XXVI RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA
2014urtea
Oinarriak
Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak XXVI. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:
Oinarriak ikusi
Oinarriak deskargatu
XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
XXVI Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
1) Sariaren xedea
Euskarazko kazetaritzaren kalitatea, b ika in tasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza sariaren
helburua. Horrela, bada, ondoren 2ehazten den urtebeteko epearen
barruan egin izan diren kazetaritza-lanen kalitatea eta bikaintasuna
jendaurr€an aitortzea eta saritzea da sari honen xedea, epaimahaiak
eredugarrien iritzitako lanak sarituz.
2) Sari-atalak
• XXVI. Rikardo Arregi Kazetaritza saria.
Aipaturiko bi sari horiez gain, egoki edo beharrezko iritziz gero, Epaimahaiaren Sari Berezia egiteko aukera eskura du epaimahaiak.
3) Sari-atalen ezaugarriak
Edozein mota edo generotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Epaimahaiak, hortaz, inolako genero-mugarik gabe erabakiko du saria.
Ondorioz, aipatutako irizpideen arabera nabarmendutako artikulu edo erreportaje bakanak nahiz sortak, sekzio bat, irrati edo telebistako erreportaje bat edo erreportaje-sorta bat edo programa bat ... horietarik edozer saritu ahal izango du epaimahaiak.
2.- Kazetari Berria saria izeneko atala.
Kazetaritzaren hastapenetan dabiltzanei zuzendutako saria da hau, eta, ondorioz, hogeita zazpi urtez azpikoek, hau da, 2014an, hogeita zazpi urte edo gutxiago izango dituztenek parte har dezakete atal honetan.
4) Lanak aurkeztea
Aditzera ematen da, nolanahi ere, saria eskuratzeko ez dela ezinbestekoa izango inork aldez aurretik lanak eta/edo proposamenak aurkeztea. Izan ere, epaimahaiak egokien irizten duen moduan egingo ditu sari hori erabakitzeko egin beharreko jarraipen eta hautaketa lanak. Hala eta guztiz ere, lanak eta/edo proposamenak aurkez ditzaten dei egiten zaie autore, komunikabide eta sariaren helburuekin zerikusirik dutenei.
2.- Kazetari Berria saria izeneko atalean saria eskuratzeko nahitaezkoa da lanak aurkeztea. Izan ere, atal honetako saria aurkeztutakoen artean erabakiko baitu epaimahaiak. Kasu honetan ere autoreek nahiz komunikabideek hala nola sariaren helburuekin zerikusirik duen edozeinek aurkez ditzake lanak, 2014ko maiatzaren 12a baino lehen gero aipatzen den helbidera lanaren bost kopia bidaliz.
3.- Hona sarira aurkeztutako lanak bidaltzeko helbidea:
Andoaingo Udala
4.-Sarituak izan ez diren lanen kopiak uztailaren 31arte jaso ahal izango dira Andoaingo Euskara Zerbitzuan. Egun horretarko jaso ez direnak puskatu eta bota egingo dira.
5) Sariak
Kazetari Berria saria eskuratzen duenari 3.000 euro garbi emango zaizkio.
Gainera, lehen bi sari-ataletako saridunei Rikardo Arregi Kazetaritza sariaren Xabier Laka eskultoreak egindako oroigarria emango zaie eta agiri-diplomakjasoko dituzte saridun guztiek.
6) Epaimahaia
• Mahaiburua: Andoaingo Udaleko Euskarako zinegotzia, Ainara Rodriguez Zalakain, edo honek bere ordezko gisa izendatutako udalkidea.
• Mahaikideak: Allande Boutin, Idurre Eskisabel, Goio Arana eta Marijo Deogracias.
• Idazkaria: Andoaingo Udaleko euskara teknikaria, hizpidez baina hautespiderik gabe jardungo duena.
7) Sariei buruzko Azken Erabakia
8) Baldintzak onartzea
Sari honetara aurkezteak oinarriak ontzat ematea dakar berarekin, eta
saria jasotzeko nahitaezkoa izango da oinarriotan finkatutako
betebeharrak osorik betetzea.
Beñat Zamalloa (Aretxabaleta, 1986)

Sari nagusia
Freelance kazetaria da. Ikus-entzunezko Komunikazioa (Mondragon Unibertsitatea) ikasten hasi berritan heldu zien erakundeen komunikazioan lan egin eta Berria-n kolaboratzeari. 2012ra arte erakundeen komunikazioa, kulturgintza eta kazetaritza uztartu zituen. Ordutik kazetaritzari emana bizi da hainbat hedabidetarako proiektuak diseinatzen eta garatzen. 2007z geroztik hainbat hedabidetan bertsolari txapelketen jarraipena egin izan du.
Irakurle zein entzule ororengana iristeko, lehiaketaren ikuspegi osatua, koherentea eskaini du, enfoke ezberdinak jorratu: protagonistak, giroa..., periferiaren ikuspegitik muinera eraman gaitu.
Era berean deigarria da kazetari bakar batek horrelako lan eskerga egin izanak eta horrek adierazten duen aldez aurretikako planifikazioa; ondo aukeratzea zer eta nola landu. Hala ere, hausnarketa lan hori ez da traba izan eguneroko kazetaritza, egunero idatzi eta informatu behar hori gauzatzeko.
Berria egunkarian idatzi dituen lanetan oso idazkera ona eta dotore erakutsi du, edozein delarik erabilitako generoa: elkarrizketak,kronikak eta erreportajeak...Genero ezberdinez gain, gaur egungo informazio gizarteak eskaintzen dizkigun euskarri gehienak erabili ditu: irratia, telebista, interneta eta sare sozialak. Horien guztien bidez txapelketari buruzko unean uneko informazioa jarri digu begi bistan.
Garikoitz Goikoetxea (Elduain, 1989)

Kazetari berria saria
Elduainen (Gipuzkoa) jaioa, 1989an. Kazetaritzan lizentziaduna EHU Euskal Herriko Unibertsitatean. 2008an hasi zen Berria-n, bekadun, Politika sailean. Kazeta horretan ari da ordutik, hainbat sailetan. Azken urteak Gizartea sailean daramatza, hainbat gairen jiran, baina batez ere hezkuntzako gaietan murgilduta.
Laburbilduz esan daiteke kazetaritza-praktika onaren lagina dela aurten saritutako hau.
Eider Goenagak koordinatutako taldea

Epaimahaiaren Sari Berezia
Talde handi batean lan egin izanak indarra erakuste n du, emaitza ederra, ezin hobea. Liburuan ere bere garapena izan duen arren, sari honekin aintzatetsi nahi da multimedian egindako saiakera interesgarria.
Epaimahaikideek “Gal 30 urte” posible egin duten kazetarien artean, berriki zendu
Epaimahaia

Epaimahaiburua
Ainara Rodriguez Zalakain
(Andoain, 1985)
Kazetaritzan lizentziaduna. Herri mugimenduko erakunde ezberdinetan komunikazio lanetan jardun ostean, 2008. urtean berria egunkarian bekadun aritua. 2010. urtean Gara egunkarian kazetari lanetan jardun ondoren, udalgintzarako jauzia eginda. 2011. urtetik hona, Andoaingo Udaleko Euskararen Normalkuntzarako Lansaileko arduradun politikoa, baita Langileria, Antolakuntza eta Barne Eraentza eta Kirol Patronatukoa ere.

Mahaikidea
Allande Boutin Mandagaran
(Vernon, Normandia, 1958)
Zuzenbide publikoan lizentziaduna zientzi politiko estudioak egin ondoren. Parisen hazi eta hezia, Le Point eta Le Monde berri paperetan lehen urratsak eginda, Pariseko TVE-n ere lanean aritua, 1988-ko azaroan, Baionako ETB-ko korrespontsalia ideki aitzin. 1992-ko azaroaz geroztik Iparraldeko France 3 Euskal Herri telebista publikoan kazetaria eta Akitaniako Txirrita euskarazko emankizunaren arduradun eta aurkezlea.

Mahaikidea
Idurre Eskisabel Larrañaga
(Beasain, 1970)
Kazetaritzan eta Antropologian lizentziaduna. Urte askoan euskal prentsan aritua, lehendabizi ‘Egunkaria’-n eta hura indarrez itxi ondoren ‘Berria’-n. Beste hedabide batzuetan ere aritu da kolaboratzaile, hala nola, tokiko aldizkarietan edo Euskadi, Euskalerria zein Info7 irratietan. Orain, zutabea idazten du egunero ‘Berria’-n eta irakasle da EHUko Gizarte eta Informazio Zientzien Fakultatean.

Mahaikidea
Goio Arana Arrieta
(Arrasate, 1962)
Kazetaritzan lizentziaduna. Urteetan lan egin eta gero euskarazko tokiko hedabideetan, prentsa-diseinuan eta diseinu grafikoan, egun, eskolak ematen ditu Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduan. Gainera, Komunikazio arduraduna da unibertsitate horretako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.

Mahaikidea
Marijo Deogracias Horrillo
(Antzuola, 1973)
Kazetaritzan lizentziaduna. Multimedia masterra. Tokiko hedabideetan hasi zuen kazetari ibilbidea, prentsa idatzian, irratian eta telebistan. Prentsa bulego lanetan ibilia, Eusko Legebiltzarrean. EHUko unibertsitatean ari da gaur egun Gizarte Komunikazioa masterrean, egunkarien ikus-entzunezkotasuna ikertzen.

Epaimahaiaren idazkaria
Arantza Aguado Perugorria
(Altza, 1966)
Geografian eta Kultur Antropologian lizentziaduna. 1992tik 2001 bitartean Gipuzkoako Abegi euskaltegietan euskara irakasle eta kudeatzaile. 2002tik aurrera administrari laguntzaile lanetan ibilia Andoaingo Udaleko hainbat lansailetan. 2011n Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuko hizkuntza normalizatzaile eta 2013ko otsailetik euskara teknikari udal horretan bertan.