XXVIII RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA
2016urtea
Oinarriak
Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak XXVIII. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:
Oinarriak ikusi
Oinarriak deskargatu
XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
XXVIII Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak XXVIII. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:
1) Sariaren xedea
Euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bib.intasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza sariaren helburua. Horrela, bada, ondorea zehazten den urtebeteko epearen barruan egin izan diren kazetaritza-lanen kalitatea eta bikaintasuna jendaurrean aitortzea eta saritzea da sari honen xedea, epaimahaiak eredugarrien iritzitako lanak sarituz.
2) Sari-atalak
• XXVIII Rikardo Arregi Kazetaritza saria.
Aipaturiko bi sari horiez gain, egoki edo beharrezko iritziz gero, Epaimahaiaren Sari Berezia egiteko aukera eskura du epaimahaiak
3) Sari-atalen ezaugarriak
2015eko maiatzaren 7tik 2016ko maiatzaren 6ra bitartean egunkari eta aldizkarietan, agerkari digitaletan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek daukate saria eskuratzeko aukera.
Saria erabakitzeko irizpide nagusiak honako hauek izango dira: kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna, eredugarritasuna hala euskal kazetaritzarako nola inguruan egiten denerako.
Ondorioz, aipatutako irizpideen arabera nabarmendutako artikulu edo erreportaje bakanak nahiz sortak, sekzio bat, irrati edo telebistako erreportaje bat edo erreportaje-sorta bat edo programa bat ... horietarik edozer saritu ahal izango du epaimahaiak.
Proiektu komunikatibo osoak ez dira atal honetan sarituko, baina epaimahaiak aukera izango du Sari Berezirako kontuan hartzeko.
Kazetaritzaren hastapenetan dabiltzanei zuzendutako saria da hau, eta, ondorioz, hogeita zazpi urtez azpikoek, hau da, 2016an, hogeita zazpi urte edo gutxiago izango dituztenek parte har dezakete atal honetan.
Herrietako aldizkari eta irrati eta telebistak, hala nola hedadura zabalago ko komunikabideak: horietatik guztietatik edozein izan daiteke 27 urtez azpikoek Kazetari Berria saria jasotzeko lana plazaratzeko erabilitako komunikabidea.
4) Lanak aurkeztea
3.- Aurkeztutako lan guztiak argitaratu edota emititu izan direla egiaztatzeko, prentsa idatzian argitaratutako idazlanen kasuan, argitalpenaren kopia bat bidali beharko da, eta, irrati edo telebistako emanaldien kasuan, berriz, dagokion enpresak luzatutako emisio-ziurtagiria.
Edozein modutara ere, nahikoa litzateke aipatutako argitalpenaren kopia edo emisio-ziurtagiriaren ordez lana aurkezten duenaren beraren zinpeko aitorpena igortzea, argitalpen edo emisio eguna eta komunikabidea adieraziz, edota interneten eskuragarri dagoen lotura jakinaraztea. Beste horrenbeste esan liteke agerkari digitalez ere.
5.-Aurkeztutako lanak, edozein euskarri tan aurkeztuta
5) Sariak
Kazetari Berria saria eskuratzen duenari 3.000 euro garbi emango zaizkio.
Gainera, lehen bi sari-ataletako saridunei Rikardo Arregi Kazetaritza sariaren Xabier Laka eskultoreak egindako eskultura emango zaie, Epaimahaiaren Sari Berezia balego, Xabier Lakaren serigrafia eskuratuko dute. Era berean, agiri-diplomak jasoko dituzte saridun guztiek.
6) Epaimahaia
• Mahaiburua: Andoaingo Udaleko Euskararen Normalizaziorako zinegotzia, Ainara Rodriguez Zalakain, edo honek bere ordezko gisa izendatutako udalkidea.
• Mahaikideak: Allande Boutin, Idurre Eskisabel, Goio Arana eta Marijo Deogracias.
• Idazkaria: Andoaingo Udaleko euskara teknikaria, hizpidez baina hautespiderik gabe jardungo duena.
7) Sariei buruzko Azken Erabakia
2016ko uztailaren 9an emango da aditzera sariei buruz epaimahaiak
hartutako Azken Erabakia, apelaezina izango dena, Andoaingo Bastero
Kulturgunean ospatuko den ekitaldi berezian.
8) Baldintzak onartzea
Sari honetara aurkezteak oinarriok ontzat ematea dakar berarekin, eta
saria jasotzeko nahitaezkoa izango da oinarriotan finkatutako
betebeharrak osorik betetzea.
Sustrai Colina (Urruña, 1982)
Sari nagusia
Zuzenbidean lizentziatua Baionako unibertsitatean. Bertsolari gisa lau aldiz izan da Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko finalista eta Iparraldeko egungo txapelduna da. Hedabide ezberdinetan kolaboratu ondoren (Argia, Berria, Euskadi Irratia...), 2007-an ekin zion ARGIA aldizkariko “Deabruaren Abokatua” sailean elkarrizketa laburrak egiteari, eta 2008-tik 2016-ra bitartean aritu da “Pertsonaia” sailean elkarrizketa luzeak
egiten.
Era berean, trebea da Sustrai hizkuntzarekin jolasten, eta hainbat modu erabiltzen du elkarrizketatuen erantzunak azaleratzeko, tarteka beraiengan harridura sortzeraino. Gertutasunetik aritzen da beti, baina distantzia mantentzea lortzen du, lerratu gabe.
Lehiaketara aurkeztutako elkarrizketa sortan anitzak izan dira pertsonaiak: Alda Facio, Jann-Marc Rouillan, Andoni Lubaki, Susan George, Andoni Olariaga... Eta elkarrizketak oso luzeak izan gabe ere, guztiei etekin handia atera die.
Elkarrizketen atzean dagoen aurre-lanketa handia sumatzen da: irakurleontzat hain ezagunak ez diren elkarrizketatuak ezagutzera eman arte lantzen ditu; ezagunak direnei, berriz, beste ertz bat ateratzeko gai izan da.
Unai Oiartzun (Irun, 1992)
Kazetari berria saria
Tokiko hedabideak izan dira kazetari berri asko lanean sartzeko lehenengo atea, eta horixe izan da Unairen kasua: Irunero udal aldizkariaren atetik sartu baita kazetaritza munduan. Eremu horretan ibiltzen diren kazetari gazteen izaera eta moduak ondo azalarazten ditu: inguru hurbileko istorio eta herritarren bizipenak kontatzea, gertutik, gero ikuspegia irekitzeko. Testu motzetara egokitu behar izaten du kontakizuna, baina oso era egokian moldatzen da, gai batzuek eskaini dezaketen sentsazionalismoan erori gabe, duintasunez jorratzen ditu gaiak.
Gainera, azpimarratu behar dugu lan duin hori inguru zailean egin duela, Irunero udal aldizkarian maketazioa eta irudia ez baitira edukia bezain beste zaintzen. Hala ere, Unairen lumak lortzen du, behin aukera emanda, istorioan murgiltzea. Hori dela eta, epaimahaikideok deia luzatu nahi genioke Irunero aldizkaria egiten duen lantaldeari aldizkariaren itxuraldaketa hurrengo ikasturterako erronka izan dadin. Izan ere, irudiak geroz eta garrantzia gehiago duen gizarte honetan, ezinbesteko bilakatu da irakurlearen erakarmena lehenengo kolpetik bertatik lortzea. Unai bezalako berri emaileen lana erakargarriago egingo luke eta Irungo euskarazko kazetaritzari prestigio emango lioke.
Amagoia Gurrutxaga (Matxinbenta, 1971)
Epaimahaiaren Sari Berezia
Kazetaria da ogibidez duela 22 urtetik.
1991n hasi zen ARGIA aldizkarian lanean, Amagoia Iban ezizenez, Leioako Kazetaritza Zientzien Fakultatean kazetari titulua lortzeko bigarren urtean zegoela, ikasketak utzi eta ARGIAko lanean murgildu zen.
1994an ARGIA utzi, eta tarte batez EGIN egunkariko Zarauzko kronista lanetan aritu ondoren, EUSKALDUNON EGUNKARIAn hasi zen lanean, hedabidea 2003an itxiarazi zuten arte.
BERRIA egunkariaren sorreran parte hartu zuen eta bertako langilea da jaio zenetik. Kazetari lan horrez aparte, Zarauzko postalak. 36ko gerra liburua argitaratu zuen 2013an.
Ezin dugu aipatu barik utzi, elkarrizketatuaren euskararen aldaerari eutsi izanak testigantzari ematen dion hurbiltasuna.
Epaimahaia
Epaimahaiburua
Ainara Rodrigez Zalakain
(Andoain, 1985)
Kazetaritzan lizentziaduna. Herri mugimenduko erakunde ezberdinetan komunikazio lanetan jardun ostean, 2008. urtean berria egunkarian bekadun aritua. 2010. urtean Gara egunkarian kazetari lanetan jardun ondoren, udalgintzarako jauzia eginda. 2011. urtetik hona, Andoaingo Udaleko Euskararen Normalkuntzarako Lansaileko arduradun politikoa, baita Langileria, Antolakuntza eta Barne Araubidetzekoa eta Kirol Patronatukoa ere.
Mahaikidea
Allande Boutin Mandagaran
(Vernon, Normandia, 1958)
Zuzenbide publikoan lizentziaduna zientzi politiko estudioak egin ondoren. Parisen hazi eta hezia, Le Point eta Le Monde berri paperetan lehen urratsak eginda, Pariseko TVE-n ere lanean aritua, 1988-ko azaroan, Baionako ETB-ko korrespontsalia ideki aitzin. 1992-ko azaroaz geroztik Iparraldeko France 3 Euskal Herri telebista publikoan kazetaria eta Akitaniako Txirrita euskarazko emankizunaren arduradun eta aurkezlea.
Mahaikidea
Goio Arana Arrieta
(Arrasate, 1962)
Kazetaritzan lizentziaduna. Urteetan lan egin eta gero euskarazko tokiko hedabideetan, prentsa-diseinuan eta diseinu grafikoan, egun, eskolak ematen ditu Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduan. Gainera, Komunikazio arduraduna da unibertsitate horretako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.
Mahaikidea
Idurre Eskisabel Larrañaga
(Beasain, 1970)
Kazetaritzan eta Antropologian lizentziaduna. Urte askoan euskal prentsan aritua, lehendabizi ‘Egunkaria’-n eta hura indarrez itxi ondoren ‘Berria’-n. Beste hedabide batzuetan ere aritu da kolaboratzaile, hala nola, tokiko aldizkarietan edo Euskadi, Euskalerria zein Info7 irratietan. Orain, zutabea idazten du egunero ‘Berria’-n eta irakasle da EHUko Gizarte eta Informazio Zientzien Fakultatean.
Mahaikidea
Marijo Deogracias Horrillo
(Antzuola, 1973)
Kazetaritzan lizentziaduna. Multimedia mas- terra eta Gizarte Komunikazioa masterra. Tokiko hedabideetan hasu zuen kazetari ibilbidea, prentsa idatzian, irratian eta telebistan. Prentsa bulego lanetan ibilia, Eusko Legebiltzarrean. EHUko unibertsitatean ari da gaur egun NOR ikerketa taldean tesia egiten.
Epaimahaiaren idazkaria
Arantza Aguado Perugorria
(Altza, 1966)
Geografian eta Kultur Antropologian lizentziaduna. 1992tik 2001 bitartean Gipuzkoako Abegi euskaltegietan euskara irakasle eta kudeatzaile. 2002tik aurrera administrari laguntzaile lanetan ibilia Andoaingo Udaleko hainbat lansailetan. 2011n Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuko hizkuntza normalizatzaile eta 2013ko otsailetik euskara teknikari udal horretan bertan.