Rikardo gizon osoa eta heldua zen, benetakoa.
Rikardo gizon osoa eta heldua zen, benetakoa. Areago, egiaz esan dezakegu herriren batean holako gizonak ez direla agertzen, behin edo behin besterik. Rikardo Arregiren pentsamenduan eragin pisuzkoa izan zuen Karlos Santamariak barru-barrutik idatzi zuen hori, Rikardo hil eta gutxira, 1969ko uztailaren 27ko Zeruko Argian. Hitz esanguratsuak, are gehiago kontuan izanda 27 urte betetzear hildako gazte bati buruz esanak direla.
Azken berriak
Entzun Rikardo
35. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA
2023urtea
Oinarriak
35. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA
Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz
egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta
garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak
35. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako deialdia egiten du, Eusko Jaurlaritzako
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren
dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:
35. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA
Oinarriak ikusi
Oinarriak deskargatu
XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
1.- Sariaren xedea
Euskarazko kazetaritzaren eta komunikazioaren
kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren helburua. Horrela, bada,
2022ko irailaren 16tik 2023ko irailaren 15era bitartean kazetaritzan eta
komunikazioan euskaraz egin diren lanen kalitatea eta bikaintasuna jendaurrean
aitortzea eta saritzea da sari honen xedea, aurrerago aipatzen diren
ezaugarrien arabera epaimahaiak eredugarrien irizten dituen lanak sarituz.
2.- Sari-atalak
Ondoko bi atalotan banatzen da saria:
·
Kazetaritza saria
·
Komunikazio saria
Epaimahaiak bere esku izango du euskal kazetaritzaren historian ezinbesteko erreferentzia izan diren erakunde, ekimen eta pertsonei Ohorezko mugarria emateko aukera. Ohorezko aipamena, beraz, bete-betean lotzen zaie euskarazko kazetaritzaren joan etorrian eragin erabakigarria izan duten gertakariei zein ibilbide pertsonalei.
3.- Sari-atalen ezaugarriak
Honakoak dira Kazetaritza Saria eta Komunikazio
Saria deiturikoen ezaugarri nagusiak:
·
Kazetaritza saria
2022ko irailaren 16tik 2023ko irailaren 15era
bitartean egunkari eta aldizkarietan, agerkari digitaletan edo irrati eta
telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek daukate saria eskuratzeko
aukera.
Berriemailetzarekin zuzen-zuzenean lotutako
saria da Kazetaritza Saria. Edozein
mota edo generotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera.
Epaimahaiak, hortaz, inolako genero-mugarik gabe erabakiko du saria. Izan ere,
sari honek bultzatu nahi du informazio edo iritzi emate edo interpretazio
generoetako edukien kalitatea, edozein delarik erabilitako sormen-modua,
narrazio-mota, zein igorpen-eredua.
Saria erabakitzeko irizpide nagusiak honako
hauek izango dira: kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna,
eredugarritasuna hala euskal kazetaritzarako nola inguruan egiten denerako.
Irizpide horiek aplikatzerakoan kontuan hartuko dira, besteak beste, kontakizun
informatiboaren gaineko datu-bilketa eta lanketa, informazio iturrien maila,
zehaztasuna, ikuspegi aniztasuna, hizkera, edukiaren balio periodistikoa,
sakontasuna edo iritzi/balorazioaz osatutako pieza periodistikoa. Kontuan
hartuko da, halaber, jorratutako kontakizunaren interes publikoa, zeinak
gizarte eta herritarren interesekoa izan behar baitu.
Ondorioz, aipatutako irizpideen arabera ezein
euskarritan nabarmendutako artikulu edo erreportaje bakanak nahiz sortak,
sekzio bat, irrati edo telebistako erreportaje bat edo erreportaje-sorta bat
edo programa bat, kazetari bat zein kazetari talde bat izan lan sarituen
egileak, edo ezein euskarritako zutabeak: horietatik guztietatik edozer saritu
ahal izango du epaimahaiak.
·
Komunikazio Saria
Saria
eskuratzeko aukera dute, euskarazko komunikazioaren mesedetan urrats
berritzaile direnek edo izan litezkeenek. Betiere, 2022ko irailaren 16tik 2023ko
irailaren 15era bitartean euskaraz sortu, ekoitzi eta, kasua bada, zabaldutako
komunikazio ekintza bat, komunikazio proiektu bat edo komunikazio proposamen
bat izan beharko du nahitaez. Era guztietako narratibek zein komunikazioaren esparru zabaleko
egitasmo pertsonal, kolektibo eta enpresarial guztiek dute tokia sari honetan,
baita unibertsitateetako komunikazio ikasketetako gradu amaierako proiektuek
ere.
Saria erabakitzeko irizpideen artean kontuan
hartuko da, sarituko dena berritzailea, bide urratzailea edota teknologia
aurreratua baliatzen duena izatea. Nolanahi ere, bereziki baloratuko da ekintza
edo proiektu komunikatiboak euskal komunitatea elikatzeko erakusten duen edo
izan dezakeen inpaktua, berrikuntza teknologikoa kontuan hartuz eta bazterrean
utzi gabe, baina modu eskluientean hartu gabe. Testuinguru horretan garrantzitsua
litzateke berritzaile izatea –edozertan berritzaile-, kalitatezkoa izatea, bide
urratzaile izatea, teknologia aurreratuaz baliatzea, etabar.
4.- Lanak aurkezteaz
Parte
hartze zabala sustatzeko helburuarekin, proposamenak aurkezteko aukera irekita
dago. Horrela, bada, edonork aurkez ditzake Kazetaritza
Sariaren edota Komunikazio Sariaren
jabe izatearen aldeko proposamenak, norbere lanen gainekoak edo besterenak, eta
proposamenak aurkezteko deia egiten zaie bereziki autoreei, komunikabideei oro
har eta euskarazko kazetaritza eta komunikazioarekiko interesa duten guztiei.
Hala
eta guztiz ere, saria -Kazetaritza Saria
zein Komunikazio Saria- eskuratzeko
ez da beharrezkoa izango inork aldez aurretik lanak eta/edo proposamenak
aurkeztea. Izan ere, epaimahaiak egokien irizten duen moduan egingo ditu sari
horiek erabakitzeko egin beharreko jarraipen eta hautaketa lanak, ahalmena
baitu sarien gaineko erabakiak hartzeko, hautagaitza aurkeztua izan edo ez.
Proposamenak
aurkezteko epea amaituko da 2023ko irailaren 19an, eta honako elementuok adierazi beharko dira: a) proposatutako lanaren edo/eta autorearen
identifikazioa (lanaren izenburua, autorearen izen deiturak); b)
argitaratutakoa den kasuan, argitalpenaren kopia, erreferentzia zehatza edo, Interneten
eskuragarri baldin badago, horren lotura; c) argitaratu gabeko proiektua baldin
bada, proiektua bera bidaliko da dagozkion euskarrietan. Halaber,
proposamenaren merezimenduei buruzko azalpen labur bat ere bidaliko da. Hauetako
modu baten bidez bidaliko dira proposamenak:
*
Posta arruntaz: Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzua, La Salle etorbidea, 6,
Urigain kulturetxea, 20140 Andoain
*
Posta elektronikoz: raks@andoain.eus
Aurkeztutako lanak,
edozein euskarritan aurkeztuta ere, ezingo dira berreskuratu.
5.- Sariak
Sari
atal bakoitzean lau finalista aukeratuko ditu epaimahaiak, gehienez. 2023ko
azaroaren hasierako egunetan emango da ezagutzera finalistak zer lan edota zein
kazetari edo komunikaziogile diren. Bi saridunak, berriz, sari banaketa eguneko
ekitaldian emango dira ezagutzera, ez lehenago. Sari banaketa ekitaldian,
bertan izango dira zortzi finalistak.
Hona
35. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria osatzen duten bi sariak:
- Kazetaritza
Saria: 9.000 euro eta Xabier Laka eskultoreak berariaz egindako oroitikurra.
- Komunikazio
Saria: 9.000 euro eta Xabier Laka eskultoreak berariaz egindako
oroitikurra.
Gainera, 35. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariko finalistei,
saridunei izan ezik, Xabier Lakak sarirako egindako serigrafia bana emango
zaie.
Sariak norbanaka nahiz taldeka egindako
lanei emandakoak izan daitezke, baina zatiezinak dira.
Sarietako edozein hutsik utzi ahal izango du
epaimahaiak.
6.- Epaimahaia
Ondorengo hauek osatzen dute epaimahaia:
·
Mahaiburua: Sagrario Ruiz Fernandez, Andoaingo
Udaleko Euskararen Normalizaziorako zinegotzi arduraduna, edo horrek bere
ordezko gisa izendatutako udalkidea.
·
Mahaikideak: Eneko Bidegain Aire,
Itxaro Borda Xarriton, Aingeru Epaltza Ruiz de Alda, Miren
Gabantxo Uriagereka, Pantxika Maitia eta Ion Muñoa Errasti.
·
Idazkaria: Arantza Aguado Perugorria, Andoaingo Udaleko
euskara teknikaria.
Epaimahaiak aukera izango du bere erabakiak
hartzeko prozesuan kanpoko kolaboratzaileen laguntza eskuratzeko, halako
beharrik ikusiko balu.
7.- Sariei buruzko Azken Erabakia
Sari banaketa 2023ko azaroan ospatuko
da, Andoaingo Bastero Kulturgunean, beste zenbaiten artean zortzi finalistak
bertan direla, eta han emango da ezagutzera epaimahaiak bi sarien gainean
hartutako azken erabakia. Epaimahaiak
hartutako Azken Erabakia apelaezina izango da.
8.- Baldintzak onartzea
Sari honetara aurkezteak oinarriok ontzat
ematea dakar berarekin, eta saria jasotzeko nahitaezkoa izango da oinarriotan
finkatutako betebeharrak osorik betetzea.