XXXI. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA
2019urtea
Oinarriak
Euskararen
normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta
komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko
beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak XXXI. Rikardo
Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta
Hizkuntza Politika Sailaren
dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:
Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak XXXI. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:
Oinarriak ikusi
Oinarriak deskargatu
XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
1.- Sariaren xedea
Euskarazko kazetaritzaren eta komunikazioaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren helburua. Horrela, bada, 2019ko urtarrilaren 1etik irailaren 15era bitartean kazetaritzan eta komunikaziogintzan euskaraz egin diren lanen kalitatea eta bikaintasuna jendaurrean aitortzea eta saritzea da sari honen xedea, aurrerago aipatzen diren ezaugarrien arabera epaimahaiak eredugarrien irizten dituen lanak sarituz. ooo Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak XXXI. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak: Parte hartze zabala sustatzeko helburuarekin, proposamenak aurkezteko aukera irekita dago. Horrela, bada, edonork aurkez ditzake kazetaritza sariaren edota komunikazio sariaren jabe izatearen aldeko proposamenak, norbere lanen gainekoak edo besterenak, eta proposamenak aurkezteko deia egiten zaie bereziki autoreei, komunikabideei oro har eta euskarazko kazetaritza eta komunikazioarekiko nteresa duten guztiei. Hala eta guztiz ere, saria -“kazetaritza saria” zein “komunikazio saria”- eskuratzeko ez da beharrezkoa izango inork aldez aurretik lanak eta/edo proposamenak aurkeztea. Izan ere, epaimahaiak egokien irizten duen moduan egingo ditu sari horiek erabakitzeko egin beharreko jarraipen eta hautaketa lanak, ahalmena baitu sarien gaineko erabakiak hautagaitza aurkeztu edo ez hartzeko. Proposamenak aurkezteko epea amaituko da 2019ko irailaren 16an, eta honako elementuok adierazi beharko dira:
2.- Sari-atalak
Ondoko bi atalotan banatzen da saria: • Kazetaritza saria • Komunikazio saria Epaimahaiak bere esku izango du euskal kazetaritzaren historian ezinbesteko erreferentzia izan diren erakunde, ekimen eta pertsonei Ohorezko aipamena egiteko aukera. Aipatutako Aipamena, beraz, bete-betean lotzen zaie euskarazko kazetaritzaren joan etorrian eragin erabakigaria izan duten gertakariei zein ibilbide pertsonalei.
3.- Sari-atalen ezaugarriak
Honakoak dira “kazetaritza saria” eta “komunikazio saria” deiturikoen ezaugarri nagusiak:
• Kazetaritza saria
2019ko urtarrilaren 1etik irailaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan, agerkari digitaletan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek daukate saria eskuratzeko aukera.
Berriemailetzarekin zuzen-zuzenean lotutako saria da “Kazetaritza saria”. Edozein mota edo generotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Epaimahaiak, hortaz, inolako genero-mugarik gabe erabakiko du saria. Izan ere, sari honek bultzatu nahi du informazio edo iritzi emate edo interpretazio generoetako edukien kalitatea, edozein delarik erabilitako sormen-modua, narrazio-mota, zein igorpen-eredua. Saria erabakitzeko irizpide nagusiak honako hauek izango dira: kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna, eredugarritasuna hala euskal kazetaritzarako nola inguruan egiten denerako. Irizpide horiek aplikatzerakoan kontuan hartuko dira, besteak beste, kontakizun informatiboaren gaineko datu-bilketa eta lanketa, informazio iturrien maila, zehaztasuna, ikuspegi aniztasuna, hizkera, edukiaren balio periodistikoa, sakontasuna edo iritzi / balorazioz osatutako pieza periodistikoa. Kontuan hartuko da, halaber, jorratutako kontakizunaren interes publikoa, zeinak gizarte eta herritarren interesekoa izan behar baitu. Ondorioz, aipatutako irizpideen arabera ezein euskarritan nabarmendutako artikulu edo erreportaje bakanak nahiz sortak, sekzio bat, irrati edo telebistako erreportaje bat edo erreportaje-sorta bat edo programa bat, kazetari bat zein kazetari talde bat izan lan sarituen egileak, edo ezein euskarritako zutabeak... horietarik edozer saritu ahal izango du epaimahaiak.
• Komunikazio saria
Saria eskuratzeko aukera dute, euskarazko komunikazioa molde eta formatu berrituetara egokitu eta euskarazko komunikazioaren mesedetan haien aukeraz baliatzeko urrats berritzailea direnek edo izan litezkeenek. Betiere, 2019ko urtarrilaren 1etik irailaren 15era bitartean euskaraz sortu, ekoitzi eta, kasua bada, zabaldutako komunikazio ekintza bat, komunikazio proiektu bat edo komunikazio proposamen bat izan beharko du nahitaez. Era guztietako narratibek zein komunikazioaren esparru zabaleko egitasmo pertsonal, kolektibo eta enpresarial guztiek dute tokia sari honetan, baita unibertsitateetako komunikazio ikasketetako gradu amaierako proiektuek ere, eta saria erabakitzeko irizpideen artean, edukiaren kalitateaz gain, kontuan hartuko da, sarituko dena berritzailea, modernoa eta beren-beregi formatu berriren baterako egina izatea. Horrela, bada, saritua izateko ezinbestez ondorengo ezaugarriotakoren bat edo batzuk izan beharko d(it)u: formatu berria, digitala, ikus-entzunezkoa, sare sozialen bat oinarri duen komunikazioa, publizitatea (spot bat zein kanpaina bat), web-sail bat, komunikazio kanpaina bat, Instagram-eko story eraginkor bat, sare sozialen batean inpaktu handia izan eta parte hartze zabala eragin duen komunikazio ekintza bat, proiektu komunikatibo berritzaile bat…
4.- Lanak aurkezteaz
Parte hartze zabala sustatzeko helburuarekin, proposamenak aurkezteko aukera irekita dago. Horrela, bada, edonork aurkez ditzake kazetaritza sariaren edota komunikazio sariaren jabe izatearen aldeko proposamenak, norbere lanen gainekoak edo besterenak, eta proposamenak aurkezteko deia egiten zaie bereziki autoreei, komunikabideei oro har eta euskarazko kazetaritza eta komunikazioarekiko interesa duten guztiei.
Hala eta guztiz ere, saria -“kazetaritza saria” zein “komunikazio saria”- eskuratzeko ez da beharrezkoa izango inork aldez aurretik lanak eta/edo proposamenak aurkeztea. Izan ere, epaimahaiak egokien irizten duen moduan egingo ditu sari horiek erabakitzeko egin beharreko jarraipen eta hautaketa lanak, ahalmena baitu sarien gaineko erabakiak hautagaitza aurkeztu edo ez hartzeko.
Proposamenak aurkezteko epea amaituko da 2019ko irailaren 16an, eta honako elementuok adierazi beharko dira:
a). proposatutako lanaren edo/eta autorearen identifikazioa (lanaren izenburua, autorearen izen deiturak);
b). argitaratutakoa den kasuan argitalpenaren erreferentzia zehatza (paperean edo ikusentzunezko euskarrian argitaratua baldin bada, kopia bat bidaliko da dagokion euskarri fisikoan);
c). Interneten eskuragarri baldin badago, baita ere horren lotura;
d). argitaratu gabeko proiektua baldin bada, proiektua bera bidaliko da dagozkion euskarrietan. Halaber, proposamenaren merezimenduei buruzko azalpen labur bat ere bidaliko da.
Hona proposamenak bidaltzeko helbideak:
* Andoaingo Udala
Euskara Zerbitzua
XXXI. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
20140 Andoain
* raks@andoain.eus
Aurkeztutako lanak, edozein euskarritan aurkeztuta ere, ezingo dira berreskuratu.
5.- Sariak
Sari atal bakoitzean lau finalista aukeratuko ditu epaimahaiak, gehienez. Finalistak zer lan edota zein kazetari edo komunikaziogile diren ezagutzera 2019ko azaroaren 4an emango da. Bi saridunak, berriz, sari banaketa eguneko ekitaldian emango dira ezagutzera, ez lehenago. Sari banaketa ekitaldian, bertan izango dira zortzi finalistak.
Hona XXXI. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria osatzen duten bi sariak:
- “Kazetaritza saria”: 9.000 euro eta Xabier Laka eskultoreak Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako berariaz egindako oroitikurra.
- “Komunikazio saria”: 9.000 euro eta Xabier Laka eskultoreak Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako berariaz egindako oroitikurra.
Gainera, XXXI. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariko finalistei, saridunei izan ezik, Xabier Lakak Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako egindako serigrafia bana emango zaie.
Sariak indibidualak nahiz kolektiboak edo taldean egindako lanei emandakoak izan daitezke, baina zatiezinak dira.
Sarietako edozein hutsik utzi ahal izango du epaimahaiak.
6.- Epaimahaia
Ondorengo hauek osatzen dute epaimahaia:
• Mahaiburua: Ainara Rodríguez Zalakain, Andoaingo Udaleko Euskararen normalizaziorako zinegotzi araduraduna, edo honek bere ordezko gisa izendatutako udalkidea.
• Mahaikideak: Jose Inazio Basterretxea, Itxaro Borda, Aingeru Epaltza, Maite Goñi, Elixabete Larrinaga, Ion Muñoa eta Jon Sarasua.
• Idazkaria: Patxi Baztarrika, Andoaingo Udaleko Euskara teknikaria.
Epaimahaiak aukera izango du bere erabakiak hartzeko prozesuan kanpoko kolaboratzaileen laguntza eskuratzeko, halako beharrik ikusiko balu.
7.- Sariei buruzko Azken Erabakia
2019ko azaroaren amaieran ospatuko da, Andoainen, sari banaketako ekitaldi jaia, beste zenbaiten artean zortzi finalistak bertan direla, eta han emango da ezagutzera epaimahaiak bi sarien gainean hartutako azken erabakia. Epaimahaiak hartutako Azken Erabakia apelaezina izango da.
8.- Baldintzak onartzea
Sari honetara aurkezteak oinarriok ontzat ematea dakar berarekin, eta saria jasotzeko nahitaezkoa izango da oinarriotan finkatutako betebeharrak osorik betetzea.
Finalistak
Ana Galarraga Aiestaran
Kazetaritza Saria
Iraultza txikien lekukoak atala Elhuyar aldizkarian
Zientziaren dibulgazioa protagonisten bitartez, eta elkarrizketako generoa ondo erabiliz irakurleari gerturatzea da aipatutako atalean Ana Galarragak egiten duen lan azpimarragarria. Zientzia bezain gai sakon, konplexu eta askotarikoa pertsonen bitartez humanizatu eta hurbileko egiten du autoreak, estilo erraz eta erakargarrian. Bi galderez osatutako elkarrizketen bidez (beti berberak), zientziako hamaika arlotara hurbiltzen du irakurlea. Aldi berean, zeregin bikoitza betetzen du: gurean, zientzialariak zertan ari diren dibulgatzeko zeregina eta etorkizunean zientziak zein aurkikuntza egin dezakeen ezagutarazteko zeregina.
Miel Anjel Elustondo
Kazetaritza Saria
Zozoen elean elkarrizketa sorta (bost elkarrizketa) Berrian
2019ko abuztuaren 4tik irailaren 1erako tartean Berrian argitaraturiko bost elkarrizketako sorta honek duen kazetaritza-kalitatea, eta Miel Anjel Elustondok, bere ibilbide luzean bezala, elkarrizketa hauetan solaskideari entzuteko eta giza-istorioak islatzeko erakusten duen gaitasun handia azpimarratu nahi ditu epaimahaiak. Nabarmendu nahi du, halaber, ekarrizketaren generoa maisuki probestuz, zeresana duen adineko hainbat pertsonaren bitartez, garai eta historiaren zati batzuk egungo irakurleari patxadaz ekarri izana. Elkarrizketagileak elkarrizketatuen xalotasuna eta bizitakoaren sakontasuna bikain uztartzen ditu modu irakurterrazean, elkarrizketa-kazetaritzari eta erreportajeari ekarpen ederra eginez.
Jon Artano Izeta
Kazetaritza Saria
2019. urteko kronika eta elkarrizketak Ameriketatik EITBn.
EITBrako, telebista zein irratirako, Ameriketatik Jon Artanok egindako kronika eta elkarrizketen naturaltasuna azpimarratu nahi du epaimahaiak. Euskarri bietara ondo egokituz, kazetaritzaren oinarriak zorrotz betez, eta aldi berean hizkera freskoa erabiliz egindako lana da berea. Amerikak eta amerikarrak Euskal Herrira hurbildu dituen kazetaria da. Konflikto gunera bidalitako berriemailearen zailtasun informatiboak gainditzen ahalegindutako kazetaria dugu, dikzio indartsukoa, euskara egoki erabiltzen duena. Haren kronikek eta elkarrizketek gaia bizitzeko aukera ematen dute, bai eta gaiaren alderdi humanoaz jabetzekoa ere. Artanoren 2019ko kronika eta ekarrizketek osatzen duten kazetaritza-lana eredugarria da, konprometitua, sakona eta protagonistetara hurbiltzen dena.
Kanaldude
Kazetaritza Saria
Hurbiletik saioko 2019ko uda arteko atalak
Baxenafarroako mendialdeko bailara bateko bizi-taupadatik jaiota, dinamismo handiko internet bidezko telebista da egun Kanaldude telebista, Euskal Herriko errealitate askoren irudi-unibertsoa hamaika bazterretara zabaltzen dituena. Eskualde horretako berpizte ekonomikoarekin eta kulturalarekin ere konprometitutako hedabidea da Kanaldude. Telebista-atariaren saio interesgarri eta kalitatezko batzuen artean, "Hurbiletik" programak taupada horietara hurbiltzen gaitu bereziki, aldi bakoitzean molde batez egindako erreportajeen bidez, beti ere tokikoa eta naziokoa den emaitza lortuz. 2019ko uda arteko ataletan bada hainbat erreportaje eredugarri, egunerokotasun handia duten gaiei buruzkoak horietako batzuk. Bat edo bestea aipatu beharrean, Hurbiletik saioko 2019ko uda arteko atal guztiak nabarmentzea hobetsi du epaimahaiak,
Korrika 2019
Komunikazio Saria
2019. urteko Korrikaren komunikazio kanpaina
2019. urtean, AEK-Korrikak lau haizetara hedatutako komunikazio-kanpaina da epaimahaiak saritzeko modukotzat jo dituen hautagaietako bat. Inoizkorik eta arrakastatsuena izan da aurtengo komunikazio-kanpaina: musika-spotak egundoko oihartzuna izan du, sare-sozialek gori-gori jardun dute euskararen aldeko maratoiaren inguruan, eta hedabide tradizionaletan Korrikaren presentzia nabarmena izan da. Epaimahaiak honako ezaugarri hauek ikusi ditu komunikazio-kanpainan: inpaktu handiko jarduera komunikatiboak, kalitatezko edukiak, urrats berritzaileak formatuetan eta mezuetan, eredugarritasuna gizarte-sektore desberdinetako norbanakoak eta erakundeak erakartzeko unean, eta parte-hartze zabala eragin izana ekintza jakin baten inguruan. Arrakastaren lekuko har liteke Youtuben eskegitako bideoak ia milioi bat sarrera lortu izana.
Ttap aldizkari digitala
Komunikazio Saria
2019. urtean sendotze bidean emandako pausoak
Rikardo Arregi sariaren XXXI. edizioaren oinarrietan honela dago jasota komunikazio sariaren atalean: “euskarazko komunikazioa molde eta formatu berrituetara egokitu eta euskarazko komunikazioaren mesedetan
haien aukeraz baliatzeko urrats berritzailea direnek edo izan litezkeenek" Ttap aldizkariari beren-beregi egokitutako hitzak direla esan daiteke. Bera dugu Euskal Herriko euskarazko zein erdarazko lehen aldizkari digital multimedia, aztergai askotarikoak biltzen dituena. Formatu multimedia eta digitalera egokitzeko bidean (eskuko telefonoa, APP), euskarazko kazetaritzari esparru eta aukera berriak irekitzen dizkion proiektua da, elkarlanari ere zukua ateratzen diona, eta aro digitaleko esparru ugari uztartzen ditu: sare sozialak, blog formatoa, ikusentzunezkoak, webguneetara loturak, gif-ak, ilustrazioak, infografiak. Proiektu anbiziodun honek, 2018ko probaketen ondoren, 2019an eman ditu sendotzeko pauso erabakigarriak (besteak beste, edizio berriak, argitalpen bereziak, maiztasuna iraunkortzea...), eta sendotze hori da epaimahaiak azpimarratzen duena.
CodeSyntax
Komunikazio Saria
Egunean behin jokoa
Euskaratik eta euskaraz sortutako 50.000 galdera ditu egun datu-basean tribial estiloko joko honek. Haren helburua da euskara sustatzea eta euskal kultura ezagutaraztea. Aplikazioak onarpen aktibo handia izan du, eta 25.000 lagunen langa gainditzea lortu du. Euskarazko ekimen batek egunerokoan horrelako arrakasta lortzea ez da batere ohikoa. Komunikazio-esparrua aldatzera datorren tresna nagusiari (Internet eramangarria duen eskuko ordenagailu-telefonoari) modu irudimentsu eta arrakastatsuan heltzen dion proposamena da. Mugikorrarentzat egina izatean, edozein lekutatik parte har daiteke, gehienez egunean behin eta denbora mugatuan. Joko-jolasaren bitartez euskarazko erabiltzaileen komunitatea eraikitzeko tresna berria dugu CodeSyntaxek merkaturatu duen APP hau. Taldean jokatzeko aukera ematen du eta ehun talde baino gehiago dabiltza elkarrekin jokoan egunero. Hala, dagoeneko komunitate bat bildu da jokoaren inguruan, #eguneanbehin traolarekin sare sozialetan isla duena.
Oier Aranzabal
Komunikazio Saria
Barruan gaude podcasta Zuzeun
Mundu mailan podcastek izugarrizko arrakasta eta dagoeneko urte asko badituzte ere, euskaraz ez dira asko eta, nahiz eta lehenak duela urte batzuk hasi ziren, azkenaldian indarra hartzen joan dira. Epaimahaiak erabaki du saridungaien artean Oier Aranzabalen “Barruan gaude” podcasta jasotzea. Elkarrizketa podcasta da, eta badu zerbait berezi egiten duena, badu originaltasun puntua: elkarrizketagilea pertsonaiaren etxean sartzearekin elkarrizketatuaren etxean sartzen da entzulea ere. Honela, elkarrizketatua bere “txokoan” ezagutzeko aukera ematen du, elkarrizketatu eta elkarrizketatzailearen arteko harreman berezia sortuz, solasean jardunez, istorio berriak kontatuz, umoreaz baliatuz eta montajea soinu-baliabidez aberastuz.
Iñaki Elorza, "Txapas"
Ohorezko aipamena
Euskal irrati entzuleek oso ezaguna dute Iñaki Elorzaren ahotsa, urte asko eman baitiitu euskarazko irratigintzan, Herri Irratian lehenik eta Euskadi Irratian ondoren. Hain zuzen ere Elorzaren ibilbide jarraitu bezain oparoa aitortu nahi izan du epaimahaiak Ohorezko Aipamena egitean. Irrati-esatari aparta, etorri handikoa eta euskara bizi-bizikoa dela erakutsi du Iñaki Elorzak. Kirol-erretransmisioetan jokoaren deskripzioa maisuki egiteko abileziaz jantzia da, entzuleek ondotxo dakitenez. Bestelako ospakizunen berri ematerakoan ere, entzulea irratiari lotuta edukitzen asmatu du: horren adibide bat Sanferminetako kontakizunak dira. Ohorezko aipamen hau, beraz, urte luzetako traiektoria baten errekonozimendua eta protagonistarenganako omenaldia da.
Ana Galarraga Aiestaran
Kazetaritza Saria
Hurbiletik saioko 2019ko uda arteko atalak
Baxenafarroako mendialdeko bailara bateko bizi-taupadatik jaiota, dinamismo handiko internet bidezko telebista da egun Kanaldude telebista, Euskal Herriko errealitate askoren irudi-unibertsoa hamaika bazterretara zabaltzen dituena. Eskualde horretako berpizte ekonomikoarekin eta kulturalarekin ere konprometitutako hedabidea da Kanaldude. Telebista-atariaren saio interesgarri eta kalitatezko batzuen artean, "Hurbiletik" programak taupada horietara hurbiltzen gaitu bereziki, aldi bakoitzean molde batez egindako erreportajeen bidez, beti ere tokikoa eta naziokoa den emaitza lortuz. 2019ko uda arteko ataletan bada hainbat erreportaje eredugarri, egunerokotasun handia duten gaiei buruzkoak horietako batzuk. Bat edo bestea aipatu beharrean, Hurbiletik saioko 2019ko uda arteko atal guztiak nabarmentzea hobetsi du epaimahaiak.
Miel Anjel Elustondo
Kazetaritza Saria
Hurbiletik saioko 2019ko uda arteko atalak
Baxenafarroako mendialdeko bailara bateko bizi-taupadatik jaiota, dinamismo handiko internet bidezko telebista da egun Kanaldude telebista, Euskal Herriko errealitate askoren irudi-unibertsoa hamaika bazterretara zabaltzen dituena. Eskualde horretako berpizte ekonomikoarekin eta kulturalarekin ere konprometitutako hedabidea da Kanaldude. Telebista-atariaren saio interesgarri eta kalitatezko batzuen artean, "Hurbiletik" programak taupada horietara hurbiltzen gaitu bereziki, aldi bakoitzean molde batez egindako erreportajeen bidez, beti ere tokikoa eta naziokoa den emaitza lortuz. 2019ko uda arteko ataletan bada hainbat erreportaje eredugarri, egunerokotasun handia duten gaiei buruzkoak horietako batzuk. Bat edo bestea aipatu beharrean, Hurbiletik saioko 2019ko uda arteko atal guztiak nabarmentzea hobetsi du epaimahaiak.
Jon Artano Izeta
Kazetaritza Saria
Hurbiletik saioko 2019ko uda arteko atalak
Baxenafarroako mendialdeko bailara bateko bizi-taupadatik jaiota, dinamismo handiko internet bidezko telebista da egun Kanaldude telebista, Euskal Herriko errealitate askoren irudi-unibertsoa hamaika bazterretara zabaltzen dituena. Eskualde horretako berpizte ekonomikoarekin eta kulturalarekin ere konprometitutako hedabidea da Kanaldude. Telebista-atariaren saio interesgarri eta kalitatezko batzuen artean, "Hurbiletik" programak taupada horietara hurbiltzen gaitu bereziki, aldi bakoitzean molde batez egindako erreportajeen bidez, beti ere tokikoa eta naziokoa den emaitza lortuz. 2019ko uda arteko ataletan bada hainbat erreportaje eredugarri, egunerokotasun handia duten gaiei buruzkoak horietako batzuk. Bat edo bestea aipatu beharrean, Hurbiletik saioko 2019ko uda arteko atal guztiak nabarmentzea hobetsi du epaimahaiak.
Kanaldude
Kazetaritza Saria
Hurbiletik saioko 2019ko uda arteko atalak
Baxenafarroako mendialdeko bailara bateko bizi-taupadatik jaiota, dinamismo handiko internet bidezko telebista da egun Kanaldude telebista, Euskal Herriko errealitate askoren irudi-unibertsoa hamaika bazterretara zabaltzen dituena. Eskualde horretako berpizte ekonomikoarekin eta kulturalarekin ere konprometitutako hedabidea da Kanaldude. Telebista-atariaren saio interesgarri eta kalitatezko batzuen artean, "Hurbiletik" programak taupada horietara hurbiltzen gaitu bereziki, aldi bakoitzean molde batez egindako erreportajeen bidez, beti ere tokikoa eta naziokoa den emaitza lortuz. 2019ko uda arteko ataletan bada hainbat erreportaje eredugarri, egunerokotasun handia duten gaiei buruzkoak horietako batzuk. Bat edo bestea aipatu beharrean, Hurbiletik saioko 2019ko uda arteko atal guztiak nabarmentzea hobetsi du epaimahaiak.
Korrika 2019
Komunikazio Saria
2019. urtean sendotze bidean emandako pausoak
Rikardo Arregi sariaren XXXI. edizioaren oinarrietan honela dago jasota komunikazio sariaren atalean: “euskarazko komunikazioa molde eta formatu berrituetara egokitu eta euskarazko komunikazioaren mesedetan
haien aukeraz baliatzeko urrats berritzailea direnek edo izan litezkeenek" Ttap aldizkariari
beren-beregi egokitutako hitzak direla esan daiteke. Bera dugu Euskal
Herriko euskarazko zein erdarazko lehen aldizkari digital multimedia,
aztergai askotarikoak biltzen dituena. Formatu multimedia eta digitalera
egokitzeko bidean (eskuko telefonoa, APP), euskarazko kazetaritzari
esparru eta aukera berriak irekitzen dizkion proiektua da, elkarlanari
ere zukua ateratzen diona, eta aro digitaleko esparru ugari uztartzen
ditu: sare sozialak, blog formatoa, ikusentzunezkoak, webguneetara
loturak, gif-ak, ilustrazioak, infografiak. Proiektu anbiziodun honek,
2018ko probaketen ondoren, 2019an eman ditu sendotzeko pauso
erabakigarriak (besteak beste, edizio berriak, argitalpen bereziak,
maiztasuna iraunkortzea...), eta sendotze hori da epaimahaiak
azpimarratzen duena.

Euskal irrati entzuleek oso ezaguna dute Iñaki Elorzaren ahotsa, urte asko eman baitiitu euskarazko irratigintzan, Herri Irratian lehenik eta Euskadi Irratian ondoren. Hain zuzen ere Elorzaren ibilbide jarraitu bezain oparoa aitortu nahi izan du epaimahaiak Ohorezko Aipamena egitean. Irrati-esatari aparta, etorri handikoa eta euskara bizi-bizikoa dela erakutsi du Iñaki Elorzak.
Kirol-erretransmisioetan jokoaren deskripzioa maisuki egiteko abileziaz jantzia da, entzuleek ondotxo dakitenez. Bestelako ospakizunen berri ematerakoan ere, entzulea irratiari lotuta edukitzen asmatu du: horren adibide bat Sanferminetako kontakizunak dira. Ohorezko aipamen hau, beraz, urte luzetako traiektoria baten errekonozimendua eta protagonistarenganako omenaldia da.
Epaimahaia
Epaimahaiburua
Mikel Arregi Aranburu
(Andoain, 1949)
Euskadiko Filmategiko kudeatzaile izan zen 2004-tik 2010. urtera arte, orduan erretiroa hartu baitzuen, eta aurretik ikusentzunezkoen alorrean ekoizpenburu eta kudeatzaile hainbat enpresatan (ETB, Eresoinka, Irusoin, Euskal Media, Pausoka eta Igeldo Komunikazioa). Andoaingo Udaleko zinegotzi izan da urte askoan EAJ-ren ordezkari gisa (1991-2007), eta gaur egun ere Euskararen Normalizaziorako batzordeburu da. Hainbat gizarte mugimendutan ibilia da, besteak beste: Andoaingo Aita Larramendi Ikastolan, Manuel Larramendi Kultur Bazkunean, Elkarbizin eta hainbat kirol elkartetan.
Mahaikidea
Jose Inazio Basterretxea Polo
(Galdakao, 1959)
Kazetaritzan doktore (EHU), gaur egun EHUko Gizarte eta Komunikazio-zientzien Fakultateko irakasle titularra da. Ezagunak dira komunikazioa azterkizun duten bere ikerketa- eta irakaskuntza lanak: Arerioen dualitatea kartel politikoan (EHU,1996); Semiotika eta Masa-Komunikazioa (UEU,1997); Komunikazioaren eta Informazioaren Oinarriak (UEU, 1997); Kultura-aniztasuna eta Gizarte-komunikazioa (UEU, 2002); Aurkari ikusezina, identitateaz eta gizarte-komunikazioaz (Alberdania, 2003). Euskal Telebebistan jardun zuen hamaika urtez, eta sarri kolaboratu du euskal medioekin.
Mahaikidea
Itxaro Borda Xarriton
(Baiona, 1959)
Paueko Unibertsitatean Historian lizentziatua, posta zerbitzuan lan egin du erretiroa hartu arte. Euskal idazle emankorra, eleberria eta olerkia naro landu ditu, baita hainbat sari irabazi ere, horien artean Euskadi Literatur Saria 2002. urtean % 100 basque eleberriagatik. 1982. urtean Maiatz aldizkariaren sortzaileetarikoa izan zen. Hedabide ugaritan kolaboratzaile gisa aritua da, besteak beste Berria edo Argian, eta musikaren munduan ere ekarpenak egin ditu. Itzulpengintzan lan oparoa egin du. Jalgi hadi plazara (2006), Boga boga (2012), Bizitza nola badoan (1984) dira bere lan aski ezagunak
Mahaikidea
Aingeru Epaltza Ruiz de Alda
(Iruñea, 1960)
Idazle, kazetari eta itzultzailea, kazetaritzan lizentziatua da. Hainbat hedabidetan kazetari jardun ondoren (Deia, Euskal Telebista, Navarra Hoy…), itzultzaile gisa hasi zen lanean Nafarroako Gobernuan eta bertan dihardu gaur egun. Literatur genero ezberdinetan idazle gisa oso ibilbide luze eta oparokoa, Tigre ehizan (1996), Rock’n roll (2000) edoErresuma eta fedea trilogia dira bere obrarik goraipatuenak. Mendi-joak narrazio bilduma (2017) da argitaratu duen azkena.
Mahaikidea
Maite Goñi Eizmendi
(Ordizia, 1967)
Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatua eta Ingeles Filologian Euskal Herriko Unibertsitatean. Irakaslea da Mondragon Unibertsitateko HUHEZIn eta euskararen sustapenean, teknologiak hezkuntzako ikas-irakas prozesuetan nola txertatu eta konpetentzia digitalaren inguruko gaietan aditua da. Internet eta IKTetan eskarmentu handikoa, 2010ean Buber saria irabazi zuen euskararen sustapenaren arloko webgunerik onenari eta Ohorezko Buber saria 2016. urtean. Aski ezaguna da hiritartasun digitalari buruz berak egindako lana, bereziki ETB eta Euskadi Irratian.
Mahaikidea
Elixabete Larrinaga Artetxe
(Bilbo, 1964)
Kazetaritzan lizentziatua (EHU) eta doktore Zientzia Politikoa eta Administrazioan (EHU). Gaur egun EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea eta ETBko Albistegi Zerbitzuetako langilea da. Kudeaketa ardurak izan ditu: dekanorde Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (2007-2009) eta EHUko Nazioarteko Mugikortasuneko zuzendari (2009-2013). Kurutziaga ikastolako presidente izan zen (2010-2013), Euskadi irratirako kolaborazioak egin ditu eta Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko kide da.
Mahaikidea
Ion Muñoa Errasti
(Zerain, 1985)
Giza Zientziak eta Komunikazioan lizentziatua da (Deustuko Unibertsitatea) eta Gizarte zientzietan doktore (Deustuko Unibertsitatea) iritzi publikoari eta erakunde publikoen komunikazioari buruzko tesiarekin. Egun, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Komunikazio Saileko kide eta komunikazioko ikertaldeko partaide. Unibertsitatetik kanpo, hainbat komunikabidetan kolaboratzaile lanetan aritzen da eta zenbait kultur eta gizarte elkartetan parte hartzen du. Jakintza arlo nagusiak gizarte komunikazio prozesuen eraldaketa, iritzi publikoa eta komunikazio politikoa ditu.
Mahaikidea
Jon Sarasua Maritxalar
(Aretxabaleta, 1966)
Komunikazioaz eta soziologiaz ikasten ibili ondoren 1996an Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerari lanarekin doktoratu zen informazio-zientzietan. Bertsolaritzaren munduan oso gazte sartu zen. Euskal Herriko Bertsolari txapelketako finalista ere izan zen 1986an, 19 urte zituela. Bere anaia Aitor Sarasuarekin Fauna txiki bat bertso berritan diskoa kaleratu zuen (Elkar, 1995). Gaur egun plazatik erretiraturik, Mondragon Unibertsitatean irakasle dabil. Hainbat egituraren bultzatzaile izan da, eta hainbat motatako argitalpenak sortu ditu arlo sozioekonomikoan eta hizkuntza gaietan. Garabide elkartearen sortzaileetarikoa ere bada.
Epaimahaiko idazkaria
Patxi Baztarrika Galparsoro
(Ataun, 1958)
Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua, Andoaingo euskara teknikaria da 1980. urteaz gero. Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide izan zen 1989-1995ean, gero Gipuzkoako diputatu nagusiaren kabineteburu 1999-2003an, Donostiako Udalean zinegotzi 2003-2007an eta Eusko Jaurlaritzan Hizkuntza Politikako sailburuorde 2005-2009 eta 2012-2016ko agintaldietan. Hainbat obra kolektibotan argitaratzeaz gain, besteak beste, Babeli gorazarre saiakera argitaratu zuen 2010ean. Bidegileak bildumarako Rikardo Arregiren biografia idatzi zuen.