari diren datuak aurkeztea, ordenatzea eta interpretatzen laguntzea, anabasa larri baten barruan. Lan hori kalitate bereziz egin du Berria egunkarian Koronabirusaren Azken Datuak izeneko ataletan lan egin duen lan-taldeak. Datuak grafiko eta mapa interaktibo argigarri eta esanguratsuetan emateko gaitasun handia erakutsi du, eta, bereziki, datu horiek interpretatzeko irizpide argi, zehatz eta ongi eraikiak eman ditu, egunez egun. Batetik, Euskal Herriko datu guztien bilketa beti egitea ezinezkoa izan arren, Euskal Herriaren irudi eta jarraipen osotuena eman digu beronek. Horrekin batera, mundu mailako jarraipena egiteko ere erreferentzia sendo, argi eta jarraitua eman du, interpretatzeko tresnak eskaintzeko ahalegin didaktiko nabarmena eginez, soiltasunaren arrastotik mugitu gabe. Guztiarekin, eta martxotik hasita etenik gabe, pandemiaren eguneroko pultsua jarraitzeko iturri zinez egokia izan da, kazetaritza serio bati dagokion argitasun eta zehaztasunez.

CodeSyntax

Komunikazio saria

Egunean behin jokoa

Euskaratik eta euskaraz sortutako 80.000tik gora galdera ditu egun datu-basean tribial estiloko joko honek. Haren helburua da euskara sustatzea eta euskal kultura ezagutaraztea.  Aplikazioak 100.000 deskargen langa gainditzea lortu du eta  horietatik gehienek jokatu izan dute egunero. 2019an 3,5 milioi partida jokatu ziren. Komunikazio-esparrua aldatzera datorren tresna nagusiari (Internet eramangarria duen eskuko ordenagailu-telefonoari) modu irudimentsu eta arrakastatsuan heltzen dion proposamena da. Mugikorrarentzat egina izatean, edozein lekutatik parte har daiteke, gehienez egunean behin eta denbora mugatuan. Joko-jolasaren bitartez euskarazko erabiltzaileen komunitatea eraikitzeko tresna dugu CodeSyntaxek merkaturatu duen APP hau. Azpimarratu behar da taldean jokatzeko aukera ematen duela eta 40.000 talde inguru daudela sartuta jokoan. Hala, dagoeneko komunitate bat bildu da jokoaren inguruan, #eguneanbehin traolarekin sare sozialetan isla duena. Etengabe berritzen doan egitasmo honek, gainera, mugikorrerako aplikazio batek eskain dezakeen aukerak gainditu ditu, erabiltzaileei Youtubez erretransmititutako zuzeneko partidak jokatu eta jarraitzeko aukera emanez.


Ene Kantak

Komunikazio saria

Ene kantak proiektu komunikatiboa, 2019-2020an emandako saltoagatik

Ene kantak haurrentzako euskarazko abesti eta ikuskizunen proiektua 2011n Nafarroan hasi zen disko eta bideoklip multzo batekin. Geroztik, proiektu gisa hazten eta indartzen joan da zuzeneko ikuskizunak gehituz.

2019ko irailean, EITBrekin lortutako hitzarmenaren ondoren, ETB3ri lotutako plataformetan (telebistan, webgunea, app-ean) ikus-entzunezkoetara egokitutako haurrentzako saioa ematen hasi ziren. Saio honen bueltan sortu eta kanal multimedia bidez zabaldutako materiala, eta aurrez Youtuben ikusgai eta entzungai dituzten bideoklip guztiak (milioika ikustaldi hainbatek) erreferente bihurtu dira haurrentzako euskarazko entretenimenduko edukietan.

Pandemia garaian, eta bereziki itxialdian, haurrek ere etxean egon behar izan zutenean, telebista, webgune, sare zein app bidez zabalduta, Ene Kantak-ek paper garrantzitsua jokatu du entretenimendu bidezko euskarazko formazioan. Disko xume bat izatetik hasi, eta ia-ia transmedia bihurtu den proiektu komunikatibo multikanalak 2019-2020 tartean salto handia egin du haurrentzako euskarazko eskaintza indartuz.

Arteman

Komunikazio saria

Lur eta Amets filmaren komunikazio prozesua


Euskarazko marrazki bizidun honek eraman duen promozio kanpaina hautatu dugu komunikazio atalerako, RAKS sariketa hauen arauen funtsa ederki egiaztatzen duelako. Haur eta gazteek Euskal Herriko Historia ezagutzeko lan bikaina eta ludikoa ekoizteaz gain, filma jendartera helarazteko, Arteman enpresak baliabide askorekiko komunikazio plana ere garatu duelako, publizitatea, sare sozialetarako estrategia digital oso bat, bai eta medio fisikoak erabiliz, hala nola hiririk hiri ibili den autobus magikoa. Urrats berritzaileak eraman dituzte beren lana plazaratzeko eta publikoaren parte hartze birala sustatzeko. Lankidetza bideak ere urratu dituen proiektua da, Arteman Komunikazioak komunikazio esperientzia partekatu baitu Elkar, Katxiporreta, Ikastolen Elkartea eta Lotura Films-ekin.

Mendiak eta Herriak elkartea, Et Incarnatus Orkestra eta Sorland Komunikazioa

Komunikazio saria

Urmuga proiektuaren spota


Aurtengo uztail-abuztuetan euskal mendizale eta musikari tropa batek mendebaldetik ekialdera zeharkatu du Euskal Herria, Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeak bereizten dituen banalerroan barna. Ekimen horri Urmuga eman zaio izena, eta elkarrekin bultzatu dute Mendiak eta Herriak mendi agentziak, Et Incarnatus Orkestrak eta Sorland Komunikazioa enpresak. Anguloko mendatetik (Araba) abiatuta Hiru Erregeen Mahairaino ailegatu da, bidean zenbait musika emanaldi eskaini ondoan. Kontzertu horietariko batzuk ibilbidearen inguruko herrietan egin dira; beste batzuk, mendi-mendian. Euskarazko komunikazioaren mesedetan burutu den ekintza berritzailea izan da. Urmuga zabaltzeko spotak ederki irudikatzen du proposamen original honen mamia, mendizaletasuna eta musika lotzen baititu irudien ikusgarritasuna eta soinuaren xarma uztarturik.

Arantxa Arza eta Felix Zubia

Kazetaritza Saria

Arantxa Arza eta Felix Zubia, “Osasun Etxea” irratsaioagatik (Euskadi Irratia)


Arantxa Arza kazetariak eta Felix Zubia medikuak osasun-kontsulta zabaltzen dute igande goizero Euskadi Irratian. Saioak entzuleei kalitatezko zerbitzu publiko eredugarria eskaintzen diela azpimarratu nahi du epaimahaiak, bereziki COVID19ak mundu zabalean eragindako datu eta iritzi-anabasaren testuinguruan. Zer den alea eta zer lastoa bereizten lagundu duen erreferente informatiboa bilakatu da Osasun Etxea irratsaioa. Beraien zeregina gainera ez da koronabirusaren nondik norakoak azaltzera eta argitzera mugatu; izan ere, entzuleek beste edozein gaixotasunaz helarazitako kezka eta zalantzei erantzun diete, beti zehaztasunez, erraz ulertzeko moduko hizkera erabiliz eta gizatasunezko tratu pertsonalizatua lehenetsiz.


Miel Anjel Elustondo

Kazetaritza Saria

Arantxa Arza eta Felix Zubia, “Osasun Etxea” irratsaioagatik (Euskadi Irratia)


Arantxa Arza kazetariak eta Felix Zubia medikuak osasun-kontsulta zabaltzen dute igande goizero Euskadi Irratian. Saioak entzuleei kalitatezko zerbitzu publiko eredugarria eskaintzen diela azpimarratu nahi du epaimahaiak, bereziki COVID19ak mundu zabalean eragindako datu eta iritzi-anabasaren testuinguruan. Zer den alea eta zer lastoa bereizten lagundu duen erreferente informatiboa bilakatu da Osasun Etxea irratsaioa. Beraien zeregina gainera ez da koronabirusaren nondik norakoak azaltzera eta argitzera mugatu; izan ere, entzuleek beste edozein gaixotasunaz helarazitako kezka eta zalantzei erantzun diete, beti zehaztasunez, erraz ulertzeko moduko hizkera erabiliz eta gizatasunezko tratu pertsonalizatua lehenetsiz.


Albiste Faktoriako lantaldea

Kazetaritza Saria

Arantxa Arza eta Felix Zubia, “Osasun Etxea” irratsaioagatik (Euskadi Irratia)


Arantxa Arza kazetariak eta Felix Zubia medikuak osasun-kontsulta zabaltzen dute igande goizero Euskadi Irratian. Saioak entzuleei kalitatezko zerbitzu publiko eredugarria eskaintzen diela azpimarratu nahi du epaimahaiak, bereziki COVID19ak mundu zabalean eragindako datu eta iritzi-anabasaren testuinguruan. Zer den alea eta zer lastoa bereizten lagundu duen erreferente informatiboa bilakatu da Osasun Etxea irratsaioa. Beraien zeregina gainera ez da koronabirusaren nondik norakoak azaltzera eta argitzera mugatu; izan ere, entzuleek beste edozein gaixotasunaz helarazitako kezka eta zalantzei erantzun diete, beti zehaztasunez, erraz ulertzeko moduko hizkera erabiliz eta gizatasunezko tratu pertsonalizatua lehenetsiz.


“Koronabirusaren azken datuak” lantaldea

Kazetaritza Saria

Arantxa Arza eta Felix Zubia, “Osasun Etxea” irratsaioagatik (Euskadi Irratia)


Arantxa Arza kazetariak eta Felix Zubia medikuak osasun-kontsulta zabaltzen dute igande goizero Euskadi Irratian. Saioak entzuleei kalitatezko zerbitzu publiko eredugarria eskaintzen diela azpimarratu nahi du epaimahaiak, bereziki COVID19ak mundu zabalean eragindako datu eta iritzi-anabasaren testuinguruan. Zer den alea eta zer lastoa bereizten lagundu duen erreferente informatiboa bilakatu da Osasun Etxea irratsaioa. Beraien zeregina gainera ez da koronabirusaren nondik norakoak azaltzera eta argitzera mugatu; izan ere, entzuleek beste edozein gaixotasunaz helarazitako kezka eta zalantzei erantzun diete, beti zehaztasunez, erraz ulertzeko moduko hizkera erabiliz eta gizatasunezko tratu pertsonalizatua lehenetsiz.


CodeSyntax

Komunikazio saria

“Egunean behin” jokoa, CodeSyntax-en eskutik


Euskaratik eta euskaraz sortutako 80.000tik gora galdera ditu egun datu-basean tribial estiloko joko honek. Haren helburua da euskara sustatzea eta euskal kultura ezagutaraztea.  Aplikazioak 100.000 deskargen langa gainditzea lortu du eta  horietatik gehienek jokatu izan dute egunero. 2019an 3,5 milioi partida jokatu ziren. Komunikazio-esparrua aldatzera datorren tresna nagusiari (Internet eramangarria duen eskuko ordenagailu-telefonoari) modu irudimentsu eta arrakastatsuan heltzen dion proposamena da. Mugikorrarentzat egina izatean, edozein lekutatik parte har daiteke, gehienez egunean behin eta denbora mugatuan. Joko-jolasaren bitartez euskarazko erabiltzaileen komunitatea eraikitzeko tresna dugu CodeSyntaxek merkaturatu duen APP hau. Azpimarratu behar da taldean jokatzeko aukera ematen duela eta 40.000 talde inguru daudela sartuta jokoan. Hala, dagoeneko komunitate bat bildu da jokoaren inguruan, #eguneanbehin traolarekin sare sozialetan isla duena. Etengabe berritzen doan egitasmo honek, gainera, mugikorrerako aplikazio batek eskain dezakeen aukerak gainditu ditu, erabiltzaileei Youtubez erretransmititutako zuzeneko partidak jokatu eta jarraitzeko aukera emanez.

Ene Kantak

Komunikazio saria

“Egunean behin” jokoa, CodeSyntax-en eskutik


Euskaratik eta euskaraz sortutako 80.000tik gora galdera ditu egun datu-basean tribial estiloko joko honek. Haren helburua da euskara sustatzea eta euskal kultura ezagutaraztea.  Aplikazioak 100.000 deskargen langa gainditzea lortu du eta  horietatik gehienek jokatu izan dute egunero. 2019an 3,5 milioi partida jokatu ziren. Komunikazio-esparrua aldatzera datorren tresna nagusiari (Internet eramangarria duen eskuko ordenagailu-telefonoari) modu irudimentsu eta arrakastatsuan heltzen dion proposamena da. Mugikorrarentzat egina izatean, edozein lekutatik parte har daiteke, gehienez egunean behin eta denbora mugatuan. Joko-jolasaren bitartez euskarazko erabiltzaileen komunitatea eraikitzeko tresna dugu CodeSyntaxek merkaturatu duen APP hau. Azpimarratu behar da taldean jokatzeko aukera ematen duela eta 40.000 talde inguru daudela sartuta jokoan. Hala, dagoeneko komunitate bat bildu da jokoaren inguruan, #eguneanbehin traolarekin sare sozialetan isla duena. Etengabe berritzen doan egitasmo honek, gainera, mugikorrerako aplikazio batek eskain dezakeen aukerak gainditu ditu, erabiltzaileei Youtubez erretransmititutako zuzeneko partidak jokatu eta jarraitzeko aukera emanez.

Arteman

Komunikazio saria

“Egunean behin” jokoa, CodeSyntax-en eskutik


Euskaratik eta euskaraz sortutako 80.000tik gora galdera ditu egun datu-basean tribial estiloko joko honek. Haren helburua da euskara sustatzea eta euskal kultura ezagutaraztea.  Aplikazioak 100.000 deskargen langa gainditzea lortu du eta  horietatik gehienek jokatu izan dute egunero. 2019an 3,5 milioi partida jokatu ziren. Komunikazio-esparrua aldatzera datorren tresna nagusiari (Internet eramangarria duen eskuko ordenagailu-telefonoari) modu irudimentsu eta arrakastatsuan heltzen dion proposamena da. Mugikorrarentzat egina izatean, edozein lekutatik parte har daiteke, gehienez egunean behin eta denbora mugatuan. Joko-jolasaren bitartez euskarazko erabiltzaileen komunitatea eraikitzeko tresna dugu CodeSyntaxek merkaturatu duen APP hau. Azpimarratu behar da taldean jokatzeko aukera ematen duela eta 40.000 talde inguru daudela sartuta jokoan. Hala, dagoeneko komunitate bat bildu da jokoaren inguruan, #eguneanbehin traolarekin sare sozialetan isla duena. Etengabe berritzen doan egitasmo honek, gainera, mugikorrerako aplikazio batek eskain dezakeen aukerak gainditu ditu, erabiltzaileei Youtubez erretransmititutako zuzeneko partidak jokatu eta jarraitzeko aukera emanez.

Mendiak eta Herriak elkartea, Et Incarnatus Orkestra eta Sorland Komunikazioa

Komunikazio saria

“Egunean behin” jokoa, CodeSyntax-en eskutik


Euskaratik eta euskaraz sortutako 80.000tik gora galdera ditu egun datu-basean tribial estiloko joko honek. Haren helburua da euskara sustatzea eta euskal kultura ezagutaraztea.  Aplikazioak 100.000 deskargen langa gainditzea lortu du eta  horietatik gehienek jokatu izan dute egunero. 2019an 3,5 milioi partida jokatu ziren. Komunikazio-esparrua aldatzera datorren tresna nagusiari (Internet eramangarria duen eskuko ordenagailu-telefonoari) modu irudimentsu eta arrakastatsuan heltzen dion proposamena da. Mugikorrarentzat egina izatean, edozein lekutatik parte har daiteke, gehienez egunean behin eta denbora mugatuan. Joko-jolasaren bitartez euskarazko erabiltzaileen komunitatea eraikitzeko tresna dugu CodeSyntaxek merkaturatu duen APP hau. Azpimarratu behar da taldean jokatzeko aukera ematen duela eta 40.000 talde inguru daudela sartuta jokoan. Hala, dagoeneko komunitate bat bildu da jokoaren inguruan, #eguneanbehin traolarekin sare sozialetan isla duena. Etengabe berritzen doan egitasmo honek, gainera, mugikorrerako aplikazio batek eskain dezakeen aukerak gainditu ditu, erabiltzaileei Youtubez erretransmititutako zuzeneko partidak jokatu eta jarraitzeko aukera emanez.

Epaimahaia

Epaimahaiburua

Mikel Arregi Aranburu

(Andoain, 1949)

Euskadiko Filmategiko kudeatzaile izan zen 2004-tik 2010. urtera arte, orduan erretiroa hartu baitzuen, eta aurretik ikusentzunezkoen alorrean ekoizpenburu eta kudeatzaile hainbat enpresatan (ETB, Eresoinka, Irusoin, Euskal Media, Pausoka eta Igeldo Komunikazioa). Andoaingo Udaleko zinegotzi izan da urte askoan EAJ-ren ordezkari gisa (1991-2007), eta gaur egun ere Euskararen Normalizaziorako batzordeburu da. Hainbat gizarte mugimendutan ibilia da, besteak beste: Andoaingo Aita Larramendi Ikastolan, Manuel Larramendi Kultur Bazkunean, Elkarbizin eta hainbat kirol elkartetan.

Mahaikidea

Jose Inazio Basterretxea Polo

(Galdakao, 1959)

Kazetaritzan doktore (EHU), gaur egun EHUko Gizarte eta Komunikazio-zientzien Fakultateko irakasle titularra da. Ezagunak dira komunikazioa azterkizun duten bere ikerketa- eta irakaskuntza lanak: Arerioen dualitatea kartel politikoan (EHU,1996); Semiotika eta Masa-Komunikazioa (UEU,1997); Komunikazioaren eta Informazioaren Oinarriak (UEU, 1997); Kultura-aniztasuna eta Gizarte-komunikazioa (UEU, 2002); Aurkari ikusezina, identitateaz eta gizarte-komunikazioaz (Alberdania, 2003). Euskal Telebebistan jardun zuen hamaika urtez, eta sarri kolaboratu du euskal medioekin.

Mahaikidea

Itxaro Borda Xarriton

(Baiona, 1959)

Paueko Unibertsitatean Historian lizentziatua, posta zerbitzuan lan egin du erretiroa hartu arte. Euskal idazle emankorra, eleberria eta olerkia naro landu ditu, baita hainbat sari irabazi ere, horien artean Euskadi Literatur Saria 2002. urtean % 100 basque eleberriagatik. 1982. urtean Maiatz aldizkariaren sortzaileetarikoa izan zen. Hedabide ugaritan kolaboratzaile gisa aritua da, besteak beste Berria edo Argian, eta musikaren munduan ere ekarpenak egin ditu. Itzulpengintzan lan oparoa egin du. Jalgi hadi plazara (2006), Boga boga (2012), Bizitza nola badoan (1984) dira bere lan aski ezagunak.

Mahaikidea

Aingeru Epaltza Ruiz de Alda

(Iruñea, 1960)

Idazle, kazetari eta itzultzailea, kazetaritzan lizentziatua da. Hainbat hedabidetan kazetari jardun ondoren (Deia, Euskal Telebista, Navarra Hoy…), itzultzaile gisa hasi zen lanean Nafarroako Gobernuan eta bertan dihardu gaur egun. Literatur genero ezberdinetan idazle gisa oso ibilbide luze eta oparokoa, Tigre ehizan (1996), Rock’n roll (2000) edoErresuma eta fedea trilogia dira bere obrarik goraipatuenak. Mendi-joak narrazio bilduma (2017) da argitaratu duen azkena.

Mahaikidea

Maite Goñi Eizmendi

(Ordizia, 1967)

Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatua eta Ingeles Filologian Euskal Herriko Unibertsitatean. Irakaslea da Mondragon Unibertsitateko HUHEZIn eta euskararen sustapenean, teknologiak hezkuntzako ikas-irakas prozesuetan nola txertatu eta konpetentzia digitalaren inguruko gaietan aditua da. Internet eta IKTetan eskarmentu handikoa, 2010ean Buber saria irabazi zuen euskararen sustapenaren arloko webgunerik onenari eta Ohorezko Buber saria 2016. urtean. Aski ezaguna da hiritartasun digitalari buruz berak egindako lana, bereziki ETB eta Euskadi Irratian.

Mahaikidea

Elixabete Larrinaga Artetxe

(Bilbo, 1964)

Kazetaritzan lizentziatua (EHU) eta doktore Zientzia Politikoa eta Administrazioan (EHU). Gaur egun EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea eta ETBko Albistegi Zerbitzuetako langilea da. Kudeaketa ardurak izan ditu: dekanorde Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (2007-2009) eta EHUko Nazioarteko Mugikortasuneko zuzendari (2009-2013). Kurutziaga ikastolako presidente izan zen (2010-2013), Euskadi irratirako kolaborazioak egin ditu eta Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko kide da.

Mahaikidea

Ion Muñoa Errasti

(Zerain, 1985)

Giza Zientziak eta Komunikazioan lizentziatua da (Deustuko Unibertsitatea) eta Gizarte zientzietan doktore (Deustuko Unibertsitatea) iritzi publikoari eta erakunde publikoen komunikazioari buruzko tesiarekin. Egun, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Komunikazio Saileko kide eta komunikazioko ikertaldeko partaide. Unibertsitatetik kanpo, hainbat komunikabidetan kolaboratzaile lanetan aritzen da eta zenbait kultur eta gizarte elkartetan parte hartzen du. Jakintza arlo nagusiak gizarte komunikazio prozesuen eraldaketa, iritzi publikoa eta komunikazio politikoa ditu.

Mahaikidea

Jon Sarasua Maritxalar

(Aretxabaleta, 1966)

Komunikazioaz eta soziologiaz ikasten ibili ondoren 1996an Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerari lanarekin doktoratu zen informazio-zientzietan. Bertsolaritzaren munduan oso gazte sartu zen. Euskal Herriko Bertsolari txapelketako finalista ere izan zen 1986an, 19 urte zituela. Bere anaia Aitor Sarasuarekin Fauna txiki bat bertso berritan diskoa kaleratu zuen (Elkar, 1995). Gaur egun plazatik erretiraturik, Mondragon Unibertsitatean irakasle dabil. Hainbat egituraren bultzatzaile izan da, eta hainbat motatako argitalpenak sortu ditu arlo sozioekonomikoan eta hizkuntza gaietan. Garabide elkartearen sortzaileetarikoa ere bada.

Epaimahaiko idazkaria

Patxi Baztarrika Galparsoro

(Ataun, 1958)

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua, Andoaingo euskara teknikaria da 1980. urteaz gero. Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide izan zen 1989-1995ean, gero Gipuzkoako diputatu nagusiaren kabineteburu 1999-2003an, Donostiako Udalean zinegotzi 2003-2007an eta Eusko Jaurlaritzan Hizkuntza Politikako sailburuorde 2005-2009 eta 2012-2016ko agintaldietan. Hainbat obra kolektibotan argitaratzeaz gain, besteak beste, Babeli gorazarre saiakera argitaratu zuen 2010ean. Bidegileak bildumarako Rikardo Arregiren biografia idatzi zuen.

Multimedia

Bideoa

;

Argazkiak

Andoaingo Udala
Euskararen Normalizaziorako Saila
Goikoplaza, z/g. 20140 Andoain
943-300-831    ·    euskarazerbitzua@andoain.eus

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailaren laguntzarekin

Diseinua eta ekoizpena: