XIII RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA
2001urtea
Oinarriak
Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak XIII. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:
Oinarriak ikusi
Oinarriak deskargatu
XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
XIII Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
1) Sariaren xedea
Euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza
bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza sariaren helburua. Horrela,
bada, ondoren zehazten den urtebeteko epearen barruan egin izan diren
kazetaritza-lanen kalitatea eta bikaintasuna jendaurrean aitortzea eta
saritzea da sari honen xedea, epaimahaiak eredugarrien iritzitako lanak
sarituz.
2) Sari-atalak
Aipaturiko bi sari horiez gain egoki edo beharrezko iritziz gero Aipamen Berezia egiteko aukera eskura du epaimahaiak.
3) Sari-atalen ezaugarriak
2001eko maiatzaren 16tik 2002ko maiatzaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek, hala nola aipatu epe eta komunikabide horietan kazetaritza-lanak plazaratu dituztenek daukate saria eskuratzeko aukera.
2.- "Kazetari Berria saria" izeneko atala.
Kazetaritzaren hastapenetan dabiltzanei zuzendutako saria da hau, eta, ondorioz, hogeita bost urtez azpikoek, hau da, 2002ko maiatzaren 15ean, artean, hogeita bost urte edo gutxiago izango dituztenek partehar dezakete atal honetan.
4) Lanak aurkeztea
Aditzera ematen da, nolanahi ere, saria eskuratzeko ez dela ezinbestekoa izango inork aldez aurretik lanak eta/edo proposamenak aurkeztea. Izan ere, epaimahaiak egokien irizten duen moduan egingo ditu sari hori erabakitzeko egin beharreko jarraipen eta hautaketa lanak. Hala eta guztiz ere, lanak eta/edo proposamenak aurkez ditzaten dei egiten zaie autore, komunikabide eta sariaren helburuekin zerikustekorik dutenei.
5) Sariak
6) Epaimahaia
* Mahaikideak: Allande Boutin jauna, Laura Mintegi andrea, Koldo Ordozgoiti jauna, Ana Urkiza andrea eta Iñaki Zabaleta jauna.
* Idazkaria: Andoaingo Udaleko Euskara teknikaria, Nekane Goikoetxea andrea, hizpidez baina hautespiderik gabe jardungo duena.
7) Sariei buruzko Azken Erabakia
8) Baldintzak onartzea
Sari honetara aurkezteak oinarriok ontzat ematea dakar berarekin, eta
saria jasotzeko nahitaezkoa izango da oinarriotan finkatutako
betebeharrak osorik betetzea.
Arantxa Urretabizkaia (Donostia, 1947)
Sari nagusia
Saridunak: Arantxa Urretabizkaia.
Saritutako lana: Zabalik astekariko elkarrizketak.
Saria: Diploma eta 1.000.000 pezetako diru saria.
Ander Izagirre (Donostia, 1976)
Kazetari berria saria
Saridunak: Ander Izagirre.
Saritutako lana: Pangea espedizioa jarraitzeko kronikak.
Saria: Diploma eta 400.000 pezetako diru saria.
Xipri Arbelbide (Heleta, 1934)
Ohorezko aipamena
Saridunak: Xipri Arbelbide
Saria: Ohorezko aipamena.
Zazpi senideko famili batean, 1934ko abenduaren 17an sortu zen gaurOhorezko Aipamena jasoko duen kazetaria. Heleta du sorterria XipriArbelbidek. Baxe-nafar hori apaiza baino kazetari gisa ezagunagoa daeuskaldunen unibertsoan. Aspalditik piztu zen bere baitan kazetaritzazaletasuna.Apaizgai baizik ez zela, Iparraldeko Herria kazetan idazten hasizen. Gero Landesetako Tarnoseko seminarioan grekera eta ingelesekoirakaslea izan zen hiru urtez. Boli kostan hamabi urtez hango seminarioanirakasle eta Tiassaleko herrian apaiz. Parisen urtebetez Ecole des HautesEtudes en Sciences Sociales delakoan ikasle, berriro Euskal Herrira itzuliarte. Ez dezagun ahantzi hala ere, Aljeriako gerlan izana dugula.
Epaimahaia
Epaimahaiburua
Jose Antonio Barandiaran Ezama
(Andoain, 1953)
Gaztetandik ibilbide luzea izan zuen gazte mugimenduetan (JOC eta bestelakoetan) eta 20 urte zituela EHAS erakundean (gerora HASI izango zena) sartu zen, 1990. urtera arte. Bi agintaldietan Herri Batasunaren zinegotzi eta bozeramaile izan zen (1983-87 eta 1987-91) eta 1999-2003 bitartekoan alkate izendatua izan zen udal hauteskundeak irabazi ostean Ezker Abertzalearen hautagai gisa. Ogibidez, enpresa kudeatzaile izan zen urteetan, elikagaien eta hestebetekien alorrekoa, erretiroa hartu zuen arte.
Mahaikidea
Ana Urkiza Ibaibarriaga
(Ondarroa, 1969)
Kazetaritzan lizentziatua (EHU), Hizkuntzalaritzan diplomatua (UNED) eta Enpresa Komunikazioan eta Komunikazio komertzialean masterra (ESC-Toulouse). DANOBAT Taldeko komunikazio arduraduna izan zen hainbat urtez, eta baita Euskal Idazleen Elkarteko kudeatzaile ere. Deustuko Unibertsitateko irakasle gisa dihardu. Hainbat komunikabidetan kolaboratu du, besteak beste, Berria eta Deia egunkarietan. Literatur idazle gisa, obra zabala du argitaratua ipuin eta poesia generotan eta haur eta gazte literaturan ere.
Mahaikidea
Koldo Ordozgoiti Juanena
(Errenteria, 1959)
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan lizentziatu zen Informazio Zientzietan. 1982az geroztik kazetari lanetan aritu da Herri Irratian eta Euskal Telebistan, besteak beste, eta hainbat gune politikotan edo enpresarialetan komunikazio arduraduna izan da. 1996an hasi eta 2009ko maiatza arte Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko komunikazio zuzendari izan da, eta 2004az gero, Jaurlaritzako bozeramailearen laguntzaile lanetan aritu da. Gaur egun, komunikazio aholkulari independentea da.
Mahaikidea
Allande Boutin Mandagaran
(Vernon, Normandia, 1958)
Zuzenbide publikoan lizentziaduna zientzi politiko estudioak egin ondoren. Parisen hazi eta hezia, Le Point eta Le Monde berri paperetan lehen urratsak eginda, Pariseko TVE-n ere lanean aritua, 1988-ko azaroan, Baionako ETB-ko korrespontsalia ideki aitzin. 1992-ko azaroaz geroztik Iparraldeko France 3 Euskal Herri telebista publikoan kazetaria eta Akitaniako Txirrita euskarazko emankizunaren arduradun eta aurkezlea.
Mahaikidea
Iñaki Zabaleta Urkiola
(Leitza, 1952)
Euskal idazlea, kazetaria eta EHUko irakaslea da. Kazetaritzan doktorea da New Yorkeko Unibertsitatean. 1972-1982 bitartean Iruñeko Arturo Campion euskaltegian irakasle eta zuzendari izan zen, baita Egin egunkarian kazetari ere hainbat urtez. Egun irakasle da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bestalde, komunikazioaren eta irrati-telebistaren inguruan egindako lanen artean, aipagarriak dira: Komunikazioaren ikerkuntzarako metodologia (1997), El factor humano en radio y televisión (1994) eta Ikus-entzunezko informazioaren teknologia (2003), besteak beste.
Mahaikidea
Laura Mintegi Lakarra
(Lizarra, 1955)
Historian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean eta Psikologian doktoratua (EHU). 1981etik aurrera Hizkuntza eta Literatura irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskal PEN Klubaren sortzaile eta lehendakaria. Zenbait sari literarioren irabazle eta literatur sariketa ugaritan epaimahaikide, oso ezagunak dira argitara eman dituen narrazioak, eleberriak batik bat. Hamaika hedabidetan jardun du kolaboratzaile gisa: Anaitasuna, Egin, Elgacena, Susa, Argia, Ttua-ttua, Egunkaria, Gara, Jakin, Berria, Hegats, Egin Irratia, Bizkaia Irratia, Euskadi Irratia, Bilbo Hiria Irratia, Euskal Herria Irratia...
Epaimahaiaren idazkaria
Nekane Goikoetxea Agirre
(Deba, 1970)
Mondragon Unibertsitatean irakasle lanetan dihardu 2009az geroztik, Humanitate eta Hezkuntza zientzien fakultatean. Soziolinguistika eta Kultur Ikasketen eremuan egiten du lan. Hainbat argitalpen ditu arlo hauetan. Pedagogian doktoratu zen (EHU, 2006) eta Kultura garaikidearen inguruko masterra egina du (UOC, 2016). Andoaingo Udaleko euskara teknikari eta arduradun gisa aritu zen beharrean (2000-2009) eta, horrenbestez, Rikardo Arregi Kazetaritza Sariko idazkari eta arduradun tekniko legez.