Rikardo gizon osoa eta heldua zen, benetakoa.
Rikardo gizon osoa eta heldua zen, benetakoa. Areago, egiaz esan dezakegu herriren batean holako gizonak ez direla agertzen, behin edo behin besterik. Rikardo Arregiren pentsamenduan eragin pisuzkoa izan zuen Karlos Santamariak barru-barrutik idatzi zuen hori, Rikardo hil eta gutxira, 1969ko uztailaren 27ko Zeruko Argian. Hitz esanguratsuak, are gehiago kontuan izanda 27 urte betetzear hildako gazte bati buruz esanak direla.
Azken berriak
Entzun Rikardo
XXXIV. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA
2022urtea
Oinarriak
XXXIV. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA
SARIA
XXXIV. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA
SARIA
XXXIV. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA
Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak XXXIV. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako deialdia egiten du, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak:
Oinarriak ikusi
Oinarriak deskargatu
XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
1.- Sariaren xedea
Euskarazko kazetaritzaren eta komunikazioaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren helburua. Horrela, bada, 2021eko irailaren 16tik 2022ko irailaren 15era bitartean kazetaritzan eta komunikazioan euskaraz egin diren lanen kalitatea eta bikaintasuna jendaurrean aitortzea eta saritzea da sari honen xedea, aurrerago aipatzen diren ezaugarrien arabera epaimahaiak eredugarrien irizten dituen lanak sarituz.
2.- Sari-atalak
Ondoko bi atalotan banatzen da saria:
Kazetaritza saria
Komunikazio saria
Epaimahaiak bere esku izango du euskal kazetaritzaren historian ezinbesteko erreferentzia izan diren erakunde, ekimen eta pertsonei Ohorezko aipamena egiteko aukera. Aipatutako aipamena, beraz, bete-betean lotzen zaie euskarazko kazetaritzaren joan etorrian eragin erabakigarria izan duten gertakariei zein ibilbide pertsonalei.
3.- Sari-atalen ezaugarriak
Honakoak dira Kazetaritza Saria eta Komunikazio Saria deiturikoen ezaugarri nagusiak:
Kazetaritza saria
2021eko irailaren 16tik 2022ko irailaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan, agerkari digitaletan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek daukate saria eskuratzeko aukera.
Berriemailetzarekin zuzen-zuzenean lotutako saria da Kazetaritza Saria. Edozein mota edo generotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Epaimahaiak, hortaz, inolako genero-mugarik gabe erabakiko du saria. Izan ere, sari honek bultzatu nahi du informazio edo iritzi emate edo interpretazio generoetako edukien kalitatea, edozein delarik erabilitako sormen-modua, narrazio-mota, zein igorpen-eredua.
Saria erabakitzeko irizpide nagusiak honako hauek izango dira: kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna, eredugarritasuna hala euskal kazetaritzarako nola inguruan egiten denerako. Irizpide horiek aplikatzerakoan kontuan hartuko dira, besteak beste, kontakizun informatiboaren gaineko datu-bilketa eta lanketa, informazio iturrien maila, zehaztasuna, ikuspegi aniztasuna, hizkera, edukiaren balio periodistikoa, sakontasuna edo iritzi/balorazioaz osatutako pieza periodistikoa. Kontuan hartuko da, halaber, jorratutako kontakizunaren interes publikoa, zeinak gizarte eta herritarren interesekoa izan behar baitu.
Ondorioz, aipatutako irizpideen arabera ezein euskarritan nabarmendutako artikulu edo erreportaje bakanak nahiz sortak, sekzio bat, irrati edo telebistako erreportaje bat edo erreportaje-sorta bat edo programa bat, kazetari bat zein kazetari talde bat izan lan sarituen egileak, edo ezein euskarritako zutabeak: horietatik guztietatik edozer saritu ahal izango du epaimahaiak.
Komunikazio Saria
Saria eskuratzeko aukera dute, euskarazko komunikazioaren mesedetan urrats berritzaile direnek edo izan litezkeenek. Betiere, 2021eko irailaren 16tik 2022ko irailaren 15era bitartean euskaraz sortu, ekoitzi eta, kasua bada, zabaldutako komunikazio ekintza bat, komunikazio proiektu bat edo komunikazio proposamen bat izan beharko du nahitaez. Era guztietako narratibek zein komunikazioaren esparru zabaleko egitasmo pertsonal, kolektibo eta enpresarial guztiek dute tokia sari honetan, baita unibertsitateetako komunikazio ikasketetako gradu amaierako proiektuek ere.
Saria erabakitzeko irizpideen artean kontuan hartuko da, sarituko dena berritzailea, bide urratzailea edota teknologia aurreratua baliatzen duena izatea. Nolanahi ere, bereziki baloratuko da ekintza edo proiektu komunikatiboak euskal komunitatea elikatzeko erakusten duen edo izan dezakeen inpaktua, berrikuntza teknologikoa kontuan hartuz eta bazterrean utzi gabe, baina modu eskluientean hartu gabe. Testuinguru horretan garrantzitsua litzateke berritzaile izatea –edozertan berritzaile-, kalitatezkoa izatea, bide urratzaile izatea, teknologia aurreratuaz baliatzea, etabar.
4.- Lanak aurkezteaz
Parte hartze zabala sustatzeko helburuarekin, proposamenak aurkezteko aukera irekita dago. Horrela, bada, edonork aurkez ditzake Kazetaritza Sariaren edota Komunikazio Sariaren jabe izatearen aldeko proposamenak, norbere lanen gainekoak edo besterenak, eta proposamenak aurkezteko deia egiten zaie bereziki autoreei, komunikabideei oro har eta euskarazko kazetaritza eta komunikazioarekiko interesa duten guztiei.
Hala eta guztiz ere, saria -Kazetaritza Saria zein Komunikazio Saria- eskuratzeko ez da beharrezkoa izango inork aldez aurretik lanak eta/edo proposamenak aurkeztea. Izan ere, epaimahaiak egokien irizten duen moduan egingo ditu sari horiek erabakitzeko egin beharreko jarraipen eta hautaketa lanak, ahalmena baitu sarien gaineko erabakiak hartzeko, hautagaitza aurkeztua izan edo ez.
Proposamenak aurkezteko epea amaituko da 2022ko irailaren 19an, eta honako elementuok adierazi beharko dira: a) proposatutako lanaren edo/eta autorearen identifikazioa (lanaren izenburua, autorearen izen deiturak); b) argitaratutakoa den kasuan, argitalpenaren kopia, erreferentzia zehatza edo, Interneten eskuragarri baldin badago, horren lotura; c) argitaratu gabeko proiektua baldin bada, proiektua bera bidaliko da dagozkion euskarrietan. Halaber, proposamenaren merezimenduei buruzko azalpen labur bat ere bidaliko da. Hauetako modu baten bidez bidaliko dira proposamenak:
* Posta arruntaz:
Andoaingo Udala-Euskara Zerbitzua
La Salle etorbidea, 6 , Urigain kulturetxea
XXXIV. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
20140 Andoain
ala
* Posta elektronikoz: raks@andoain.eus
Aurkeztutako lanak, edozein euskarritan aurkeztuta ere, ezingo dira berreskuratu.
5.- Sariak
Sari atal bakoitzean lau finalista aukeratuko ditu epaimahaiak, gehienez. 2022ko azaroaren hasierako egunetan emango da ezagutzera finalistak zer lan edota zein kazetari edo komunikaziogile diren. Bi saridunak, berriz, sari banaketa eguneko ekitaldian emango dira ezagutzera, ez lehenago. Sari banaketa ekitaldian, bertan izango dira zortzi finalistak.
Hona XXXIV. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria osatzen duten bi sariak:
- Kazetaritza Saria: 9.000 euro eta Xabier Laka eskultoreak berariaz egindako oroitikurra.
- Komunikazio Saria: 9.000 euro eta Xabier Laka eskultoreak berariaz egindako oroitikurra.
Gainera, XXXIV. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariko finalistei, saridunei izan ezik, Xabier Lakak sarirako egindako serigrafia bana emango zaie.
Sariak indibidualak nahiz kolektiboak egindako lanei emandakoak izan daitezke, baina zatiezinak dira.
Sarietako edozein hutsik utzi ahal izango du epaimahaiak.
6.- Epaimahaia
Ondorengo hauek osatzen dute epaimahaia:
Mahaiburua: Alexander Huitzi, Andoaingo Udaleko Euskararen Normalizaziorako zinegotzi arduraduna, edo honek bere ordezko gisa izendatutako udalkidea.
Mahaikideak: Itxaro Borda, Aingeru Epaltza, Miren Gabantxo, Ion Muñoa eta Jon Sarasua.
Idazkaria: Arantza Aguado, Andoaingo Udaleko euskara teknikaria.
Epaimahaiak aukera izango du bere erabakiak hartzeko prozesuan kanpoko kolaboratzaileen laguntza eskuratzeko, halako beharrik ikusiko balu.
7.- Sariei buruzko Azken Erabakia
Sari banaketa 2022ko azaroaren 30ean ospatuko da, Andoaingo Bastero Kulturgunean, beste zenbaiten artean zortzi finalistak bertan direla, eta han emango da ezagutzera epaimahaiak bi sarien gainean hartutako azken erabakia. Epaimahaiak hartutako Azken Erabakia apelaezina izango da.
8.- Baldintzak onartzea
Sari honetara aurkezteak oinarriok ontzat ematea dakar berarekin, eta saria jasotzeko nahitaezkoa izango da oinarriotan finkatutako betebeharrak osorik betetzea.
Finalistak
Epaimahaia

Epaimahaiburua
Alex Huitzi Alfonso
(Andoain, 1992)
Bartzelonako Unibertsitatean Zuzenbidean graduatua eta Bartzelonako Unibertsitatean bertan masterra “Nazioarteko Ekonomiaren Zuzenbide eta Politikan”. 2020. urtean Zientzia Politiko eta Administrazio Publikoan graduatua. 2013tik 2015era Bartzelonako Unibertsitateako “OBREAL” behatokian lan egina, Euroasia eta Hego-amerikaren arteko kanpo harremanetara bideratua. 2017. urtean Ginebrako Munduko Merkataritza Erakundeko Merkatal-negoziazioen departamentuan lan egin zuen. Egun, hiru urte daramatza Nazio Batuetako Garapen eta Merkataritzako (UNCTAD) kanpo aholkulari gisa.

Mahaikidea
Itxaro Borda Xarriton
(Baiona, 1959)
Paueko Unibertsitatean Historian lizentziatua, posta zerbitzuan lan egin du erretiroa hartu arte. Euskal idazle emankorra, eleberria eta olerkia naro landu ditu, baita hainbat sari irabazi ere, horien artean Euskadi Literatur Saria 2002. urtean % 100 basque eleberriagatik. 1982. urtean Maiatz aldizkariaren sortzaileetarikoa izan zen. Hedabide ugaritan kolaboratzaile gisa aritua da, besteak beste Berria edo Argian, eta musikaren munduan ere ekarpenak egin ditu. Itzulpengintzan lan oparoa egin du. Jalgi hadi plazara (2006), Boga boga (2012), Bizitza nola badoan (1984) dira bere lan aski ezagunak.

Mahaikidea
Aingeru Epaltza Ruiz de Alda
(Iruñea, 1960)
Idazle, kazetari eta itzultzailea, kazetaritzan lizentziatua da. Hainbat hedabidetan kazetari jardun ondoren (Deia, Euskal Telebista, Navarra Hoy…), itzultzaile gisa hasi zen lanean Nafarroako Gobernuan eta bertan dihardu gaur egun. Literatur genero ezberdinetan idazle gisa oso ibilbide luze eta oparokoa,Tigre ehizan(1996),Rock’n roll(2000) edoErresuma eta fedeatrilogia dira bere obrarik goraipatuenak.Mendi-joaknarrazio bilduma (2017) da argitaratu duen azkena.

Mahaikidea
Ion Muñoa Errasti
(Zerain, 1985)
Giza Zientziak eta Komunikazioan lizentziatua da (Deustuko Unibertsitatea) eta Gizarte zientzietan doktore (Deustuko Unibertsitatea) iritzi publikoari eta erakunde publikoen komunikazioari buruzko tesiarekin. Egun, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Komunikazio Saileko kide eta komunikazioko ikertaldeko partaide. Unibertsitatetik kanpo, hainbat komunikabidetan kolaboratzaile lanetan aritzen da eta zenbait kultur eta gizarte elkartetan parte hartzen du. Jakintza arlo nagusiak gizarte komunikazio prozesuen eraldaketa, iritzi publikoa eta komunikazio politikoa ditu.

Mahaikidea
Jon Sarasua Maritxalar
(Aretxabaleta, 1966)
Komunikazioaz eta soziologiaz ikasten ibili ondoren 1996an Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerarilanarekin doktoratu zen informazio-zientzietan. Bertsolaritzaren munduan oso gazte sartu zen. Euskal Herriko Bertsolari txapelketako finalista ere izan zen 1986an, 19 urte zituela. Bere anaia Aitor SarasuarekinFauna txiki bat bertso berritandiskoa kaleratu zuen (Elkar, 1995). Gaur egun plazatik erretiraturik, Mondragon Unibertsitatean irakasle dabil. Hainbat egituraren bultzatzaile izan da, eta hainbat motatako argitalpenak sortu ditu arlo sozioekonomikoan eta hizkuntza gaietan. Garabide elkartearen sortzaileetarikoa ere bada.

Epaimahaiko idazkaria
Arantza Aguado Perugorria
(Irun, 1966)
Zaragozako Unibertsitatean Geografian eta Historian lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte eta Kultura Antropologian lizentzia lortu zuen 2002an. 1992tik 2001era bitartean Gipuzkoako Abegi euskaltegietan euskara irakasle eta kudeatzaile. 2002tik aurrera Andoaingo Udaleko hainbat lansailetan aritutakoa, 2013-2016 bitartean euskara teknikari gisa jardun zuen eta, 2021ean lanpostu horretan izendatu du berriro Andoaingo Udalak.