XVIII RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA
2006urtea
Oinarriak
Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak XVIII. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:
Oinarriak ikusi
Oinarriak deskargatu
XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
XVIII Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
1) Sariaren xedea
Euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza sariaren
helburua. Horrela, bada, ondoren zehazten den urtebeteko epearen
barruan egin izan diren kazetaritza-lanen kalitatea eta bikaintasuna
jendaurrean aitortzea eta saritzea da sari honen xedea, epaimahaiak
eredugarrien iritzitako lanak sarituz.
2) Sari-atalak
Aipaturiko hiru sari horiez gain egoki edo beharrezko iritziz gero Aipamen Berezia egiteko aukera eskura du epaimahaiak.
Halaber, euskal kazetaritzaren historian ezinbesteko erreferentzia izan diren erakunde, ekimen eta pertsonei Ohorezko Aipamena egiteko aukera ere aitortzen zaio epaimahaiari.
3) Sari-atalen ezaugarriak
2005eko maiatzaren 16tik 2006ko maiatzaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan, agerkari digitaletan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek, hala nola aipatu epe eta komunikabide horietan kazetaritza-lanak plazaratu dituztenek daukate saria eskuratzeko aukera.
Ondorioz, aipatutako irizpideen arabera nabarmendutako artikulu edo erreportaje bakanak nahiz sortak, sekzio bat, irrati edo telebistako erreportaje bat edo erreportaje-sorta bat edo programa bat, kazetari bat, kazetari talde bat... horietarik edozer eta/edo edozein saritu ahal izango du epaimahaiak.
2.- "Kazetari Berria saria" izeneko atala.
Kazetaritzaren hastapenetan dabiltzanei zuzendutako saria da hau, eta, ondorioz, hogeita zazpi urtez azpikoek, hau da, 2006an, hogeita zazpi urte edo gutxiago izango dituztenek parte har dezakete atal honetan.
Herrietako aldizkari eta irrati eta telebistak, hala nola hedadura zabalagoko komunikabideak: horietatik guztietatik edozein izan daiteke 27 urtez azpikoek Kazetari Berria saria jasotzeko lana plazaratzeko erabilitako komunikabidea.
Edozein mota edo jenerotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Horrela, bada, 2005eko maiatzaren 16tik 2006ko maiatzaren 15era bitartean prentsa idatzian edo irrati eta telebistetan plazaratutako artikulu, erreportaje, informazio-programa, magazin eta abarren artean kalitatea eta egokitasuna kontuan hartuz epaimahaiaren iritzian bikainena denari emango zaio saria.
3.- "Epaimahaiaren Sari Berezia" izeneko atala.
2005eko maiatzaren 16tik 2006ko maiatzaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek, hala nola aipatu epe eta komunikabide horietan kazetaritza-lanak plazaratu dituztenek daukate saria eskuratzeko aukera. Beraz, Sari Nagusirako hautagaien artetik, epaimahaiaren iritziz bereziki saritu nahi duen irizpide jakin bati jarraituz emango da sari hau.
Edizio bakoitzean osatzen den epaimahaiak aukeratuko du zein irizpide nabarmendu nahi duen. Epaimahaiareh azken Erabakian argituko du Epaimahaiak zein irizpideren arabera eman duen Epaimahaiaren Sari Berezia.
4) Lanak aurkeztea
Aditzera ematen da, nolanahi ere, saria eskuratzeko ez dela ezinbestekoa izango inork aldez aurretik lanak eta/edo proposamenak aurkeztea. Izan ere, epaimahaiak egokien irizten duen moduan egingo ditu sari hori erabakitzeko egin beharreko jarraipen eta hautaketa lanak. Hala eta guztiz ere, lanak eta/edo proposamenak aurkez ditzaten dei egiten zaie autore, komunikabide eta sariaren helburuekin zerikustekorik dutenei.
Kasu honetan ere autoreek nahiz komunikabideek hala nola sariaren helburuekin zerikustekorik duen edozeinek aurkez ditzakete lanak, 2006ko maiatzaren 25a baino lehen gero aipatzen den helbidera lanaren sei kopia bidaliz.
3.- "Epaimahaiaren sari berezia" eskuratzeko ez da ezinbestekoa izango lanak aurkeztea. Aurkezteko modua, ordea, Sari Nagusirako emandako irizpideen arabera egingo da.
4.- Hona sarira aurkeztutako lanak bidaltzeko helbidea:
5) Sariak
Sarietako edozein hutsik utzi ahal izango du Epaimahaiak.
6) Epaimahaia
*Mahaiburua: Andoaingo Udaleko Alkatea, Jose Antonio Perez Gabarain, edo honek bere ordezko gisa izendatutako udalkidea.
7) Sariei buruzko Azken Erabakia
8) Baldintzak onartzea
Sari honetara aurkezteak oinarriak ontzat ematea dakar berarekin, eta
saria jasotzeko nahitaezkoa izango da oinarriotan finkatutako
betebeharrak osorik betetzea.
Sariak
Epaimahaiaren Sari Berezia
Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazio arloko profesionalen lan taldea
Imanol Murua Uria (Zarautz, 1966)
Sari nagusia
Saridunak: Imanol Murua Uria.
Saritutako lana: 2005eko ekainetik 2006ko maiatzera Berria egunkarian, paperezko euskarrian zein Mahai Jokoan izeneko blogean, egindako lanak.
Saria: Diploma, 9.000,- euroko diru-saria eta Xabier Laka eskultorearen oroitikurra.
Ekaitz Agirre Intxausti
Kazetari berria saria
Sariduna: Ekaitz Agirre Intxausti.
Saritutako lana: 2005eko ekainetik 2006ko maiatzera bitartean Berria egunkarian mendiari buruz argitaratutako lanak.
Saria: Diploma, 3.000,- euroko diru-saria eta Xabier Laka eskultorearen oroitikurra.
Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazio arloko profesionalen lan taldea
Epaimahaiaren Sari Berezia
Saridunak: Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazio arloko profesionalen lan taldea.
Saritutako lana: 2005eko ekainetik 2006ko maiatzera euskarri ezberdinetan-Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian, Teknopolis telebista saioan eta Norteko Ferrokarrila irratsaioan- kaleratutako lanak.
Saria: Diploma eta 4.000,- euroko diru-saria.
Pello Zabala (Amezketa, 1943)
Ohorezko aipamena
Saridunak: Pello Zabala.
Saritutako lana:
- Sarituak eskola sortu du, bere arrastoa utzi du. Irratitik abiatuta, telebistan ere eredugarria gertatu da.
- Ekarpen handiak egin ditu, hiztegia finkatzen, tradizioaren eta modernitatearen arteko zubia egiten.
- Eguraldiarekin loturiko informazioa, kazetaritza genero bihurtu du, sinesgarritasuna eman dio, atala zena genero duin bihurtuz.
- Egindako teorizazio lana azpimarragarria da.
- Egindakoa lan duina da, bikaina, aberatsa.
- Komunikazio eredu bizia sortu du, herritarren parte-hartzea sustatzen duena. Hurbiltasuna lortzen du mezua egokituz entzulegoari. Azalpena bizitasunarekin lotzen da, hitz jario gozoaz apaindurik.
Epaimahaia
Epaimahaiburua
Jose Antonio Pérez Gabarain
(Tolosa, 1944)
Diktaduraren garaian sindikalgintzan eta auzolangintzan jardun ondoren, Frankismoaren osteko lehenengo udal demokratikoan alkate hautatu zuten, 1979. urtean, Euskadiko Ezkerra alderdiko hautagai izan zelarik. Geroztik tokiko politikagintzan jardun du, urte askoan, bai Udalean (lau agintaldiz jardun zuen eta hirutan izan zen alkate) bai Gipuzkoako Batzarre Nagusietan bi legegintzalditan, PSE-EEko ordezkari gisa. Bere jardun politikoaren azken urteak senatari gisa eman zituen Madrilen, Gipuzkoa ordezkatuz.
Mahaikidea
Jose Inazio Basterretxea Polo
(Galdakao, 1959)
Kazetaritzan doktore (EHU), gaur egun EHUko Gizarteeta Komunikazio-zientzien Fakultateko irakasle titularra da. Ezagunak dira komunikazioa azterkizun duten bere ikerketa- eta irakaskuntza lanak: Arerioen dualitatea kartel politikoan (EHU,1996); Semiotika eta Masa-Komunikazioa (UEU,1997); Komunikazioaren eta Informazioaren Oinarriak (UEU, 1997); Kultura-aniztasuna eta Gizarte-komunikazioa (UEU, 2002); Aurkari ikusezina, identitateaz eta gizarte-komunikazioaz (Alberdania, 2003). Euskal Telebebistan jardun zuen hamaika urtez, eta sarri kolaboratu du euskal medioekin.
Mahaikidea
Agustin Errotabehere Etxeberri
(Baigorri 1945)
Nekazataritza ingeniari ikasketak egin zituen Angerseko eskolan eta hori izan du urte askoz ogibide, lehenik irakasle gisa Hazparneko Nekazaritza Eskolan eta, ondoren, gehien bat Lur Berri Kooperatiban, iparraldeko nekazari munduan murgildurik. Iparraldeko ezagutza sakon horrek eraman zuen duela urte asko kazetaritza mundura, eta 13 urtez kazetari gisa jardun zuen Euskadi Irratian eta Euskal Telebistan, baina baita aurretik eta ondoren prentsa idatzian ere, Herria, Argia, La Semaine du Pays basque eta Sud –Ouest hedabideetan.
Mahaikidea
Mikel Irizar Intxausti
(Orzmaitegi, 1954)
Enpresa Zientzietako ikasketak egin zituen Madrilgo Complutense-an. Arrasate Press-en artikulugile (1988-1998), Arrasate Telebistan hainbat saioren editore eta aurkezle (1990-1994) eta Arrasate Komunikabideak elkarteko sortzaile eta lehendakari izan zen (1991-1993). Gainera, Euskal Telebistaren Hitzaro eta Lengua Viva saioetan aurkezle izan ondoren (1995-2000), Goiena multimediaren sortzaile eta zuzendari nagusi izana da (1999-2001). Baita Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioaren lehendakari ere bi urtez.
Mahaikidea
Ana Urkiza Ibaibarriaga
(Ondarroa, 1969)
Kazetaritzan lizentziatua (EHU), Hizkuntzalaritzan diplomatua (UNED) eta Enpresa Komunikazioan eta Komunikazio komertzialean masterra (ESC-Toulouse). DANOBAT Taldeko komunikazio arduraduna izan zen hainbat urtez, eta baita Euskal Idazleen Elkarteko kudeatzaile ere. Deustuko Unibertsitateko irakasle gisa dihardu. Hainbat komunikabidetan kolaboratu du, besteak beste, Berria eta Deia egunkarietan. Literatur idazle gisa, obra zabala du argitaratua ipuin eta poesia generotan eta haur eta gazte literaturan ere.
Epaimahaiaren idazkaria
Nekane Goikoetxea Agirre
(Deba, 1970)
Mondragon Unibertsitatean irakasle lanetan dihardu 2009az geroztik, Humanitate eta Hezkuntza zientzien fakultatean. Soziolinguistika eta Kultur Ikasketen eremuan egiten du lan. Hainbat argitalpen ditu arlo hauetan. Pedagogian doktoratu zen (EHU, 2006) eta Kultura garaikidearen inguruko masterra egina du (UOC, 2016). Andoaingo Udaleko euskara teknikari eta arduradun gisa aritu zen beharrean (2000-2009) eta, horrenbestez, Rikardo Arregi Kazetaritza Sariko idazkari eta arduradun tekniko legez.
Mahaikidea
Arantxa Urretabizkaia Bejarano
(Donostia, 1947)
Donostian sortutako hondarribitarra. Historian lizenziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean eta kazetaritzako ikasketak bukatu gabe utzi zituen. Kazetari da lanbidez eta hainbat komunikabidetan egin du lan (Egin, ETB, Diario Vasco, El Mundo, Radio 1...) Ibilbide eta oihartzun handiko idazlea, poesia eta eleberria landu ditu. Azken atal honetan, besteak beste, Zergatik Panpox, Aspaldian, Saturno eta Koaderno Gorria obrak argitaratu ditu. Argitara eman duen azken lana Bidean ikasia izan da (Alberdania, 2016).